Hautagaiak
2024/04/05 - 23:27
Arratsaldeko ekitaldiak: hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Segurtasuna, aldaketa Jaurlaritzan, Osakidetza eta etxebizitza izan dituzte hizpide EAEko alderdiek arratsaldeko mitinetan.
2024/04/05 - 16:49
Kanpainaren aurreneko eguna: Osakidetza, Ertzaintza, industria, indarkeria matxista... gaurko gai nagusiak
Alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hainbat gai jorratu dituzte euren hitzaldietan: Osakidetzaren egoera, Ertzaintza, etorkizuneko industria...
2024/04/05 - 00:34
EAEko indar politikoak kanpainan murgilduta daude dagoeneko
EAJk, EH Bilduk eta Voxek ireki dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/05 - 00:31
Honela hasi dute alderdiek hauteskunde-kanpaina
Alderdiek EAEko hiriburuetan abiatu dute kanpaina, apirilaren 21eko hauteskundeei begira.
2024/04/04 - 20:19
Boto-emaileen mobilizazioa azken hiru egunetan ematen dela diote adituek
Aner Ansorena aholkulari politikoaren hitzetan, "herritarren % 20ak erabakitzen du bere boza azkeneko astean". Eva Silvan politologoaren esanetan, "oraingoz mobilizazio handia ez antzemateak ez du zertan kezkagarria izan behar, hauteskunde kanpainak gero eta erabakigarriagoak direlako".
2024/04/04 - 07:00
EAEko indar politikoek gauerdian helduko diote kanpainaren demari
EAJk, EH Bilduk eta Voxek irekiko dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina Gasteizen; PSE-EEk, PPk eta Podemosek, berriz, Bilbon, eta Sumarrek Donostian.
2024/04/03 - 20:59
Oihana Etxebarrieta: ''EH Bildurena aldaketa boto papera da''
"Politika publikoak jendearen arazoei lehentasuna ematera eta egunerokotasuna hobetzeko irtenbideak bilatzera bideratuko dituen gobernuak proposatzen ditugu", esan du EH Bilduren hautagaiak.
2024/04/03 - 20:02
Sumarrek lankidetza publiko-pribatua errefusatzen du, ''pribatizazioa'' suposatzen duela uste baitu
Alba Garcia Sumar koalizioko lehendakarigaia Gasteizen izan da, Jon Hernandez Arabako zerrendaburuarekin eta Carmen Muñoz Berdeak-Equoko bozeramailearekin batera, koalizioaren hauteskunde programaren aurkezpenean.
2024/04/03 - 19:29
PP: ''Euskal Administrazioan ideologia zerbitzu publikoaren gainetik jartzen da''
Javier de Andres PPren lehendakarigaiak bere alderdiaren ikuspuntua eman du Osakidetzaren eta beste zerbitzu publikoen inguruan.
2024/04/03 - 18:48
Elkarrekin Podemosek paisaia babestuen sarea sortzeko konpromisoa hartu du
Juantxo Lopez de Uralde Elkarrekin Podemoseko hautagaiak azaldu duenez, hurrengo legealdian, sare horretan Arabako bi gune sartuko lituzkete lehendabizi.
2024/04/03 - 14:03
Estatuarekin adostutako erabakitzeko eskubidea jasotzen duen estatus berri bat proposatu du EAJk
Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiak bere alderdiak apirilaren 21eko hauteskundeetara eramango duen hauteskunde-programa aurkeztu du Gasteizen.
2024/04/03 - 13:21
Anduezak berretsi du ''PSE-EEk ez duela lehendakari egingo EH Bilduren hautagai bat''
PSE-EEko hautagaiaren arabera, "batzuek zalantzak sortu nahi izan dituzte" azken egunotan, baina Pedro Sanchezen atzoko hitzek hauteskunde osteko balizko itunen inguruko "zalantza guztiak argitu dituzte".
2024/04/02 - 21:23
Euskadirentzat aldaketak planteatzeko ''berme bakarra'' dela esan du Sumarrek
Lander Martinez Bizkaiko Sumarren diputatuak Alba Garcia mugimenduko lehendakarigaiarekin batera egindako agerraldian egin ditu adierazpen horiek, kanpainaren egutegia eta ekitaldi nagusiak ezagutzera emateko.
2024/04/02 - 19:12
PPk salatu du Eusko Jaurlaritzak segurtasunean aurrezten duela delinkuentziak gora egiten duen bitartean
Javier de Andres PPren lehendakarigaiak azpiarratu du Euskal Autonomia Erkidegoak Kupoan 8000 ertzain izateko deskontua jasotzen duela, baina 7400 bakarrik dituela.
2024/04/02 - 18:24
EH Bilduk uste du euskal industriak politika publiko proaktiboa behar duela
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak industria politikarako proposamena aurkeztu du, lehentasunak ezartzeko. Esan duenez, Petronorren interesak baldintzatutako politikak egiteagatik atzeratu egin da gehiago itxaron ezin duen deskarbonizazioa.
2024/04/02 - 17:37
EAJk osasun sistema publikoa ''zaintzeko'' itun zabala proposatu du
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiaren hitzetan, Osakidetza euskal autogobernuaren harribitxi preziatuena da. Indar politiko eta sozial guztiekin hitzartu nahi du, "osasunarekin ezin dugulako jokatu".
2024/04/01 - 14:49
Sumar: ''Euskadin benetan kezkatzen duenari erantzun eraginkorrak emateko garaia iritsi da''
Lander Martinezek adierazi duenez, "Euskadin irekiko den ziklo berrian, herritarrek aukera izango dute erantzunik eta konponbiderik ematen ez duen EAJ-PSE gobernuaren eta politika aurrerakoien oinarriekin eraikiko den Euskadi berriaren artean aukeratzeko".
2024/04/01 - 13:53
EAJ ''pozik'' dago PSErekin duen koalizioarekin, baina Sanchezek ''iritzia alda dezakeela'' ohartarazi du
Hori dela eta, euskal gizarteari konfiantza eskatu dio Imanol Pradalesek eta ziur dao "EAJ sendo badago, EAJk gobernatuko duela". "Horrela ez bada, Sanchez jaunak iritziz aldatu dezake" gaineratu du EAJren hautagaiak.
2024/03/31 - 15:07
Gorrotxategi: ''XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, bizitza duinaz baizik''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren ustez, "XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, ezta Ebro ibaian harresi berriak eraikitzeari buruz ere, euskaldun guztiek Euskadin bizitza duina izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeari buruz baizik".
2024/03/30 - 14:57
''Demokrazia sendotzea'' defendatu du Imanol Pradalesek
EAJren lehendakarigaiaren hitzetan, autogobernuak eta euskal erakunde sendoek gizartearen ongizatea bermatzen dute.