Hauteskunde inkestak
2021/02/14 - 21:01
ERCren eta PSCren arteko berdinketa, eta independentismoak gehiengoa areagotuko luke
GAD3k TV3 Kataluniako telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PSCk botoen % 24,5 eta 34-36 parlamentari lortuko lituzke. ERCk % 24,3ko babesa erdietsiko luke, eta 36-38 ordezkari.
2021/02/13 - 19:10
Covid-19ak eta abstentzioaren mehatxuak baldintzatutako hauteskundeak Katalunian
"Hautesleku denetan mahai guztiak osatzea posible izango da", ziurtatu du Kataluniako Gobernuak. Hala ere, ezohiko hauteskundeak izango dira.
2020/09/22 - 09:03
EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek, bina
Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko 17 batzordeetatik bakar batean ere ez dira ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox batzordeburu izango.
2020/08/27 - 18:47
Koalizio-gobernua osatzeko akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk
Bi alderdiek datozen orduetan egingo dute ofizial akordioa. Ekonomiari, bizikidetzari eta autogobernuari buruz zituzten desadostasunak alde batera utzi ostean adostu dute ituna.
2020/08/03 - 15:11
XII. Legealdia Eusko Legebiltzarrean
Bakartxo Tejeria jeltzalea berriro aukeratu dute astelehen honetan, hirugarren aldiz jarraian, Eusko Legebiltzarreko presidente.
2020/08/03 - 14:54
Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Legebiltzarreko presidente
Bakartxo Tejeria eta Iñigo Iturrate (biak EAJkoak), Txarli Prieto (PSE-EEkoak), Eba Blanco (EH Bildu) eta Gustavo Angulo (Elkarrekin Podemos-IU) izango dira Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak.
2020/08/03 - 14:16
Legebiltzarkideek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du Legebiltzarrak
PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".
2020/08/03 - 12:50
Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimen oroimenez
Joan den uztailaren 12ko hauteskundeetatik sortutako Eusko Legebiltzarrak eratze-saioari ekin dio, eta minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimen oroimenez.
2020/07/20 - 12:45
Gorrotxategi: "EH Bildu ez ezik, EAJ ere 'podemizatu' da arlo batzuetan"
Elkarrekin Podemos-IUren bozeramaileak onartu egin ditu uztailaren 12ko emaitza kaskarrak, baina eserlekuari uko egitea "jendearentzat putakeria" izango litzatekeela esan du.
2020/07/17 - 13:08
“Ate guztiak irekita ditugu: koalizioko gobernu bat edo egonkortasuneko akordio bat”
PSE-EEko idazkari nagusiak ez du euskal gobernu berrirako formularik alde batera uzten, baina lehentasuna gobernu "indartsu eta egonkorra" izateari emango dio.
2020/07/15 - 11:08
Amaya Fernandez: "Voxen antipodetan gaude"
Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, ez doaz Eusko Legebiltzarrera euskal abertzaletasunaren euskarri izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.
2020/07/14 - 15:05
Herritarrek "azken lau urteetako lanari babesa" eman diotela esan du Jaurlaritzak
Erkorekak azpimarratu du "kanpaina eta hauteskunde eguna normaltasun osoz" egin zela, "gorabeherarik gabe", eta "arrakastatsua" izan zela Osasun eta Segurtasun sailen lana.
2020/07/14 - 13:19
Elkarrekin Podemosek hiruko gobernua osatu nahi du EH Bildurekin eta PSErekin batera
Podemos Euskadiko koordinatzailea "zintzotasunez eta diskrezioz" lan egiteko prest agertu da, "zenbakiek hiruko gobernua osatzea ahalbidetzen dutelako".
2020/07/13 - 11:57
'Abstentzioaren kontra aritzea oso zaila da. Posible zen emaitza izan da'
Gobernuan gehiengoa duen alderdiak boto gehiago hartu ohi duela eta Podemosen estrategia txarrak EHBildu "handiago" egin duela iritzi dio PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiak
2020/07/12 - 15:10
Maria Jesusek 106 urte ditu, eta bozkatzera joan da gaur Bilbon
COVID-19agatik baldintzatutako hauteskunde egun hau nola bizi duen kontatu digu. Bilboko Epalza Alarguna ikastetxean izan da, boza ematen.
2020/07/11 - 11:03
COVID-19 positiboek ezin dutela botorik eman berretsi dute hauteskunde batzordeek
EH Bilduk helegitea aurkeztu zuen atzo, botoa emateko eskubidea bermatzeko "berehalako neurriak" eskatuz. Elkarrekin-Podemosek erabakia atzera botatzeko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Nagusiari.
2020/07/10 - 16:39
200 pertsonak ez dute botoa emateko eskubiderik izango COVID-19agatik
Azken 14 egunetan PCR probetan positibo eman edo sintomak dituzten pertsonak ezin izango dute botorik eman, “bakarturik egon behar dira, salbuespenik gabe”, azaldu du Nekane Murga Osasun sailburuak.
2020/07/10 - 13:27
Adur Ezenarro: “Ez dakigu nola bermatuko den boto eskubidea igandean”
Ordiziako alkateak zailtasunak ikusten ditu igandean boto eskubidea bermatzeko. Adur Ezenarrok “Faktoria”n azaldu digu Udala bere eskuetan dagoen guztia egiten ari dela.
2020/07/10 - 12:01
'Gizarteari eskatzen diot: lasaitasun eta segurtasunez botoa ematera joan'
Arantxa Tapia, Eusko Alderdi Jetlzaleko Gipuzkoako hautagairi elkarrizketa, Faktorian
2020/07/09 - 14:13
'AHT eta azpiegitura-proiektu erraldoiei auditoria ekologikoa behar zaie'
EH BILDUko Arabako zerrenda burua, Mikel Otero, Euskadi Irratiko hauteskunde elkarrizketan.