Hautagaiak
2024/03/30 - 14:26
Aldaketa politikoa gauzatzeko gazteen bultzada ezinbestekoa dela esan du Otxandianok
Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak Lezoko Gazte Topagunean parte hartu du. Apirilaren 21aren ostean azkartuko den ziklo politikoaren aldaketan gazteak protagonista izan behar direla esan du Otxandianok.
2024/03/30 - 13:54
Elkarrekin Podemosek Etxebizitza Legearen erreforma proposatu du, etxe turistikoak debekatuta gera daitezen
EAEko Etxebizitza Legea erreformatzearen alde azaldu da Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko koordinatzaile nagusia, alokairuzko etxebizitza publikoen kopurua handitu eta tentsionatutako zonaldeetan etxebizitza turistikoak debekatu ahal izateko.
2024/03/29 - 15:23
Gorritxo: ''Bidezko elikadura kateak bultzatuko ditugu, bertoko ekoizpenarekin''
Arkaitz Gorritxo Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko hautagaiak adierazi du bere alderdiak Km 0 produktuak babestuko dituela, "bizitza guztikoak", baserritarren enplegua eta baldintzak hobetzeko.
2024/03/29 - 14:13
Pradales: ''Euskadin eskualde eta pertsona guztiek aukera berdinak merezi dituzte''
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak Euskadiko eskualde eta lurraldeen arteko berdintasuna nabarmendu du, "kohesio soziala" izateko, eta bere alderditik lanean jarraituko dutela guztiak "lehen mailako eskualdeak" izan daitezen.
2024/03/29 - 13:40
Martinez: ''DSBEaren egungo sistema oso bidegabea eta oso insolidarioa da''
Esther Martinez EAEko PPko idazkari nagusiaren arabera, DSBEaren egungo sistema "bidegabea" da, eta bere alderdiak bitan banatzea proposatzen du: gaur egungoa eta 'Laneratzeko Plana' deitu dioten berria.
2024/03/27 - 13:40
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/03/26 - 19:34
Alderdiek gaztetu egin dituzte euren zerrendak
Hauteskunde-zerrendek belaunaldien arteko errelebo argia erakusten dute euskal esparru politikoan, eta 30 urtetik beherako hautagaiak nabarmentzen dira. Zerrenden buru emakumeak izatea ere bada beste batzuek aukeratutako beste ezaugarri bat.
2024/03/24 - 17:27
Abascal (Vox): ''EAJ eta EH Bildu txakur berberak dira, lepokoa aldatuta''
Voxek kanpainaurreko lehen ekitaldia egin du gaur, Gasteizen. Amaia Matinezek alderdiaren babesa jaso du lehendakarigai gisa. Santiago Abascalen hitzetan, EAJk arazo bat du; izan ere, "piztia (EH Bildu) hazi egin da" eta "orain hozka egiten die".
2024/03/24 - 15:40
PSE-EEk indar gehiago izatea defendatu du Anduezak, Euskadik ''garrantzitsuak'' diren gaietan lan egin dezan
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Legebiltzarrerako hauteskundeetan bere alderdiak "indar gehiago" izatea defendatu du, Euskadik "bere herritarrek benetan arduratzen dituen gaietan lan egin dezan".
2024/03/24 - 14:29
''Urdaibai pertsona juridiko'' izendatzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos
Miren Gorrotxategi lehendakarigaiaren esanetan, "EAJ Urdaibaiko biosfera erreserba mehatxatzen ari da, eta Elkarrekin Podemosek biosfera pertsona juridiko izendatu nahi du, eskubideen titular izan dadin".
2024/03/23 - 16:14
PSE-EE ''gobernatzen dakien ezker baliagarri'' gisa aldarrikatu du Eneko Anduezak
Larunbat honetan Donostian egindako ekitaldian PSE-EEko lehendakariak azpimarratu duenez, "Euskadik behar duen ezkerra da Alderdi Sozialista".
2024/03/23 - 15:56
Gazteentzako alokairurako laguntzak jasotzeko diru-sarreren muga handitzea proposatu du Pradalesek
EAJko gazteriarekin Bilbon izandako ekitaldi batean esan duenez, "kirol guztietan euskal selekzioen ofizialtasuna" aldarrikatu du Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiak.
2024/03/23 - 15:13
Pello Otxandiano: ''Anbizio nazionala berreskuratu behar dugu''
Legealdiaren lehen hiruhilekoan autogobernu ponentzia berriro martxan jarri behar dela esan du Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaiak.
2024/03/23 - 14:32
Gorrotxategik esan du Elkarrekin Podemos dela Euskadin ''eskuineko gobernu bat'' ekidin dezakeen bakarra
Elkarrekin Podemosek alderdiaren asmoen berri emateko mahaiak jarri ditu 16 udalerritan. Miren Gorrotxategi lehendakarigaia Durangon egon da.
2024/03/23 - 14:15
Osasun eta segurtasun alorretan ''iritziz aldatu izana'' leporatu dio De Andresek EAJri
Hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko PPk Bilbon egindako ekitaldian Javier de Andres PPko lehendakarigaiak esan duenez, "Pedro Sanchezek dioen moduan, gezurrak esateari iritziz aldatzea deritzote". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/23 - 13:52
''Kontserbadurismoaren edo politika aurrerakoien alde egiten duten gobernuen artean aukeratuko dugu Euskadin''
Sumarrek Madrilen egin duen batzarraren atarian egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/21 - 20:30
Puigdemontek maiatzaren 12ko hauteskundeetan hautagaia izango dela iragarri du
Puigdemontek azaldu duenez, hauteskundeetara aurkeztuko da, "presidente gisa itzultzea" lortzeko. Generalitateko presidente ohiak zerrenda bateratua osatzea eskaini dio ERCri. "Sei urte geroago, estradizio saiakerek eta indultuekin limurtzeko saiakerek porrot egin dute", adierazi du.
2024/03/21 - 16:28
Amaia Martinez: ''Inkestaren emaitza txarra da guretzat, baina ordezkaritzari eutsi egingo diogu''
Voxeko hautagaiak adierazi du EITB Focus inkestaren emaitzak ez direla onak bere alderdiarentzat. Hala ere, ordezkaritzari eutsi egingo diotela uste du Amaia Martinezek.
2024/03/21 - 15:33
Etxebeste: ''Egungo gobernua iraultzeko hautagai bakarrak gara''
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos-Alianza Verde legebiltzar-taldearen bozeramaileak EITB Focusek emandako datuen balorazioa egin du. Datuek egungo gobernuaren "gainbehera" iragartzen dutela nabarmendu du, eta bere alderdia dela aldaketarako gakoa.
2024/03/21 - 14:45
Andueza: ''Datuen arabera, guk erabakiko dugu Euskadiren etorkizuna''
Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak EITB Focusek emandako emaitzen balorazioa egin du. Emaitzek alderdia "hoberantz" doala diotela nabarmendu du, eta ezkerraldetik erreferentzia bakarra haiek direla.