Hautagaiak
2024/04/14 - 16:27
Sumar: ''Ilusioa eta interesa gero eta handiagoak direla ikusi dugu kanpainan zehar''
Boto-asmoari buruzko azken EITB Focus inkestaren gainean galdetu diote Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiari.
2024/04/14 - 15:54
Andueza (PSE-EE): ''Sozialistok esandakoa berrestera dator inkesta hau: PSE-EE ezinbestekoa izango dela''
Boto-asmoari buruzko azken EITB Focus inkestaren gainean hitz egin du Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak.
2024/04/14 - 15:33
EITBren inkestak aldaketarako aukera benetakoa dela islatzen duela uste du EH Bilduk
Oihana Etxebarrieta Bizkaiko hautagaiak esan du inkestak aldaketarako aukera benetakoa dela islatzen duela, baina lanean jarraitzearen alde egin du.
2024/04/14 - 15:29
Pradales: ''Aste erabakigarria izango da''
EITB Focus inkestaz galdetuta, hauteskundeetan parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak.
2024/04/14 - 15:24
Abascal (Vox): ''Ez naiz inkestez batere fidatzen''
EITB Focusen arabera, Eusko Legebiltzarrean duen eserleku bakarra galduko du Voxek. Galdeketaren emaitzei buruz mintzatu da Santiago Abascal Voxeko presidentea.
2024/04/14 - 13:42
PP: ''Inkesta horrek ez du jasotzen gu kanpainan sumatzen ari garen babesa''
Igande honetan EITB Mediak argitaratutako azken EITB Focusen datuen gainean mintzatu da Esther Martinez Euskadiko PPko idazkari nagusi eta Bizkaiko zerrendaburua.
2024/04/14 - 10:41
Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute
EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.
2024/04/14 - 09:00
EH Bilduk Legebiltzarrerako hauteskundeak irabaziko ditu lehen aldiz, EITB Focusen arabera
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta EAJk 2-3 eserleku gutxiago lortuko ditu, nahiz eta ia boto kopuru bera izan. PSE-EEk egonkor jarraituko du, eta PPk gora egingo du. Ezker konfederalari dagokionez, Sumarrek soilik lortuko du ordezkaria. Vox ganberatik kanpo geratuko da.
2024/04/14 - 09:00
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio subiranistak hiru eserleku gehiago irabaziko ditu, eta EAJ sei puntura geratuko da. PPk PSE-EE gaindituko du, eta hirugarren indarra izango da bertan. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ez dute ordezkaritzarik lortuko, eta Vox ordezkaririk gabe geratuko da.
2024/04/14 - 09:00
EH Bilduk lidergoa sendotu du Gipuzkoan
Koalizio subiranista lehen indarra izango da, eta gora egiten jarraitzen du. EAJ bigarren postura jaitsiko da, eta Gipuzkoan haziko da gehien PSE-EE. PPk bere ordezkariari eutsiko dio, eta ezker konfederalaren kasuan, Sumarrek soilik lortuko du ordezkari bat.
2024/04/14 - 09:00
EAJk lidergoari eutsiko dio Bizkaian
EITB Focusen arabera, jeltzaleek eserleku bat edo bi galduko dute, EH Bildu bigarren indarra izango da, eta PSE-EE, hirugarrena. PPk apur bat egingo du gora.
2024/04/14 - 09:00
Parte-hartzea % 60,8koa izango da euskal hauteskundeetan, EITB Focusen arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan baino astebete lehenago egindako aurreikuspenen arabera, parte-hartzea ez da % 61era helduko, eta zalantzatien kopurua % 20koa da.
2024/04/13 - 23:05
Alderdi politikoetako buruak, larunbateko mitinetako protagonista nagusiak
Lehendakarigaiekin eta beste hautagaiekin batera, EAEko hauteskundeetako alderdietako liderrek ere parte hartu dute ekitaldietan.
2024/04/13 - 18:06
Hautagaitzak elkarri zuzendu zaizkio larunbat goizeko ekitaldietan
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos, Sumar eta Voxen ekitaldiak, hauteskunde kanpainaren bigarren larunbatean.
2024/04/12 - 18:58
Alderdi politikoek kanpainaren 8. egunean zabaldutako mezuak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, Elkarrekin Podemos-Alianza Verde, Sumar eta Vox alderdi eta koalizioek kanpainaren 8. eguneko goizean zabaldutako mezuak.
2024/04/11 - 02:51
ETB1eko hauteskunde debatearen laburpena: Zerbitzu publikoak, autogobernua, itunak...
Imanol Pradales (EAJ-PNV), Pello Otxandiano (EH Bildu), Eneko Andueza (PSE-EE) Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), Laura Garrido (PP) eta Andeka Larrea (Sumar) izan dira eztabaidan.
2024/04/07 - 18:24
Hauek izan dira kanpainaren hirugarren eguneko mezu nagusiak
Hautagaiek hainbat gai izan dituzte hizpide gaurkoan, Osakidetza, lehen sektorea, gazteria eta etorkizuneko Urdaibaiko museoa, besteak beste.
2024/04/07 - 16:50
Hirugarren egunean, hauek izan dira alderdien mezu nagusiak
Kanpainak aurrera jarraitu du gaur goizean, eta lehendakarigaiek, besteak beste, lehen sektorea, Osakidetza eta Urdaibaiko museoa izan dituzte hizpide.
2024/04/06 - 21:57
Kanpainaren bigarren eguna: hauek izan dira arratsaldeko mezu nagusiak
Hautagaiek kanpainarekin jarraitu dute gaur, eta EAEko hainbat tokitan aurkeztu dituzte euren programak.
2024/04/06 - 17:08
Alderdiek kanpainaren tonua igo dute bigarren egun honetan
Jorratu dituzten gaien artean, etorkizuneko Jaurlaritzan aldaketa izango den ala ez izan dute hizpide.