Hauteskunde inkestak
2024/03/27 - 13:40
Soziometroak 29 eserlekuko berdinketa iragarri du EAJren eta EH Bilduren artean
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk eserleku kopuru bera izango lukete, Sumarrek eserleku bat lortuko luke eta Elkarrekin Podemos eta Vox Eusko Legebiltzarretik kanpo geratuko lirateke.
2024/03/27 - 13:40
EAJ eta EH Bildu berdinduta leudeke hauteskundeetan, 29na ordezkari lortuta, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren boto asmoari buruzko inkestaren arabera, PSE-EEk eta PPk euren eserlekuei eutsiko liekete (10 eta 6, hurrenez hurren). Sumarrek legebiltzarkide bat eskuratuko luke, Elkarrekin Podemosen kaltetan. Miren Gorrotxategi buru duen zerrenda eta Vox Legebiltzarretik kanpo leudeke.
2024/03/23 - 06:50
Indiferentzia nagusi euskal hautesleen artean, hauteskundeak izateko hilabete falta denean
Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabeteren faltan, hautesleen zati handi batek ez du oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/03/23 - 06:50
Zer boto transferentzia egon daiteke?
EITB Focus makroinkestaren azken atalak jaso duenez, botoen transferentziak EH Bilduri egingo dio mesede, eta Elkarrekin Podemosek jasango du galera handiena.
2024/03/22 - 09:04
Albiste izango dira: EITB Focus: herritarren kezkak, Barakaldoko tiroketa eta Gasteizko haur txikia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/22 - 06:55
10 boto-emailetik 4k ez dute argi oraindik nor nahiago duten lehendakari
Dena dela, Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Imanol Pradales (EAJ) dira faboritoak, hamarren bateko aldearekin baino ez.
2024/03/22 - 06:55
Zeintzuk dira herritarrek nahiago dituzten gobernu-itunak?
10 hautesletik 3k faboritorik ez duten arren, EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE dira babes gehien duten koalizio gobernuak.
2024/03/22 - 06:55
Lan-etorkizuna, osasuna eta segurtasuna dira herritarren arazo nagusiak
Adin-taldeei erreparatuta, 18 eta 35 urte arteko gazteentzat etxebizitza dago arazo handienen artean, eta 65 urtetik gorakoek norberaren osasun egoera ere dute kezka.
2024/03/21 - 16:01
Bere alderdiaren ''goranzko joera'' azpimarratu du PPk: ''Emaitza bikaina izango dugu''
EAEko PPren "goranzko joera" azpimarratu du Esther Martinez idazkari nagusiak, eta apirileko hauteskundeetan "emaitza bikaina" izango dutela gaineratu du.
2024/03/21 - 15:33
Etxebeste: ''Egungo gobernua iraultzeko hautagai bakarrak gara''
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos-Alianza Verde legebiltzar-taldearen bozeramaileak EITB Focusek emandako datuen balorazioa egin du. Datuek egungo gobernuaren "gainbehera" iragartzen dutela nabarmendu du, eta bere alderdia dela aldaketarako gakoa.
2024/03/21 - 14:45
Andueza: ''Datuen arabera, guk erabakiko dugu Euskadiren etorkizuna''
Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak EITB Focusek emandako emaitzen balorazioa egin du. Emaitzek alderdia "hoberantz" doala diotela nabarmendu du, eta ezkerraldetik erreferentzia bakarra haiek direla.
2024/03/21 - 14:07
Pradales: ''Euskal gizarteak bi ereduren artean aukeratu beharko du''
EITB Focuseko datuen arabera, EAJk eta EH Bilduk berdinketa lortuko dute eserlekuetan apirilaren 12eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Pradalesen arabera, gizarteak "bi ereduren artean" aukeratu beharko du, eta aukeratua bere alderdia izango dela uste du.
2024/03/21 - 13:06
Garciaren ezagutza maila handitzea eta zalantzatiak konbentzitzea espero du Sumarrek, emaitzak hobetzeko
EITB Focus inkestaren arabea, Sumar koalizioak ez luke ordezkaritzarik lortu Legebiltzarrean. Hauteskunde kanpainan zehar datu hori hobetuko dutelakoan dago Andeka Larrea Sumar Mugimenduaren bozeramailea.
2024/03/21 - 10:53
Otxandiano: EITB Focusek 'adierazten du lehen aldiz EH Bildu aukeran egon daitekeela hauteskundeak irabazteko'
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren arabera, azken EITB Focus inkestatik honetara antzematen da "EH Bilduren hazkuntza bat eta goranzko joera bat" eta tendentzia hori "positiboa" da koalizioarentzat.
2024/03/21 - 08:59
Albiste izango dira: EITB Focus boto asmoari buruz, hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak eta Korrika, Bilbon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/21 - 08:53
Berdinketa teknikoa eserleku-kopuruan EAJren eta EH Bilduren artean, hauteskundeetarako hilabete falta denean
EAJ izango da bozkatuena, eta jeltzaleek eta koalizio subiranistak jokoan izango dute Arabako azken eserlekua, 48 botoko alde estuarekin. Nabarmentzekoa da boto-emaileen % 20k ez dutela oraindik erabaki noren alde bozkatu.
2024/03/21 - 07:35
Balizko itunak: EAJk eta PSE-EEk eutsi ahalko liokete egungo koalizio gobernuari
Lehen hiru indarren arteko edozein konbinaziok izango luke gehiengo osoa gobernua osatzeko.
2024/03/21 - 07:35
Otxandiano eta Pradales, balorazioan gainditu duten bakarrak
Bestalde, lehendakarigai guztiek hobetu egin dute euren ezagutza-maila otsailaren hasierako EITB Focusetik.
2024/03/21 - 07:34
EH Bilduk garaipen argia erdietsiko du Gipuzkoan, botoen % 40 eskuratuta
Koalizio abertzaleak ezker konfederalaren espazioa irentsiko du. EAJk eserleku bat galduko du, eta PSE-EEk bat gehiago izango du. PP hazi egingo da bototan, baina ez du legebiltzarkide gehiagorik lortuko.
2024/03/21 - 07:06
EAJ aise nagusituko da Bizkaian, 11 puntuko aldearekin
Alderdi jeltzaleak ia botoen % 40 lortuko ditu, baina eserleku bat galduko du. EH Bildu, PSE-EE eta PP hazi egingo dira bototan, eta ezker konfederalari kalte egingo dio zatiketak.