Guggenheim
2020/06/26 - 19:01
Guggenheim museoak ehundik gora artista txikik egindako lanen erakusketa aurkeztu du
Ikasturtean zehar, "Artea ikasbide" programaren barruan 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek egindako lanak daude ikusgai museoko hezkuntza gunean.
2020/06/19 - 15:55
Sergio Ortiz de Zarate sukaldaria, Euskadiko Gastronomia Saria 2020
Sari banaketa urriaren 26an egitekoak dira Bilboko Bizkaia Aretoan.
2020/06/11 - 01:44
Guggenheim Museoak egun dituen lau erakusketak uda amaituta ere izango ditu
2020ko azken hiruhilekoan, Lee Krasnerri eta Kandinskyri eskainitako aurkezpenak iritsiko dira.
2020/06/01 - 21:42
Lehen bisitariak hartu ditu Bilboko Guggenheim Museoak
Beharrezkoak izango dira maskarak eta tenperatura hartzea Guggenheim museora sartu aurretik. Sarrerak online erostea eta bisita ordua erreserbatzea gomendatzen dute.
2020/06/01 - 17:53
Euskal museoek berriro zabaldu dituzte ateak, ordutegi eta edukiera murriztuekin
Jarduera berreskuratzen lehenak Bilboko museoak izan dira, Guggenheim eta Arte Ederren Museoa. Hasieran, ordutegi murriztua izango dute.
2020/06/01 - 14:37
Guggenheimek eta Arte Ederren museoak ateak ireki dituzte berriro
Bi hilabete eta erdi itxita egon ostean, gaur ireki dituzte ateak Bilboko bi museo garrantzitsuenek, segurtasun neurri zorrotzekin.
2020/05/20 - 14:51
Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoa ekainaren 1ean irekiko dituzte
Bi museoak asteko egun guztietan egongo dira zabalik, ordutegi osagarrietan. Museo bakoitzak laster iragarriko du segurtasuna bermatze aldera prestatu dituen protokoloak.
2020/05/18 - 14:06
Guggenheimeko lan gustukoenak aukeratu dituzte Kortajarenak, Ituñok eta Valverdek
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Jon Kortajarena modeloak, Itziar Ituño aktoreak eta Ernesto Valverde entrenatzaileak Guggenheim Bilbaoko euren lan gustukoenei buruz hitz egiten dute.
2020/05/08 - 19:44
Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 1ean irekiko ditu ateak berriro
Museoko bozeramaileek jakitera eman dutenez, oraingoz ez dute ekitaldi berezirik egiteko asmorik.
2020/04/27 - 14:04
Bilboko museo handiek ekainean ateak irekitzea espero dute
Arte Ederren museoak eta Guggenheimek ekainaren erdialderako ateak irekita izateko aurreikuspenarekin ari dira lanean, “turismorik ez” dela egongo jakintun.
2020/03/27 - 10:14
Guggenheimek erakusketak eta museoaren alderdi ezezagunak erakutsiko ditu
Erakusketei, bildumari, eraikinari, kontserbazioari eta beste hamaika arlori buruzko bideoak erakutsiko dituzte webgunean eta sare sozialetan.
2020/02/28 - 14:51
Richard Artschwagerren 70 artelan ikusgai, Guggenheim museoan
Bilboko Guggenheim museoak ateak zabaldu dizkie artista estatubatuarraren margo, eskultura eta objektuei. Bost hamarkadako ibilbide oparoaren 360 graduko errepasoa. Kontraesanez jositako ibilbidea.
2020/02/13 - 15:01
Olafur Eliasson artista daniarraren obrak ikusgai daude Guggenheim Museoan
"Bizitza errealean" izena du erakusketak eta 30 bat piezaren bidez puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu. Goroldioa, ura, lainoa eta ispiluak erabiltzen ditu bere lan harrigarriak egiteko.
2020/02/05 - 14:25
Guggenheimek Richard Artschwagerren obraren inguruko erakusketa paratuko du
Bilboko museoak pinturaren eta eskulturaren arteko lerroan mugitu zen estatubatuar artistaren 80 lan erakutsiko ditu otsailaren 29tik maiatzaren 10era.
2020/01/02 - 14:06
Guggenheim museoak 1.170.000 bisita jaso ditu 2019an
Museoaren historiako laugarren zifrarik onena izan da joan den urtekoa. Bisitariei egindako galdeketetan oinarrituta, museoaren jarduerak Ogasunari 67,9 milioi euro eman dizkiola balioztatu dute.
2019/12/31 - 16:34
Yoko Onoren Desioen Zuhaitzak bisitarien gurariak jaso ditu gaur Guggenheim museoan
Data seinalatuetan, Yoko Ono artistak Guggenheimen utzitako olibondo bat biziberritu egiten dute, jendeak desioak idatzi eta bertan zintzilika ditzan.
2019/12/18 - 17:45
Bilboko Guggenheim museoa artelanak argiztatzeko LED teknologia ezartzen ari da
Museotik azaldu dutenez, bisitarien esperientzia estetikoan ez ezik, artelanen kontserbazioan ere eragina dauka. Eta jakina, elektrizitatearen kontsumoan ere bai.
2019/11/29 - 13:28
Jaurlaritzak eta Aldundiak 3 milioi emango dizkiote Guggenheimi, artelanak erosteko
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, museoaren jabeek, 1,5 milioi euro emango dizkio bakoitzak museoari, bere bilduma zabal dezan.
2019/11/26 - 11:44
18 urtetik beherakoek doako sarrera izango dute Guggenheimen
2020ko programazioan, erakusketak eskainiko dizkiote El Anatsui, Richard Artschwager, Lygia Clark, Olafur Eliasson eta Lee Krasner artistei.
2019/11/15 - 17:23
Bi euskal gazte, New Yorkeko Guggenheimen praktikak egiten
"Basque artist" programaren baitan, Guggenheimek euskal artistentzako egonaldiak antolatzen ditu New Yorken.