Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimeko 'Reflections' ikuskizunera denboraz joatea gomendatu dute

Bilboko Udalak gogoratu du egunean zazpi saio izaten direla eta Unibertsitateen etorbideko edozein tokitatik ikus daitekeela.
Guggenheim Museoaren 'Reflections' ikuskizuna. Argazkia: EFE
Guggenheim Museoaren 'Reflections' ikuskizuna. Argazkia: EFE

Jende pilaketak eta eragozpenak saihesteko asmoz, Bilboko Udalak hainbat gomendio luzatu dizkie Guggenheim Museoaren 'Reflections' ikuskizunaz gozatzeko asmoa duten herritarrei, hala nola, Unibertsitateen etorbidera denboraz joatea eta bertan sartzen hasi aurretik, aurreko saioan izan direnei ateratzen uztea.

Udalak zenbait neurri hartu ditu lehendabiziko saioetan aglomerazioak izan zirela antzeman ostean.

Ikuskizuna Unibertsitateen etorbideko edozein tokitatik ikus daiteke. Beraz, etorbide guztian zehar sakabanatzeko eskatu die ikusleei, sarrera eta irteera puntuetan gelditu beharrean.

Pedro Arrupe pasabidea sarrera gisa erabiliko da soilik; Salbeko zubiaren azpitik eta Deustutik, Unibertsitateen etorbidean, berriz, sarrera eta irteera puntuak egongo dira, hesiekin berezita.

Udalak gogora ekarri du egunean zazpi saio izaten direla, azkenekoa, 22:30ean.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X