Guggenheimek azaroaren 20an irekiko du Kandinskyren erakusketa
Guggenheim Bilbao Museoak gaur berretsi duenez, azaroaren 20an irekiko du azkenaldian jakin min handiena piztu duen erakusketetako bat, Vasily Kandinskyren lanari buruzkoa, gehienbat New Yorkeko Guggenheim Fundazioak bere funtsetan dituen lanekin paratutakoa.
Vasily Kandinskyk (Mosku 1866 - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944) egindako margoen eta paper gaineko obren bildumak ondo baino hobeto erakusten du abstrakzioaren aitzindari eta estetikaren teorialari honen obra eta garapen artistikoa, museotik azaldu dutenez.
Maisu honen eboluzio artistiko osoa erakutsiko duen erakusketa lau ataletan egongo da antolatuta. Kandinsky Errusia, Alemania eta Frantzian bizi izan zen, eta bi mundu gerra pairatu zituen.