Thailandiatik Gurutzetara ekarri duten bizkaitarra larri dago baina egonkor
Thailandian larri gaixotutako Alex Garcia bizkaitarra Euskal Herrira ekartzeko Espainiako Defentsa Ministerioak bidalitako hegazkin medikalizatua arratsaldean iritsi da Loiuko aireportura. Handik, anbulantzian eraman dute gaixoa Gurutzetako Ospitalera.
Ebakuazio zail baten ostean, etxetik gertu dago azkenean, pankreatitis batek jota egoera oso larrian Bangkokeko SamitivitSukunbit Ospitalean hilabete ospitaleratuta egon ondoren.
18:20 pasatxo zirenean heldu da aireportura, Espainiako Aire Armadako Aeroebakuazio Unitate Medikoko hegazkinean hamabi orduko hegaldia egin eta gero. Behin Loiura iritsita, Osakidetzako anbulantzia bat eta mediku espezialistak zituzten pistan zain. Bertan, lehen eskuko informazioa jaso dute sendagileek, Gurutzetara eraman aurretik.
Hain zuzen ere, aipatu ospitale hori aukeratu dute, Loiutik gertuen dagoen erietxea delako.
Osakidetzako Larrialdietako Lurralde Unitateak Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman du zuzenean, bertako Zainketa Intesiboetako Unitatean (ZIU) arta dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez, talde medikoak ohiko familia-harrera egin eta euren senidearen egoeraren berri eman diote familiari.
Une honetan, pazientea kontziente eta klinikoki egonkor dago, duela bi hilabetetik prozesu larria jasaten ari bada ere. 19:30ean ospitaleratu dute Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean, Medikuntza Intentsiboko taldearen ardurapean tratamenduarekin jarraitzeko. Pronostikoa larria du, eta horren bilakaeraren zain daude.
Etxeratzea "arrakastatsua" izan dela nabarmendu du Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendiak nabarmendu du "arrakastatsua" izan dela Alex Garciaren "etxeratzea", eta operazioan parte hartu duten taldeei eskerrak eman ondotik adierazi du Alex osatzea dela orain garrantzitsuena.
Aurreikuspenen arabera, Espainiako Defentsa ministro Margarita Robles hegazkinean bidaiatu duten sendagileei harrera egitekoa zen gaur 20:00etan.
36 urteko bizkaitarra beste bi aldiz saiatu zen Euskal Herrira bueltatzen, baina saiakera haiek ez zuten arrakastarik izan. Horren aurrean, familiak Espainiako Gobernuari eskatu zion laguntza, Alex hiltzeko arriskuan zegoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.
betiONek bere zerbitzua zabalduko du nahi ez den bakardadea detektatzeko eta 1.500 zaintzaileri laguntzeko
Telelaguntza-zerbitzu publikoak bakardade-arriskuan dauden erabiltzaileentzako plan pertsonalizatuak gehituko ditu, eta adineko edo mendeko senitartekoak etxean zaintzen dituztenentzako laguntza zabalduko du. Hortaz, uztailean iragarritako telelaguntza prediktibo eta aurreratuaren hedapena osatu egingo da.
Zer da 764 sarea, Gipuzkoako 10 ikastetxetan tiroketa-mehatxuak egin zituen erakunde kriminala
Ertzaintzak, Esquadra Mossoekin eta Guardia Zibilarekin batera, 17 urteko adingabe bat atxilotu du Gipuzkoan. Gazte hori Espainiako Estatuan erakunde transnazional horren erreferente nagusia da, eta gazte kalteberen sextortsio, mehatxu eta manipulazio delituengatik ikertzen ari dira.
Jaien hasiera dela eta, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako landare-eskultura kendu dute
Urtero bezala, Andre Maria Zuriaren jaiak direla eta, Gasteizko Udalak aldi baterako kenduko du Andre Maria Zuriaren plazan dagoen landare-eskultura, jende gehien biltzen den ekitaldietan kaltetu ez dadin.
Kerman Villateren gurasoak, Gasteizko alkateari: "Hitzemandako barne-ikerketa abiatuko duzu orain?"
Radio Euskadiko erreportaje batek zabaldu duenez, Mitika diskotekako atezainek gutxienez lau gazteri eraso egin zieten Kerman Villate hil aurreko hilabeteetan. Kermanen gurasoek salatu dutenez, atezainek gutxienez 22 eraso egin dituzte; horietako 13, Gasteizko Udalak berak Arartekoari aitortuta.
37 urteko gizon bat atxilotu dute, N-634 errepidean, Zornotza parean, txirrindulari bat autoarekin harrapatu eta hiltzeagatik
Uztailaren 25ean Zornotzan 82 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen ibilgailuaren jabea atxilotu egin dute, Bilbon. Gidariak ihes egin zuen istripuaren tokitik, eta biktima egun horretan bertan hil zen, Gurutzetako Ospitalean.