Gripea
2022/03/23 - 12:11
65 urtetik gorako 10 pertsonatik 7k baino gehiagok gripearen aurkako txertoa hartu dute Euskadin
Arnas infekzio akutuak zaintzeko sistema berriaren arabera, Euskadin gripe-kasuek gora egin dute, nahiz eta ez duen eraginik asistentzia-sisteman. Aipatzekoa da gripearena baino covid-19aren birusa dela, oraindik ere nagusi, herritarren artean.
2022/01/10 - 12:31
Espainiako Gobernua plan bat prestatzen ari da koronabirusari gripeari bezala aurre egiteko
Koronabirusa arnas gaixotasun gisa hartzeko asmoz, Pedro Sanchezen Exekutiboa plan bat prestatzen ari da. Horrek, praktikan, kasuen zenbaketa zehatza alde batera utzi eta gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea ekarriko luke, besteak beste.
2022/01/03 - 18:29
Flurona: gripea eta koronabirusa aldi berean infektatzen direnean
Flurona ez da covid-19aren aldaera berri bat. Infekzio bat da eta gripearekin eta koronabirusarekin kutsatuta dauden pertsonengan eman daiteke. Ez da larria eta, txertatuta egonez gero, infektatzeko arriskua txikia da.
2021/11/21 - 20:25
Felix Zubia: ''Gripea eta koronabirusa, biek elkarrekin osasun sistema lehertu dezakete''
Gripea bertan izanda eta koronabirus kasuak gora eginda, erietxeetan sortu daitekeen egoera "kezkagarria" dela adierazi du Euskadi Irratian Donostia Ospitaleko ZIUko buruak.
2021/10/27 - 13:15
Osasun Sailak gripean jarri du arreta eta iaz egon ez ziren katarroak badaudela ohartarazi du
Covid-19a ahotan, Jose Luis Quintas sailburuordeak berretsi du intzidentziak gora egiten jarraitzen duela (81 kasutan dago) baina ez dutela olatu berririk espero.
2021/10/25 - 08:17
Hasi da gripearen aurkako txertaketa Nafarroan, covidaren aurkako hirugarrenarekin batera
70 urtetik gorakoek bi txertoak batera jasotzeko aukera izango dute. Euskal Autonomia Erkidegoan urriaren 18an abiatu zen kanpaina, arrisku-taldeekin.
2021/10/24 - 16:02
Nori komeni zaio gripearen kontrako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina osasun agintariek arrisku taldekoei bereziki gomendatzen diete, aurten, gripearen birusa eta SARS-CoV-2 batera harrapatuz gero, bikoiztu egin baitaiteke hiltzeko arriskua.
2021/10/18 - 14:16
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasi da EAEn, arrisku handieneko herritarrekin
70 urte edo gehiago dituzten eta covid-19aren aurkako txertoa duela sei hilabete jaso dutenek gripearen eta koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosia egun berean hartu ahalko dute. Nafarroan ere urriko bigarren hamabostaldian hasiko da txertaketa, data zehatzik jakinarazi ez badute ere.
2021/10/18 - 12:47
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi du, kolektibo zaurgarrienekin
Gainera, covid-19aren aurkako hirugarren dosia eskaintzen zaie duela sei hilabete baino gehiago bigarren dosia jaso duten 70 urtetik gorakoei.
2021/10/17 - 22:29
80 urtetik gorakoei mezua bidaliko diete gripearen aurkako txertorako txanda eska dezaten
Gripearen txertoa hartzeko anbulatoriora deitu beharko da eta 2 zenbakia sakatu, edo webgunearen bidez egin ahal izango da. Covid-19aren aurkako sendagaia ere hartzeko aukera egongo da.
2021/10/12 - 15:26
Talde immunitatearen jaitsierak gripearen eragina areagotu lezake negu honetan
Hala, datorren gripearen denboraldia urtarrilaren amaieran iritsiko da gailurrera, eta baliteke lehenago eta kasu gehiagorekin hastea. Horregatik, arrisku taldeei txertoa jartzea gomendatzen diete.
2021/10/11 - 16:41
Hasi berri da gripearen aurkako txertaketa zahar etxeetan
Datorren astean iritsiko da arrisku taldekoen txanda. Iaz, covid-19aren pandemiak estali egin zuen gripearen eragina. Aurten, berriz, neurrien araberakoa izango dela esan dute adituek.
2021/08/24 - 16:37
Frantziako gobernuak txertoaren hirugarren dosia gomendatu die 65 urtetik gorakoei eta arrisku berezia dutenei
Hirugarren dosia RNA-mezularia motako txertoena izan behar da, 65 urte edo gehiago dituztenentzat, baita covid-19a modu larriagoan izateko arriskua areagotzen duten gaixotasunak dituztenentzat ere.
2021/01/03 - 15:26
Gripeak ez du indarrik izan aurten, koronabirusaren aurkako neurriei esker
Honek guztiak eragin zuzena izan du botiketan. Gripearen aurkakoak ez dira saldu. Hala ere, farmazietan jende ugari dute egunero. Herritarren zalantzak argitzeko bide bihurtu dira.
2020/12/12 - 16:05
Landetan hegazti gripearen bi agerraldi izan dira, baina euskal hazleak lasai daude
Duela hiru urteko agerraldian, kutsatuta ez zeuden ahateak ere hiltzeko erabakia hartu zuten erakundeek, eta euskal ekoizleek intsumisiora jo zuten.
2020/10/29 - 16:55
% 55ek baino gehiagok hartu du gripearen aurkako txertoa Euskadin
240.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute txertoa eta kanpainak irekita jarraitzen du, beraz, Osasun Sailak arriskuko herritarrak beren burua babestera animatu ditu.
2020/10/16 - 15:46
Sagardui: "Kurba kezkagarria ikusita, gripearen eragina erabakigarria izango da"
Euskadi COVID-19aren aurkako txertoa jartzeko beharrezkoa izango den material logistikoa prestatzen eta erosten hasi dela aurreratu du Osasun sailburuak.
2020/10/13 - 14:21
Arrisku-taldeekin hasi da EAEn gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Osasun Sailak txertoa jartzeko leku espezifikoak antolatzea erabaki du, eta, berrikuntza gisa, 300 puntu horietatik heren bat Osakidetzaren saretik kanpoak dira.
2020/10/13 - 12:59
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina, abian EAEn
Lehen aldiz, Osakidetzak berak emango die hitzordua arrisku taldeko pertsonei. Horrez gain, anbulatorioetatik kanpo hainbat txertaketa-gune prestatu dituzte.
2020/10/09 - 18:37
Nori komeni zaio gripearen aurkako txertoa jartzea?
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina aurten osasun agintariek bereziri gomendatzen dute, COVID-19aren pandemiarekin bat egingo duelako, batez ere.