Hautagaiak
2024/03/21 - 14:07
Pradales: ''Euskal gizarteak bi ereduren artean aukeratu beharko du''
EITB Focuseko datuen arabera, EAJk eta EH Bilduk berdinketa lortuko dute eserlekuetan apirilaren 12eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Pradalesen arabera, gizarteak "bi ereduren artean" aukeratu beharko du, eta aukeratua bere alderdia izango dela uste du.
2024/03/21 - 10:53
Otxandiano: EITB Focusek 'adierazten du lehen aldiz EH Bildu aukeran egon daitekeela hauteskundeak irabazteko'
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, azken EITB Focus inkestatik honetara antzematen da "EH Bilduren hazkuntza bat eta goranzko joera bat" eta tendentzia hori "positiboa" da koalizioarentzat.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/20 - 21:14
Pradalesek errespetua eskatu du Ekonomi Itunarentzat, eta erkidegoekin ''solidarioa'' dela azpimarratu du
"Ez dugu onartzen elkartasun eza aditzera ematea"; izan ere, "gure biztanleria kontuan hartuta, ekarpen handia egiten dugu", esan du EAJren lehendakarigaiak. Pradalesek Kataluniako Gobernuak EAEko eta Nafarroako ereduetan oinarritutako "finantzaketa berezia" izateko egindako eskaera izan du hizpide.
2024/03/20 - 21:01
Otxandianok Osakidetza ''berriro zutik jartzeko'' EH Bilduren proposamena aurkeztu du
Osasun sistema publikoa indartzeko neurrien artean, Lehen Arretako langileak % 10 handitzea dago. Lehendakarigaiak esan duenez, Osakidetza hobetzea koalizioaren "lehentasuna" da.
2024/03/20 - 15:56
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Arabako hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Arabako lurraldean aurkezten diren 11 hautagaitzen izen-abizenak.
2024/03/20 - 15:47
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak asteazken honetan argitaratu ditu apirilaren 21eko hauteskundeetarako aurkeztuko diren zerrendak. Hauek dira Bizkaian aurkeztu diren 13 hautagaitzak osatzen dituzten pertsonen izen-abizenak.
2024/03/20 - 15:38
Hauek dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako Gipuzkoako hautagai-zerrendak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak apirilaren 21ean aurkeztuko diren zerrendak argitaratu ditu. Kontsultatu Gipuzkoako lurraldean aurkezten diren 11 hautagai zerrenden izen-abizenak.
2024/03/18 - 12:01
Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro
Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
2024/03/18 - 10:18
Anbulatorioan hitzordua eskatzen dutenak gehienez 48 orduko epean artatzeko konpromisoa hartu du Pradalesek
EAJren lehendakarigaiaren arabera, Osakidetzaren "barne berrantolaketa" egin behar da.
2024/03/17 - 15:37
Imanol Pradalesek eredu publiko komunitarioa defendatu du
Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak etorkizuna eraikitzeko ereduaz hitz egin du Arrasaten. Gobernantza partekatua, eredu publiko komunitarioa defendatu du, bere hitzetan, arrakasta izan duelako.
2024/03/17 - 13:23
Nicolas Maduro izango da berriro PSUVren hautagaia uztaileko hauteskundeetan
2013tik Venezuelako presidente denak uztailaren 28ko hauteskundeetan Alderdi Sozialistaren hautagai izateko mandatua onartu du. Hauteskunde horiek irabaziko balitu, beste sei urtez luzatuko luke agintaldia, eta bere aurreko presidenteak (Hugo Chavez) agintean emandako 14 urteak gaindituko lituzke.
2024/03/16 - 15:04
''Euskadi eraiki duten pertsona guztiei eskerrak eta errekonozimendua'' agertu dizkie Pradalesek
Azken hamarkadetan Euskadiren eraikuntzan parte hartu dutenei eskerrak emateaz gain, EAJren lehendakarigaiak "Euskadi plural, ireki eta inklusiboa" aldarrikatu du.
2024/03/16 - 14:26
De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela
Donostian egindako ekitaldian, EAEko PPko presidente eta lehendakarigaiak esan du beraiek direla "gauza bera" diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren "alternatiba".
2024/03/16 - 14:14
Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri
Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, PSE-EEk Gernikako Estatutuaren erreformari heldu nahi dio, baina abiapuntu gisa herritarren eskubideak hartuta, "ez subiranotasuna". (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/16 - 13:50
Miren Gororrotxategi (Elkarrekin Podemos): ''Autogobernu lantaldea irekiko dugu Estatutua erreformatzeko''
Lehendakarigaiak "Euskadiren erabakitzeko eskubidea, nazio aniztasuna, federalismo eredu asimetrikoa eta prozesu demokratikoarekiko errespetua" bermatzearen alde egin du. Gainera, azpimarratu du eskubideak bermatzen dituzten tresnek "kontrol publiko eta demokratikoa" izan behar dutela.
2024/03/16 - 13:21
''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek
"Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde" Bilbon manifestazioa abiatu aurretik egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/14 - 18:30
Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan
Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako.
2024/03/13 - 10:17
Gaupasa apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko
EAJko eta EH Bilduko ordezkariek orduak daramatzate Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean ilaran, apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza inskribatzen lehenak izateko.
2024/03/13 - 09:50
Donald Trump izango da Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa
1.228 ordekari lortu ditu, jada, primarioetan, eta beraz, hautagai izateko behar zuen gutxieneko langa (1.215 ordezkari) aise gainditu du.