Guardia
2020/01/31 - 11:56
U30eko greba orokorrean atxilotutako 10 manifestari aske utzi dituzte
Iluntzean, istiluak izan ziren Iruñerrian. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat guardia zibil bati eraso egitea egotzita.
2020/01/30 - 23:51
19 pertsona atxilotu dituzte greba orokorraren protestetan
Donostian, Zornotzan, Ermuan, Huarten eta Iruñean atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.
2019/12/28 - 19:01
Abisu horia ezarri dute izotzagatik, igande goizalderako
Gauerditik igandeko 10:00ak arte egongo da indarrean abisua. Gaur, Agurainen erregistratu da EAEko tenperaturarik hotzena, goizaldean: 4,5 gradu zero azpitik.
2019/11/15 - 17:59
Elurra kentzeko 35 makina eta 238 langile Araban, elurrari eta izotzari aurre egiteko
Arabako Errepideetarako Neguko Plana ostiral honetan aktibatu dute, eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean.
2019/11/05 - 23:10
Hauteskundeak irabazteko beharrezkoa da botoa konzentratzea, PPren ustez
Hauteskundeak irabazteko beharrezkoa da botoa konzentratzea PPren ustez. Sanchezekin galdutako bidea berreskuratu daitekeela diote.
2019/07/12 - 11:14
Udako giroa nagusituko da asteburu honetan
Ostiraleko gehienezko tenperaturak 30º C ingurukoak izango dira barnealdean, eta 25º C ingurukoak kostaldean. Larunbatetik aurrera, ezegonkortasuna handituko da eta tenperaturek behera egingo dute.
2019/06/23 - 16:12
Guardian, musuka eman diote ongi etorria udari
Espainiako Herri Politenen elkarteak antolatutako ekimena da. Espainiar Estatuan bakarrik ez, Frantzian, Italian eta Belgikan ere bat egin dute ekimenarekin.
2019/06/17 - 16:10
Julen Karrion eta Lucio Castañeda dira Euskal Herriko alkate gazteena eta zaharrena
Alkate izateak ez du adinarekin zerikusirik, lan egiteko gogoarekin eta herritarrek ematen duten konfiantzarekin baizik. Hori argi utzi digute Julenek eta Luciok.
2019/06/15 - 12:38
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Arabar Errioxan PPk gobernatu ez dezan
Samaniegon, zinegotzi sozialista bakarrak EH Bilduren aldeko botoa eman du, EAJ-PSE ituna apurtuz. Gainera, Trebiñuko bi udalak abertzaleak izango dira.
2019/06/14 - 13:09
EAJk eta EH Bilduk gobernu akordioa sinatu dute Bastidan eta Guardian
Arabako Errioxako bi herri horietan alderdi bozkatuena PP izan bazen ere, EAJk eta EH Bilduk gehiengo absolutua izango dute.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/13 - 21:51
Bastida eta Guardiako alkatetzak PPri kentzeko negoziatzen ari dira EH Bildu eta EAJ
Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek akordioak egingo dituzte Errenterian, Ordizian, Elorrion eta Durangon. Koalizio soberanistak Arrigorriagan ere gobernatuko du, independenteekin batera.
2019/06/10 - 20:11
Udalen mapan aldaketak ekar litzake EAJ-PSE akordioak
Larunbatean osatuko dira, eta oraindik ikusteko dago zer gertatuko den. EAEn, EAJ-PSE akordioa, EH Bildu eta Podemosen artekoa eta indar abertzaleena gailendu litezke, zerrenda bozkatuenaren kaltetan.
2019/04/09 - 08:38
Araban barrena dabil Korrika
Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.
2019/04/05 - 14:27
Errenta eta Ondare aitorpenetarako kanpaina, martxan, Araban
Aurten hainbat arau aldaketa izango dira eta alokairuan bizi diren 30 urtetik beherako gazteentzat izango dira, batez ere, onuragarri, eta baita udalerri txikietako biztanleentzat ere.
2019/03/23 - 15:53
Kanpainaurrean bete-betean murgilduta daude euskal alderdiak
Arabako popularrek, esaterako, ekitaldia egin dute eguerdian Guardian.
2019/02/27 - 10:48
Eskaripeko geldialdien sistema jarriko dute martxan Arabako foru garraioan, gauetan
Larunbatetik aurrera, emakumeei eta adin txikikoei nahieran gelditzeko zerbitzua eskainiko zaie. Halaber, 6 urte arteko haurrek eta desgaitasunen bat dutenekin doazenek ez dute ordaindu beharko.
2019/02/10 - 23:28
Pertsona bat ibilgailu batek harrapatuta hil da Guardian
Harrapaketa 19:20 inguruan izan da, A-124 errepidean, Arabako udalerrian.
2019/02/01 - 14:25
Arabak asteburuko eskola kirola bertan behera utzi du, elurragatik
400 metrora elurra egin dezakeela eta, jarduera guztiak bertan behera uztea erabaki du Foru Aldundiak.
2019/01/13 - 18:57
Sute batengatik ikerketapean dagoen Guardiako zinegotzia kargugabetu dute
Jose Antonio Mateo zinegotziaren errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu dute Libres por Euskadi alderdiaren arduradunek. Gozogintza tailerrean ustez sutea eragiteagatik ikertzen ari dira.