Gurutzetako Ospitalea
2024/07/11 - 19:11
Zerbitzuari eutsita ''pozarren'', jasotako babesa eskertu dute Basurtuko kardiologokoek
Eusko Jaurlaritzak Basurtuko kardiologia zerbitzua zabalik mantentzea erabaki duela jakin ondoren, Jesus Daniel Martinez Alday medikua "pozarren" agertu da. Eskerrak eman dizkie herritar guztiei emandako babesagatik, eta Jaurlaritzako kudeatzaile berriek erabakia azkar hartu dutela nabarmendu du.
2024/07/11 - 13:31
''Bihotzeko kirurgiarako lortutako akordioak segurtasun eta kalitate handiagoa ematen dio pazienteari''
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila pozik agertu da gaur Bizkaian bihotz-kirurgiako zerbitzu bakarra sortzeko lortutako akordioarekin. Zerbitzu horrek bi egoitza izango ditu Basurtuko eta Gurutzetako unibertsitate-ospitaleetan.
2024/06/18 - 14:06
Jaiotzak % 1,3 gutxitu ziren 2023an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Amen % 79,1ek 30 urte edo gehiago zituen, eta % 32,2 atzerritarrak ziren.
2024/06/17 - 15:51
ELAk salatu du Lehen Arretan urtean 180 egunetan ezartzen direla murrizketa zuzenak
Sindikatuak nabarmendu du uda honetan murrizketak hilabete lehenago iritsi direla eta osasun-zentroen itxierak eta ordutegien murrizketak 10 zentrotik seiri eragingo diela uda honetan. Egoera honen aurrean plan bat eskatu dio gobernu berriari.
2024/06/04 - 00:20
Gurutzeta eta Donostia ospitaleek Gazako 12 haur hartuko dituzte
Pazienteek hainbat patologia dituzte, batez ere onkologikoak eta traumatismo larriak. Guztiak Gazako ospitale turkiarrean daude oraingoz.
2024/05/14 - 18:23
Thailandiatik hegazkinez herriratu zuten Alex Garcia osatzen ari da eta plantan dago
Gurutzetara iritsi orduko ebakuntza egin zioten pankreatitisa jota zegoen basauritarrari eta, ordutik aurrera, hobera egin du. Hainbat proba egin behar dizkiote oraindik, baina sukarrik gabe dago.
2024/05/06 - 14:20
Gurutzetako sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, obrengatik
Uda bukatutakoan amaituko dituzte lanak. Harrera, arreta eta informazio guneak berriztatuko dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera, eta paziente zein senitartekoek arreta pertsonalizatuagoa" eta "pribatutasun handiagoa" izan ditzaten.
2024/05/03 - 16:49
Gurutzetako ospitaleko sarrera nagusia itxita egongo da uztailera arte, berrikuntza lanak tarteko
Uda bukatutakoan amaituko dituzte lanak. Harrera, arreta eta informazio guneak berriztatuko dituzte, irisgarritasuna hobetze aldera, eta paziente zein senitartekoek arreta pertsonalizatuagoa" eta "pribatutasun handiagoa" izan ditzaten.
2024/04/22 - 16:15
Alex Garcia bizkaitarrari kaltetutako pankrea zatia kendu diote eta errekuperatzen ari da Gurutzetan
Alex Garcia duela hilabete baino gehiagotik zegoen Bangkokeko ospitale batean, pankreatitisak jota, eta ebakuazio zail baten ostean, Gurutzetako ospitalera eraman zuten igandean.
2024/04/22 - 11:30
Thailandiatik EAEra ekarri duten bizkaitarra kontziente eta egonkor dago, larritasunaren barruan
Gurutzetako Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko Jose Luis Moreno doktoreak adierazi duenez, Alex Garcia "sendatuko dela" espero dute, nahiz eta "prozesua luzea izan litekeen, larritasunaren ondorioz".
2024/04/22 - 00:01
Thailandiatik Gurutzetara ekarri duten bizkaitarra larri dago baina egonkor
Ebakuazio zail baten ostean, etxetik gertu dago azkenean Alex Garcia, pankreatitis batek jota egoera oso larrian Thailandian hilabete ospitaleratuta egon ondoren. Osasun Sailak ohar bidez zabaldu duenez, kontziente dago eta haren bilakaeraren zain egon beharko da.
2024/04/21 - 23:10
Alex Garciak eskuarekin keinua eginez eskerrak eman ditu Gurutzetako Ospitalera iristean
Pankreatitis nekrosantea duen gaztea hegazkin militar medikalizatuan iritsi da arratsaldean Loiuko aireportura. Bertan zain zuen Osakidetzako ZIU mugikor bat, mediku talde espezializatu batekin, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2024/04/21 - 22:19
Thailandian larri gaixotu zen Alex Garcia basauriarra Gurutzetako ospitalean da jada
Pankreatitis nekrosantea duen gaztea egoera kritikoan ekarri dute herrialde asiarretik. Gaur arratsaldean Loiuko aireportura iritsi denean, zain zuen bertan Osakidetzako ZIU mugikor bat, mediku talde espezializatu batekin, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
2024/04/21 - 12:42
Arratsaldean helduko da Alex Garcia dakarren hegazkina Loiura
Hegazkinean 11 mediku eta erizain militar doaz. Arratsaldean lehorreratuko da Loiuko aireportuan, eta hortik Gurutzetako Ospitalera eramango dute.
2024/04/20 - 15:32
Alex Garcia etxera ekarriko duen hegazkina goizaldean atera eta igande arratsaldean iritsiko da Loiura
Hegazkinean 11 mediku eta erizain militar doaz. Loiuko aireportuan lehorreratuko da hegazkina, eta hortik Gurutzetako Ospitalera eramango dute.
2024/04/18 - 10:00
Albiste izango dira: Postaz bozkatzeko azken eguna, Alex Garciaren euskal herriratzea eta Bilboko lapurreta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/17 - 09:57
Albiste izango dira: Hauteskunde eztabaidaren biharamuna, Pradalesen aurkako erasoa eta Iran-Israel gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/26 - 18:29
Ebakuntza aitzindaria Gurutzetako Ospitalean, jaioberri baten bizitza salbatzeko
Gurutzetako Ospitalean, bi hilabete baino ez dituen jaioberri bati bihotzeko eta trakeako kirurgia bikoitza egin diote, aldi berean. Estatuan ebakuntza hori egiten den lehen aldia da. Munduan horrelako 17 kirurgia baino ez dira egin lehenago.
2024/03/26 - 09:03
Hainbat paziente Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara lekualdatu dituzte, sute baten ondorioz
Bilboko Basurtu Ospitaleko Iturrizar pabiloia hustu egin behar izan zuten atzo iluntzean, eraikineko bigarren solairuan piztu zen sute baten ondorioz. Ez zen inor zauritu, baina hainbat paziente Gurutzetara lekualdatu zituzten. 21:30 inguruan piztu zen sua. Ospitaleko baliabideekin itzali zuten.
2024/03/22 - 13:48
Hipotesi nagusiaren arabera, istripuz jausi zen 11 hilabeteko haurtxoa 5. solairutik behera Gasteizen
Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen Salburua auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, umetxoa zabalik zegoen leiho batetik erori zenean. Adingabea larri baina egonkor dago. Aita atxilotu zuten, baina bart aske geratu da.