Nori komeni zaio gripearen kontrako txertoa jartzea?
Urriaren 18an hasi zen gripearen kontrako txertaketa kanpaina Euskal Autonomia Erkidegoan, eta datorren astelehenean, urriak 25 ekingo zaio herritarren txertaketari Nafarroako Foru Erkidegoan.
Txertatzea ez da derrigorrezkoa baina aurten osasun agintariek bereziki gomendatzen diete arrisku taldekoei, covid-19aren pandemiarekin bat egingo duelako. Izan ere, gripearen birusa eta SARS-CoV-2 batera harrapatuz gero, bikoiztu egiten dela hiltzeko arriskua ikusi dute adituek.
Gripea ekiditeko neurririk eraginkorrena txertoa hartzea dela gogorarazi dute osasun agintariek, eta infekzioa kasu guztietan eragozten ez badu ere, gaixotasunaren larritasuna eta hark eragindako arazoak asko murrizten ditu.
Osakidetzak (EAE) herritar hauei gomendatzen die gripearen aurkako txertoa jartzea:
- 65 urte edo gehiagoko pertsonei.
- 65 urtetik beherakoei, biriketako, bihotzeko eta gibeleko gaixotasun kronikoak badituzte, bai eta diabetesa edo antzeko gaitz kronikoak.
- Haurdun dauden emakumeei.
- Osasun langileei.
- Adinekoak edo gaixo kronikoak zaintzen dituzten edo horiekin bizi diren senideei.
Osasunbideak (Nafarroa) herritar hauei gomendatzen die gripearen aurkako txertoa jartzea:
- 60 urte edo gehiagoko pertsonei, egoitza itxietan bizi direnei, batez ere.
- 60 urtetik beherakoei, biriketako, bihotzeko eta gibeleko gaixotasun kronikoak badituzte, baita neurologikoak, giltzurrunekoak, odolekoak, diabetesa, zeliakia, obesitateko, minbizia, immunodepresioa etab.
- Aspirinarekin tratamendu luzean egon diren 6 hilabetetik 18 urtera bitarteko haur eta gaztetxoei.
- Haurdun dauden emakumeei.
- Osasun langileei (lehen arretatik ospitalera arte, farmaziak eta zentro soziosanitarioak barne).
- Adinekoak edo gaixo kronikoak zaintzen dituzten egoitzetako langileei.
- Adineko pertsonak edo gaixo kronikoak euren etxeetan zaintzen dituzten langileei eta horiekin bizi diren pertsonei.
- Oinarrizkoak diren lan komunitarioak egiten dituzten langileei: Estatuko Segurtasun Indarrei, suhiltzaileei, babes zibileko eta larrialdi zerbitzuetako kideei eta espetxeetako langileei, baita internamentu zentroetako langileei ere, migratzaileekin lan egiten dutenak barne.
- Hegazti eta txerri etxaldeetako langileei.
Bestalde, osasun agintariek horrelakorik erabaki ez badute ere, Espainiako Pediatria Elkartearen Txertoen Aholkularitza Batzordeak urtero kaleratzen duen txertaketa gomendioen txostena argitaratu zuen irailean, eta aurten, lehen aldiz, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak gripearen aurka txertatzeko gomendatu dute.
Zer da gripea?
Gripea birus batek eragiten duen arnas gaixotasun infekziosoa da. Erraz transmititzen da, eta azkar zabaltzen da (gure inguruan, udazkenean eta neguan, batik bat).
Nola transmititzen da?
Gripea pertsonatik pertsonara transmititzen da, infektatutako pertsona batek hitz egitean, eztul egitean, doministiku egitean edo kantatzean askatzen dituen arnas tantatxoen bidez.
Infektatutako pertsona baten tantatxoak edo jariakinak egon daitezkeen objektuak ukitu ondoren ahoa, sudurra edo begiak ukitzean ere kutsatzen da.
Zein dira gripearen konplikazio posibleak?
Gripearen birusaren infekzioak ekar ditzakeen konplikaziorik ohikoenak honako hauek dira: pneumonia, otitisa, sinusitisa, deshidratazioa edo gaixotasun kronikoek txarrera egitea, hala nola bihotz-gutxiegitasun kongestiboak, asmak edo diabetesak.
Zergatik txertatu behar da urtero?
Txertoarekin sortutako antigorputzak gutxitzen joaten dira denbora pasa ahala eta gerta liteke ez izatea nahikoa babes hurrengo udazkena iristen denean. Gainera, gripearen birusaren garapen prozesu normalean aldaketa batzuk gertatzen dira urtero, eta, horregatik, urtero aldatu behar da txertoaren osaera, denboraldi bakoitzean ibiliko denari modu eraginkorragoan aurre egiteko.
Eraginkorra al da gripearen kontrako txertoa?
Gripearen aurkako txertoaren eraginkortasuna bi faktoreren araberakoa da funtsean:
- Txertatutako pertsonaren adina eta osasun egoeraren araberakoa.
- Txertoan sartutako eta zirkulazioan dabiltzan birusen arteko antzekotasunaren arabera.
Indarrean dauden birusen eta txertoan sartutakoen arteko kointzidentzia altua denean, txertoak gripea harrapatzea ekiditen du osasuntsu dauden 65etik beherako pertsonen %70-90en kasuan. 65etik gorako pertsonen kasuan edo gaixotasun kronikoak dituztenen kasuan, eraginkorra da gripeak sor ditzakeen konplikazioak gutxitzeko. Alegia, pertsona horien ospitaleratzeen %50-60 ekidin daitezke eta heriotzen %80 txertoa hartuta, Espainiako Osasun Publikorako Batzordearen arabera.
Talde horietan, gaixotasuna ekiditeko duen eraginkortasuna %30-40koa da, baina garrantzitsua da jakitea gaixotasuna hartu, hartu daitekeen arren, txertatuta egoteak askoz ere arinago pasatzea ekarriko diola txertoa hartu duenari.
Zerez egina dago gripearen kontrako txertoa?
Aurtengo gripe-sasoirako txertoa tetrabalentea da EAEn, hau da, gripearen lau birus mota ditu (A motako bi eta B motako bi). Nafarroan tetrabalenteak eta tribalenteak ere hartu dituzten (gripearen hiru birus mota, A motako bi eta B motako bat). Bertsio orokorraz gain, arrautzei alergia diotenentzako txertoak ere badaude.
Munduko Osasun Erakundeak denboraldi epidemiko bakoitzean behatu duenaren arabera hautatzen dira txertoa osatzen duten birus inaktibatuak.
Zeintzuk dira gripearen kontrako txertoaren arriskuak?
Gripearen kontrako txertoak kalte larria sortzeko arriskua benetan txikia da. Hala ere, edozein botikak bezala, ondorioak izan ditzake. Ondoriorik ohikoena ziztada jaso den lekuan azkura edo mina izatea da. Erreakzio horrek 48 ordu baino gutxiago irauten du.
Sukarra, ondoeza eta/edo giharretako mina ere ager daitezke batzuetan; 12 urtez azpiko haurrengan, lehen aldiz txertatzean, bereziki. Lehen 6-12 orduetan agertzen dira sintoma horiek eta 48 ordu irauten dute gehienez.
Nor ez da txertatu behar?
- Sei hilabete baino gutxiagoko umeak.
- Txertoaren printzipio aktibo edo osagairen bati alergia dioten pertsonak.
- Aurrez gripeaz txertatu eta erantzun alergikoa izan duten pertsonak.
- Sukarra edo infekzioren bat izanez gero, sendatu arte itxaron behar da txertatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.