Guggenheimen XX. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Reflections' ikuskizunaz gozatzeko azken eguna

Larunbat honetan amaituko da Guggenheim Museoaren kanpoaldea argi eta soinuz jantzi duen ikuskizun txundigarria. 20:30etik 23:00etara izango dira azken saioak.
20:30ean hasiko da ikuskizuna eta 20 minuturo berrekingo zaio, 23:00ak arte.
20:30ean hasiko da ikuskizuna eta 20 minuturo berrekingo zaio, 23:00ak arte.

Larunbat honetan amaituko da Reflections ikuskizuna, iragan asteazkenetik, gauero, Guggenheim Bilbao Museoa argi eta soinuz edertu duen ikuskizun harrigarria. Museoa 1997ko urriaren 18an inauguratu zuten, eta modu honetan ospatu nahi izan dute, besteak beste, XX. urteurren hori. Gaur gauean izango dira azken emanaldiak, 20 minuturo, 20:30etik 23:00ak arte.

Jada ikusi dutenek "ahozabalik uzten zaituen emanaldia" dela adierazi dute. Izan ere, efektu eta argi-irudi koloristak proiektatzen ditu museoaren aurrealdean, fatxada handienean, soinuz lagunduta. Museoaren fatxadaz gain, kanpoaldean dauden eskultura esanguratsuenak ere argiztatzen ditu ikuskizunak: Jeff Koonsen "Puppy", Louise Bourgeoisen "Ama" armiarma erraldoia eta Anish Kapoor artistaren bola-dorrea, hain zuzen ere.

Iragarpenaren arabera, eguraldi bikaina izango da azken saioez gozatzeko.

Ikuskizuna 59 Productions produkzio-etxeak sortu du, 2012an Londresko Olinpiar Jokoetako hasiera-ekitaldian ere parte hartu zuen enpresak.

Aldaketak trafikoan

Bilboko Udalak ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, ikuskizun horren eraginez zirkulazio-aldaketak egongo dira Unibertsitate etorbidean. Etorbide hori bi noranzkoetan egongo da ibilgailuentzat itxita, Salbe eta Agirre Anaien kaleen artean, 19:30etik 23:30era, gutxi gorabehera.

Aldaketok eragina izango dute bidegorrian ere, eta baita kanpoko aparkalekuetan ere, kendu egingo baita Unibertsitate etorbideko tartean. Garajeetako sarrera-irteerak ere itxita egongo dira.

Etenaldi horiek egiten diren bitartean, Bilbobusen zenbait lineatan ere egingo dira aldaketak ohiko ibilbide eta geralekuetan.

Segurtasun-neurriak

Bestalde, Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun-operatibo berezia antolatu eta koordinatuko dute ikuskizunaren inguruetan. Uniformedun patruilak eta kalez jantzita diharduten agenteak arduratuko dira museoaren inguruko segurtasunaz, jende asko pilatu daiteke eta.

Hemen ikuskizunaren bideoa:

Iragarkia
REFLECTIONS GUGGENHEIM1
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X