Hamas
2024/04/10 - 19:21
Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagiaren hiru seme eta zenbait biloba hil ditu Israelek Gazan
Israelgo Armadak oraingoz ez du erasoa baieztatu, 'Aida al Fitr' edo Baraualdiaren Jaian gertatu dena, Ramadanaren hilabete sakratuaren amaiera markatzen duena.
2024/04/09 - 10:57
Rafahren kontrako erasoak "badu data", Netanyahuren esanetan
Bi aldeak su-etena negoziatzen dabiltzan bitartean egin du iragarpena Israelgo lehen ministroak. Hamasek onartu du azken proposamena aztertzen ari dela, eta Egipto eta Qatar bitartekariak "baikorrago" azaldu dira.
2024/04/07 - 18:08
Gaza, aurrekaririk gabeko krisi humanitarioan, gerra hasi zela sei hilabete bete direnean
Israelek 14.500 haur palestinar baino gehiago hil ditu urte erdian, eta orain herritarrak goseak hiltzen hasi dira. GKEek su-etena eskatzen dute, eta gaur berrekingo diete negoziazioei. Netanyahuk aurreratu du ez dela su-eten bati buruzko akordiorik egongo Hamasek 133 bahituak askatu arte.
2024/04/07 - 17:50
Israelgo Armadak alde egin du Gaza hegoaldetik
EITBren berriemaile Mikel Ayestaranen esanetan, "mugimendu honek zerikusia izan dezake Iranen mehatxuarekin, bai eta Israelek Errepublika Islamikoarekin zuzenean talka eginez gero indarrak berrantolatzeko izan dezakeen beharrarekin".
2024/04/06 - 21:53
Hamasek ordezkaritza bidali du igandean Kairon egingo diren elkarrizketetara
Israelek eta AEBk bahituak askatzeko eskatu dute balizko su-etena abiatu aurretik; Hamasek, berriz, soldadu israeldarrak Gazatik erretiratzea eta bonbardaketak etetea jarri du baldintza gisa.
2024/04/04 - 22:19
Bere asmoetarako denbora irabazteko negoziazioak "gelditzea" leporatu dio Hamasek Netanyahuri
Israelen eta Hamasen arteko desadostasunak areagotu egin dira azken hilabeteotan; izan ere, Hamasentzat eskakizun "legitimoak" direnak (su-etena, laguntza humanitarioa ahalbidetzea eta tropak Gazatik ateratzea), Israelentzat eskaera "eldarniotsuak, muturrekoak eta onartezinak" dira.
2024/04/02 - 18:55
Netanyahuk esan du WCKren aurkako erasoa ez dela "nahita egindakoa" izan, eta "gerraren baitan" kokatu du
Hamasek, ostera, salatu du Israelen erasoa "zibil errugabeen hilketa-politika sistematikoaren" parte dela. Bestalde, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak "ikerketa azkar, sakon eta inpartziala" eskatu dio Israeli, baina ez du erasoa gaitzetsi.
2024/03/25 - 17:15
NBEko Segurtasun Kontseiluak lehen aldiz eskatu du "berehalako" su-etena Gazan
Ebazpenak 14 babes jaso ditu bozketan, kontrako botorik ez, eta abstentzio bakarra izan da, AEBena. Errusiak eta Txinak iragan ostiralean Washingtonek aurkeztutako ebazpen proposamen bati betoa jarri ostean gertatu da.
2024/03/22 - 09:26
Gazan "su etenari bide emango dion etenaldi humanitario bat" eskatu du EBk lehenbizikoz
Testua onartzeko orduan, Europar Batasunak aintzat hartu du AEBk "berehalako su etena" eskatuz Segurtasun Kontseiluan aurkeztutako ebazpena.
2024/03/19 - 18:31
Gazako herritarrak gosetera eramanda, Israelek gerra krimena egiten duela salatu du NBEk
Gutxienez 210.000 pertsona eraman dituzte gosetera iparraldean, eta 1,1 milioi gazatar baino gehiago egoera bera pairatzeko arriskuan daude. Bestalde, Netanyahuk baieztatu du Washingtonek "bere ideiak" aurkeztu ahal izango dituela Rafahen lurreko inbasioaren inguruan.
2024/03/17 - 20:24
Netanyahuk nazioarteko erreguei entzungor eginez esan duenez, Israelek eraso egingo dio Rafahri
Alemaniako kantzilerrarekin izan duen bileraren ostean adierazi du Rafahko zibilak ez direla han harrapatuta geratuko erasoaldia hasten denean. Scholzen ustez, "ezin gara besoak antxumatuta geratu, palestinarrak gosez hiltzen diren bitartean".
2024/03/16 - 19:01
Igande honetan helduko diete berriro Gazan su-etena adosteko negoziazioei, iturri egiptoarren esanetan
Dohan bilduko dira oraingoan, Kairon batu beharrean, aurreko hitzorduak han izan diren arren. Egiptoko, Qatarko eta Israelgo ordezkariak egongo dira bileran, baina Hamasek ez du parte hartuko.
2024/03/16 - 17:22
Lehorreratu dituzte Gazan 'Open Arms' ontziak zeramatzan elikagaiak
Azken orduetan, gora egin du hildakoen (31.553) eta zauritutakoen (73.546) kopuruak. Gainera, UNICEFek ohartarazi du bi urtetik beherako hiru haurretik batek desnutrizio handia daukala.
2024/03/16 - 09:20
'Open Arms' ontzia elikagaiak deskargatzen hasi da Gazako kostaldean
Datozen egunetan beste 400 tona elikagai iristea espero da. "Lehorretik laguntza sartzeak soilik ematen du aukera erantzun egokia izateko", ohartarazi du UNRWAk, "itsaso eta aire bidezko bidalketak kamioiak lurretik bidaltzea baino askoz garestiagoak direlako".
2024/03/12 - 15:40
''Israelek aldi baterako su-etena nahi du, bahituak askatu ondoren erasoei berrekiteko''
Basem Naim Hamaseko nazioarteko harremanen arduradunarekin eta ministro islamista ohiarekin hitz egiteko aukera izan du Mikel Ayestaranek. Hamaseko kideak uste du talde islamista "indartsu" dagoela eta Israelek egin duen su-eten planteamendua "tranpa" bat besterik ez da.
2024/03/05 - 10:56
Israelek eta Hamasek su-eten baterako "oinarriko puntuak" adostu dituzte, iturri palestinarren arabera
Iturrion arabera, 40 egun iraungo iraungo lituzke su-etenak. 40 bahitu israeldar (umeak, haurrak eta 60 urtetik gorako gizonezkoak) eta 404 preso palestinar aske utziko lituzkete tarte horretan.
2024/03/04 - 14:18
Hamasen eta Israelen arteko elkarrizketek astelehen honetan jarraitzen dute Kairon
Elkarrizketan ez dago Israelgo ordezkaririk, Hamasek oraindik bizirik dauden bahituen zerrenda emateari uko egin izana salatzeko.
2024/03/03 - 10:54
Gazako Zerrendan su-etena adosteko negoziazioetan parte ez hartzea erabaki du Israelek
Igande honetan berrekin diete Kairon Hamasen, AEBren eta Qatarren arteko negoziazioei. Israelek parte ez hartzea erabaki du, Hamasek ez duelako bahituen egoerari buruzko informaziorik eman.
2024/03/01 - 11:49
Nazioarteak gogor gaitzetsi du Gazan janaria hartzeko ilaran zain zeuden kontra Israelek egindako erasoa
AEBk NBEren Segurtasun Kontseiluan sarraskia gaitzesteko adierazpena blokeatu zuen, beste behin. EBk eta dozenaka herrialdek, tartean Espainiak, Frantziak edo Australiak, gaitzespen irmoa egin dute. Kolonbia harago joan da eta Israeli armak erosteari utziko diola jakinarazi du.
2024/02/29 - 23:58
Hamar haurtxo gosez eta egarriz hil dira azken hiru egunetan, Gazako ospitaleetan, Israelen setioaren ondorioz
Lau umetxo hil dira gaur Kamal Adwan ospitalean, desnutrizioaren eta deshidratazioaren ondorioz. Asteazkenean beste lau haurtxo hil ziren ospitale berdinean, eta beste bi egun berean hil ziren Gaza hiriko Shifa ospitalean.