GRIPEAREN AURKAKO KANPAINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

65 urtetik gorako 10 pertsonatik 7k baino gehiagok gripearen aurkako txertoa hartu dute Euskadin

Arnas infekzio akutuak zaintzeko sistema berriaren arabera, Euskadin gripe-kasuek gora egin dute, nahiz eta ez duen eraginik asistentzia-sisteman. Aipatzekoa da gripearena baino covid-19aren birusa dela, oraindik ere nagusi, herritarren artean.
Campaña de vacunación contra la gripe. Foto: EFE.
Campaña de vacunación contra la gripe. Foto de archivo: EFE

Osakidetzak, guztira, 562.840 txerto eman ditu 2021eko gripearen aurkako txertaketa-kanpainan, 2019an baino % 45 gehiago. 65 urtetik gorako pertsonen artean, kopuruak gora egin du, 10 pertsonatik 7k baino gehiagok jarri baitute gaixotasun horren aurkako txertoa Euskadin.

65 urte edo gehiago dituzten pertsonei emandako gripearen aurkako txertoen kopuruak etengabe egin du gora azken hiru urteetan, % 73,7ra iritsi arte; izan ere, adin tarte horretan 379.717 pertsona txertatu dira. Euskal osasun zerbitzutik adierazi dutenez, emaitzak are hobeak dira adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonen kasuan, gripearen aurkako txertoaren estaldura % 86,7ra iristen baita.

Arnas infekzio akutuak zaintzeko sistema berriaren arabera, Euskadin gripe-kasuek gora egin dute, nahiz eta ez duen eraginik asistentzia-sisteman. Dena dela, covid-19a eragiten duen birusak nagusi izaten jarraitzen du Euskadin.

Bigarren urtez jarraian, gripearen aurkako txertaketa-kanpaina herritar guztiei zuzendu zaie. Halaber, 2021ean ohiko txertaketa-puntuak berreskuratu dira: osasun-zentroak, anbulatorioak eta kontsultategiak.

Gogoratu behar da aurtengo kanpainan 70 urte edo gehiago dituzten pertsonei covid-19aren aurkako txertoa eta gripearena egun berean hartzea gomendatu zaiela eta guztira 132.760 pertsona izan direla biak aldi berean hartu dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X