Grebak
2024/03/12 - 14:56
Grebak eragin handia izan duela nabarmendu dute sindikatuek, eta Jaurlaritzari gogoeta egiteko eskatu diote
Grebak Hezkuntzan eta garraioan izan du eragina batik bat, eta neurri txikiagoan Osakidetzan.
2024/03/12 - 14:33
Milaka pertsonak lan baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzea eskatu dute EAEko hiriburuetan
Sektore publikoko milaka langilek manifestazioa egin dute gaur eguerdian EAEn, soldata eta enplegua hobetzea eskatzeko, "Madrilen inposiziorik eta betorik gabe".
2024/03/12 - 13:45
Eusko Jaurlaritza ez dator bat zerbitzu publikoen pribatizazioaren inguruko salaketekin
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du Jaurlaritza ez datorrela bat sektore publikoan greba deitzeko arrazoiekin.
2024/03/12 - 13:00
Osakidetzan ezarritako gutxieneko zerbitzuek greba ''erabat'' baldintzatu dutela salatu dute sindikatuek
Sindikatuen arabera, "milaka langileri grebarako eskubidea ukatu zaie", zerbitzu askotan % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri direlako.
2024/03/12 - 11:50
Grebak atzerapenak eta ilarak eragin ditu garraio publikoan
Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena "zabala" izaten ari da pribatizatu gabeko garraio publikoan. Garraio publikoan, gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira gaur.
2024/03/12 - 11:21
Grebaren jarraipen zabala Hezkuntzan, sindikatuek emandako lehen datuen arabera
Deialdia egin duten sindikatuek batera bidalitako ohar baten arabera, grebarako babesa "oso handia" izango da Hezkuntzaren sektorean, baina salatu dute unibertsitateaz kanpoko etapetan gutxieneko zerbitzuak gehitzeak "milaka hezitzaile grebarako eskubiderik gabe" utziko dituela.
2024/03/12 - 10:50
EAEko 150.000 langile publiko grebara deituta daude gaur
Sektorean % 80ko ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba egun berri hau. Azken hilabeteotan sektore publikoan deitutako hirugarren greba da gaurkoa, urriaren 25ean eta abenduaren 19an egindakoen ondoren.
2024/03/12 - 09:52
Greba egunerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Garraio publikoan % 30ekoak izango dira. Erietxeetan jaiegunetako zerbitzua bermatu beharko da, eta larunbatetakoa, lehen arretan. Hezkuntzan, ikastetxeetan sarbidea bermatzeko bi pertsona izango dira, eta irakasle bat hezkuntza etapa bakoitzeko.
2024/03/12 - 08:56
Albiste izango dira: Greba EAEko sektore publikoan, marea biziak eta hilketa matxista saiakera Gasteizen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/10 - 22:54
Zortzi orduko lanuztea Bilbobusen astelehen honetan, hilabete askoz luzatzen ari den gatazka dela medio
07:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:00etara daude langileak grebara deituta. Bestalde, hilaren 18an, 20an, 25ean eta 27an 24 orduko greba-deialdiak daude.
2024/03/06 - 18:08
EHUko irakasleen eta ikertzaileen bigarren greba-egunak eragin "oso nabarmena" izan du, sindikatuen arabera
ELAk, LABek eta Steilasek lanuztearen "jarraipen zabala" nabarmendu dute, eta "lan-baldintza duinak dituen beste unibertsitate-eredu baten alde borrokan" jarraituko dutela esan dute. Gainera, martxoaren 12ko greba babestea eskatu dute.
2024/03/04 - 13:08
Bizkaiko kiroldegiak grebara itzuli dira astelehen honetan
Greba egunak deitu dituzte martxoaren 4, 5 eta 9rako, otsailaren 28an eta 29an egindakoekin bat eginez.
2024/02/28 - 13:26
Sektore publikoko greba deialdia erregistratu dute EAEn, martxoaren 12rako
ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek salatu dutenez, azken greba deialditik bi hilabetera eta hirugarren greba iragarri eta bi astera, erakundeak ez dira beraiekin harremanetan jarri.
2024/02/28 - 12:55
Bankuen sektoreko langileak grebara deituta daude ostegun honetan Hego Euskal Herrian
ELA sindikatuak deitu du protesta, Galiziako CIG zentralarekin eta Kataluniako Intersindicalekin batera. Gasteizen, Bilbon eta Donostian deitu dituzte bilkurak, bihar goizean.
2024/02/27 - 11:11
24 orduko greba eguna dute gaur Bilbobuseko beharginek
Bestalde, enpresa batzordeak aurreikusi du martxoan ere 24 orduko hiru greba egun egitea: hilaren 20an, 25ean eta 27an, hain zuzen ere. Protesta horiekin salatu nahi dute Bilboko Udalak eta enpresak gatazka konpontzeko pausorik eman ez dutela.
2024/02/26 - 20:08
Bilbobusek 24 orduko grebak areagotzea proposatu du martxoaren 20, 25 eta 27eko lanuzteetan
Bilboko Udalak eta enpresak gatazka konpontzeko duten "gelditasunaren" aurrean hartu du erabakia batzordeak.
2024/02/26 - 13:26
Greba egun gehiago deitu dituzte Bizkaiko kiroldegietan otsailaren 28 eta 29rako eta martxoaren 4, 5 eta 9rako
Asteazken honetan, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken, eta ostegunean, 12:00etan, Azkuna Zentrora eramango dute protesta.
2024/02/21 - 13:16
Renfeko makinistek greba egingo dute martxoko lau egunetan
Renfeko makinistek lau greba-egun deitu dute martxorako, enplegu-plana geldituta dagoela salatzeko.
2024/02/19 - 15:26
Azpikontratatutako osasun-garraioko greba mugagabeak % 90eko jarraipena izan du 1. egunean, sindikatuen ustez
Eusko Jaurlaritzak % 100eko zerbitzu minimoak ezarri ditu larrialdi zerbitzuetan, errehabilitazioko pazienteen garraioan eta ospitaleko altetan, baina ez dira bete.
2024/02/19 - 10:04
Tuvisaren autobus-zerbitzua normaltasunera itzuli da, greba bertan behera geratu ondoren
Gasteizko hiri-autobusak kudeatzen dituen Tuvisa udal-enpresako langileek onartu egin dute zuzendaritzaren azken proposamena, aldarrikapenen zati bati erantzuna ematen diola aitortua, eta, beraz, otsailaren 10ean hasi zen greba mugagabeari amaiera ematea erabaki dute.