Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batengatik ikerketapean dagoen Guardiako zinegotzia kargugabetu dute

Jose Antonio Mateo zinegotziaren errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu dute Libres por Euskadi alderdiaren arduradunek. Gozogintza tailerrean ustez sutea eragiteagatik ikertzen ari dira.
Libres por Euskadi alderdi politiko berriaren prentsaurrekoaren irudia, Gasteizen
Libres por Euskadi alderdi politiko berriaren prentsaurrekoa. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Gozogintza tailerrean ustez sutea eragiteagatik Ertzaintza ikertzen dabilen Jose Antonio Mateo Laguardiako (Araba) zinegotzia kargugabetu du Libres por Euskadi (LxE) alderdi politiko berriak. Ondorioz, prozesu judiziala amaitu arte gutxienez, zinegotzi izateari utziko dio Mateok, eta datozen udal hauteskundeetan ez da LxE alderdiaren hautagaia izango.

LxE alderdiaren arduradunak Gasteizen bildu dira igande honetan, eta eskainitako prentsaurrekoan zinegotziaren errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu dute. "Errespetu osoa diegu Ertzaintzari eta auzia daraman epaitegiari, baita Jose Antonio Mateori berari ere, errugabea dela diolako", adierazi dute LxEko buruzagiek.

Guardiako Udalera atxiki gabeko zinegotzia da Mateo. Izan ere, duela bi urte Ciudadanos alderdia utzi zuen Libres por Euskadi taldean sartzeko. Gaur arte, hurrengo hauteskundeetan alderdi horren alkatetzarako hautagaia zen.

Ikerketa, abian

Urriaren 26an Guardiako okindegi bateko gozogintza tailerrean piztutako suteagatik ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, lantegi horretako jabea susmagarri nagusia izanda. Gainera, sutearen egun berean bere lantegian agertutako mehatxuzko pintadak ere salatu zituen Mateok. Horietako batean "Hil zaitez, faxista" irakur zitekeen.

Jose Antonio Mateok ukatu egin du sabotajean parte hartu izana, eta haren abokatuak adierazi du Gasteizko 2. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zutela ikerketa. Gainera, zehaztu du oraingoz ez duela Mateo sabotaje horretan nahasten duen frogarik jaso.

"Nik dakidala adituen txostenek ez dute Mateok sutea eragin zuenik esan, eta, oraingoz, ez dago bide horretara zuzentzen duen frogarik ere", azaldu du abokatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X