Guggenheim
2017/10/31 - 12:56
Guggenheimen doan sartzeko gonbidapena azaroaren 5era arte luzatu dute
Guggenheim Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakustokian doan sartzeko gonbidapena bost egunez luzatzea erabaki dute.
2017/10/25 - 14:47
Guggenheim eta Google bat eginda, museoaren esperientzia aparta eskaintzeko
Bisitak Street Viewren bidez, proiektuarentzat egindako film laburra, Googlek artelanentzako garatutako kameraren irudiak eta itxita egon ohi diren bazterren argazkiak dira gakoetako batzuk.
2017/10/25 - 14:05
Guggenheimek eta Google Arts & Culture-k lankidetza proiektua aurkeztu dute
Google-en teknologiak Guggenheimen esperientzia birsortzeko aukera emango die erabiltzaileei. Proiektuan film-labur bat eta eduki gehigarriak egingo dira, Google-en teknologiaren laguntzaz.
2017/10/19 - 21:19
Guggenheim museoak bere ateak doan zabalduko ditu asteburu honetan
Bisitariek museora doan sartzeko aukera izango dute larunbatean eta igandean. Bi hamarkadetan zehar emandako babesa “beste behin ere” eskertu nahi die museoak herritarrei.
2017/10/19 - 16:15
Euskal artistek Guggenheimen inguruan dituzten iritziak jaso ditugu
Guggenheimek 20 urte betetzen dituen honetan, Jesus Mari Lazkano, Manu Maniategiandikoetxea eta Dora Salazarrekin hitz egin dugu, museoaren zein iritzi duten jakiteko.
2017/10/18 - 22:47
Bilboko Guggenheim museoak XX. urteurreneko festa ospatu du
Erkidegoko eta Bizkaiko agintari nagusiekin batera, Salomon Guggneheim Fundazioko ordezkaritza zabala izan da festan. Artearen eta gizarte alor desberdinetako lagunak ere bai. Guztira 500 gonbidatu.
2017/10/18 - 12:22
Itxaso Mendiluze arte komisariarekin bisitatu dugu Guggenheim museoa
Bilboko Guggenheimek 20 urte betetzen duen egunean, Itxaso Mendiluzek lagundu digu azken erakusketaren altxorrak ulertzen.
2017/10/16 - 23:39
Marmolezko bankuak eman dizkio Jenny Holzerrek Guggenheim Museoari
Marlmolezko jesarlekuak dira Jenny Holzer artistak Guggenheimerako propio sortu dituenak. Jeartzeko barik irakurtzeko harriak dira baina. Harrian euskaraz grabatuta daude hainbat gogoeta.
2017/10/14 - 15:27
'Reflections', begientzako ikuskizun zoragarria Guggenheim museoan
Argi eta soinu ikuskizun espektakulua proiektatu dute Guggenheim museoan, asteazkenetik larunbatera bitartean, 20 minutuko saio etengabeak eginez.
2017/10/14 - 13:15
'Reflections' ikuskizunaz gozatzeko azken eguna
Larunbat honetan amaituko da Guggenheim Museoaren kanpoaldea argi eta soinuz jantzi duen ikuskizun txundigarria. 20:30etik 23:00etara izango dira azken saioak.
2017/10/13 - 20:04
Guggenheimeko 'Reflections' ikuskizunera denboraz joatea gomendatu dute
Bilboko Udalak gogoratu du egunean zazpi saio izaten direla eta Unibertsitateen etorbideko edozein tokitatik ikus daitekeela.
2017/10/13 - 18:24
Senitartekoek eta lankideek Txema Agirre ertzaina omendu dute
ETAk hil zuen Guggenheimetik hurbil, museoa inauguratu baino egun batzuk lehenago.
2017/10/12 - 00:40
'Reflections' ikuskizunak irudi koloristekin argiztatu du Guggenheim museoa
Asteazken honetatik larunbatera arte, 20:30etik 23:00etara, 20 minutuko saio etengabeak eginez, argi- eta soinu-ikuskizun bat proiektatuko dute museoaren eta horren kanpoaldeko eskulturen gainean.
2017/10/12 - 00:00
Horrela egin du Guggenheimen 'Reflections' ikuskizuna Leo Warnerrek
Leo Warnerrek burutu du XX. urtemuga ospatzeko ekitaldia. Urte beteko lana dago emanaldiaren ostean. Berak eta taldeak aste berte daramatzate Bilon prestaketan.
2017/10/11 - 12:32
Guggenheimek 'Reflections'ekin ospatuko du larunbatera arte XX. urteurrena
Asteazkenetik larunbatera arte, 20:30etik 23:00etara, 20 minutuko saio etengabeak eginez, argi- eta soinu-ikuskizun bat proiektatuko dute museoaren eta horren kanpoaldeko eskulturen gainean.
2017/10/08 - 13:20
Soinu eta argi ikuskizuna prestatu du Guggenheimek, XX. urteurrena dela eta
Urriaren 11tik 14ra bitartean Frank Gehryk diseinatutako eraikin ikonikoa esku-hartze artistikoa bihurtuko da, soinuz eta argiz osatutako ikuskizunari esker.
2017/10/07 - 20:16
LABek kontzentrazioa egin du, Guggenheimeko lan-prekarietatea salatzeko
"Kalitate baxuko azpikontratatuekin edota aldi baterako lan enprekin funtzionatzen eta langileen grebarako eskubidea hausten 20 urte bete" dituela salatu du sindikatuak.
2017/10/02 - 19:40
Bizkaitarrek Guggenheim doan bisitatu dezakete dagoeneko
Bizkaitar adindun guztiek gonbidapen pertsonal eta transferiezin bat jaso dute urrian Bilboko museoa bisitatzeko, eta joan-etorria ere doan dute Bizkaibusen.
2017/10/02 - 14:13
Bost artista handik ''bilbotarra naiz'' esan dute Guggenheimen urteurrenean
Guggenheim museoak 20 urte bete ditu eta Twitter kontuan spot berria argitaratu du testu honekin batera: "Oraindik jakin ez arren, bilbotarra zara".
2017/10/01 - 17:37
Bizkaitarrak doan sartuko dira urrian Guggenheim museora
Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim museoa doan bisitatzera gonbidatu ditu bizkaitarrak, museoaren XX. urteurrena ospatzeko