Goya Sariak 2026
40. edizioa
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Gehiago ikusi
Goya sariak, euskal izendapenak
2023/02/11 - 18:54
Euskal zinemaren ordezkaritza zabala bilduta, Goya Sarien atarikoan
Goya Sarien banaketaren atarian, koktela antolatu du Euskal Irrati Telebistak babesten dituen 7 filmen ordezkariei hauspoa emateko. Han bildu dira euskal zuzendariak, antzezleak, ekoizleak, musika konposatzaileak… 70 lagun baino gehiago.
2023/02/11 - 15:43
Goya Sarietan euskal zinemaren ordezkari diren zazpi filmen lantaldeak batu ditu EITBk
Goya Sarien banaketaren atarian, koktela antolatu du Euskal Irrati Telebistak babesten dituen 7 filmen ordezkariei hauspoa emateko. Han bildu dira euskal zuzendariak, antzezleak, ekoizleak, musika konposatzaileak… 70 lagun baino gehiago.
2023/02/11 - 10:38
Euskal zinema, Sevillara begira
Espainiako Zinema Akademiak gaur gauean banatuko ditu Goya Sariak, eta euskal zinema ondo baino hobeto ordezkatuta egongo da bertan, film sozialen, kondaira fantastikoen, animaziozko zinemaren eta zenbait profesional eta teknikari izendaturen bidez. EITBk jarraipen zabala eskainiko du.
2023/02/10 - 22:03
Fermin Muguruza zuzendari irundarrari babesa adierazi diote, ultraeskuinaren jazarpenaren aurrean
Zinema munduak elkartasuna helarazi dio 'Black is Beltza 2: Ainhoa' animaziozko filmaren zuzendariari, Voxek Goya sarietan egongo dela salatu eta gero. Besteak beste, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak babesa adierazi dio.
2023/02/10 - 13:06
Eraso sexualen aurkako lantaldea eta espazioak izango dira Goya sarietan
Feroz sarietan izan ziren bi eraso sexualen salaketen ondoren, protokolo berezia diseinatu eta egin du Zinema Akamediak Goya sarietarako.
2023/02/09 - 14:07
Euskal zinema Goya Sarietan
Euskal zinemak presentzia zabala izango du larunbat honetan Sevillan egingo den Goya sarien banaketan.
2023/02/08 - 14:22
Irati filmaz eta Goya sariez Izaskun Urkijorekin. Frontoietako hormetara iritsi da Irati, laister aretoetara
Sarietan lentejuela ikusten dugula dio, baina zinegintzan kirol zapatilak eta nekea direla nagusi. Paul Urkijo anaiarekin osatzen duen tandemaz aritu zaigu Izaskun Urkijo. Bera arkitektua zen duela sei urte, arte zuzendaritzan jarduteko utzi zuen arte. Iratiko dekoratuak prestatzeko asko ikertu du
2023/02/07 - 11:41
"Fede handia dugu 'Maldita'ren aukeretan: ikusleek asko maite dute eta erantzun polita jasotzen ari gara"
Amaia Remirez eta Raul de la Fuente zinemagileek film labur dokumental onenaren Goya saria irabaz lezakete larunbatean, Espainiako zinemaren sarietan, "Maldita: A love song to Sarajevo" ezberdinak direnei zuzendutako maitasun eta eskertze gutunari esker.
2023/02/04 - 15:39
Jantzi onenaren Goya Sarirako hautagaia den Nerea Torrijos diseinugile bilbotarrarekin izan gara
"Irati" filmerako jantziak diseinatu zituen. Berak azaldu digu zein konplexua den horrelako film baten pertsonaiak janztea. Zortzi egun barru bere bigarren Goya Saria irabaz dezake.
2023/01/04 - 21:39
Ramon Barea euskal aktoreari elkarrizketa: Goya sarietarako izendatuta dago 'Cinco Lobitos' filmagatik
Bigarren aktore onenaren Goya sarira dago izendatuta Ramon Barea "Cinco Lobitos" filmagatik. Goyetara izendatuta dauden beste bi lanetan ere parte hartu du Ramon Bareak.
2022/12/02 - 13:07
Zeintzuk izan dira asteko albisterik nabarmenenak?
2022ko azaroaren 28ko asteko albiste garrantzitsuenak bideo honetan jaso ditugu.
2022/12/01 - 12:40
"Cinco lobitos"ek eta "Irati"k, pisu nabarmena Goyen izendapenetan
Alauda Ruiz de Azuak zuzenduriko filmak hamaika izendapen jaso ditu, tartean film onenarena, eta Paul Urkijoren bigarren film luzeak bost.
2022/02/14 - 15:57
Urko Olazabal: ''Goya saria Bizie interpretazio zentroan egongo da''
Urkok berak sortu zuen eskola eta bere ustez, saria han ikustea motibagarria izango da ikasleentzat. Bi hamarkada inguru daramatza Urko Olazabalek aktore lanetan eta bide hori zenbaitetan malkartsua dela ederki daki.
2022/02/13 - 21:39
Maria Cerezuelak eta Urko Olazabalek Goya sariak eskuratu dituzte 'Maixabel' pelikulan egindako lanagatik
'Maixabel' filmaren arrakasta Blanca Portillok eskuratu duen emakumezko aktore onenaren sariarekin borobildu da. Kiko de la Rica bilbotarra eta Jorge Guerricaechevarria ere saritu dituzte.
2022/02/13 - 15:40
Gau ahaztezina bizi izan zuen ‘Maixabel’en lantaldeak Goya sarien galan
Maixabel Lasa eta Maria Jauregi izan ziren eskertzetan agertu ziren izen nagusiak.
2022/02/13 - 15:31
'Maixabel'ek hiru Goya sari eraman zituen Valentzian egindako galan
Maria Cerezuelaren (emakumezko aktore berri onena), Urko Olazabalen (bigarren mailako gizonezko aktore onena) eta Blanca Portilloren (emakumezko aktore onena) lanak saritu zituen Espainiako Zine Akademiak.
2022/02/13 - 14:54
Maixabel Lasa: ''Pelikula jende askok ikusi du, eta hori da garrantzitsuena''
Goya sarietako alfonbra gorrian izan zen larunbat honetan Maixabel Lasa, eta EITB Mediak harekin hitz egin zuen. Adierazi zuenenez, ez dago "horrelako galetara ohituta", eta esperientzia "izugarria" izan zen. Gaineratu zuen askok ikusi dutela 'Maixabel' filma, eta hori dela "garrantzitsuena".
2022/02/13 - 12:36
Urko Olazabal: ''Mariaren sariak nireak baino gehiago hunkitu nau''
Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Goya saria jaso ondoren, pozik eta hunkituta hitz egin du Urko Olazabal bilbotarrak.
2022/02/13 - 10:40
Goya Sariak 2022ko argazki onenak
Maria Cerezuela aktore gasteiztarrak eta Urko Olazabal aktore bilbotarrak Goya sariak eskuratu dituzte, 'Maixabel' filmean egindako lanagatik. Cerezuelari emakumezko akore berri onenaren saria eman diote, eta Olazabalek bigarren mailako gizonezko aktore onenarena.
2022/02/12 - 22:02
"Maixabel" filmeko lantaldea alfonbra gorrian, gau magikoa izan daitekeenaren atarian
Goya Sarietako gala hasi aurretik, ikusi ditugu jada alfonbra gorria zeharkatzen sarietako izendatuak eta hainbat gonbidatu. Aurtengo 36. edizioak euskal ordezkari asko eraman ditu Valentziara. Izan ere, “Maixabel” pelikulak Goya sarietarako 14 izendapen jaso ditu.