Hauteskunde inkestak
2024/03/21 - 07:02
EH Bilduk lehen aldiz irabaziko du Araban
Koalizio abertzaleak gainditu egingo du EAJ bototan, baina eserlekutan baliteke berdinketa ere ematea aurreikuspen txikienarekin. Bestalde, PPk aurrea hartuko dio PSE-EEri hirugarren indar gisa.
2024/02/12 - 14:18
PPk Galizian duen gehiengoa gal dezake, BNG gero eta gertuago duela, CISen arabera
Ana Pontonen alderdiari gorakada handia aurreikusi dio hauteskundeen aurretik egin daitekeen azken inkestak. Nazionalistek 24-31 eserleku lortuko lituzkete, gehiengo osotik zazpi eskasera. PPk, bestalde, gehiengo osoa bermatu barik jarraituko luke, 34-38 diputaturekin.
2024/02/09 - 11:59
EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari lortuko lituzkete datozen hauteskundeetan
Koalizio abertzalea lehen indarra izango litzateke Araban eta Gipuzkoan, eta jeltzaleek Bizkaian irabaziko lukete. PSE-EEk 11 ordezkari izango lituzke, PPk 6, Sumarrek 2, Elkarrekin Podemosek 1 eta Voxek 1.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/04 - 08:02
EAJ eta PSE-EE dira emakumeek nahiago dituzten alderdiak; gazteenek eta ikasleek EH Bilduren alde egiten dute
Azken EITB Focusen arabera, EAJ eta PSE-EE dira hautesle zaharkituenak dituzten alderdiak. PPk adin tarte guztietan ditu jarraitzaileak, eta EH Bildu gazteenen alderdi gustukoena da.
2024/02/04 - 07:58
Ardura eta indiferentzia nagusi EAEko hauteskundeen atarian
EITB Focus inkestak 2024ko otsailean kaleratu dituen datuen arabera, euskal herritarren gehiengoak arduraz eta indiferentziaz jarraitzen ditu aurten egingo diren Legebiltzarrerako hauteskundeak.
2024/02/03 - 14:08
EAJ-EH Bildu eta EAJ-PSE-EE egungo koalizioa dira euskaldunek gobernua osatzeko gogokoen dituztenak
Hala ere, galdetutakoen % 33,5ek ez dute argi itunen alde egingo luketen.
2024/02/03 - 13:13
EAJ eta PSE-EEren boto-emaileak ituna berritzearen alde; EH Bildurenek, berriz, EAJrekin ituna egitea nahiago
Balizko itunen inguruan ere galdetu du EITB Focusek.
2024/02/03 - 07:46
Langabezia eta arazo ekonomikoak dira herritarren kezka nagusiak
EITB Focus inkestaren arabera, langabezia, lan-etorkizuna edo soldata prekarioak dira herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoak. Osakidetza, delinkuentzia eta osasun pertsonala dira inkestan aipatutako beste gai batzuk.
2024/02/03 - 07:42
Herritarrek 6,3ko nota eman diote Jaurlaritzaren kudeaketari, eta 5,2koa Espainiako Gobernuarenari
EITB Focusen inkesta berrian, iazko martxoan lortutako datua hobetu du Eusko Jaurlaritzak. Herritarrek hamarren bat gehiago eman diote.
2024/02/02 - 14:38
EH Bildu izango litzateke lehen indarra Gipuzkoan
Koalizio abertzaleak 10 legebiltzarkide izango lituzke; EAJk, 9; PSE-EEk, 4; PPk, 1; eta Sumarrek Gipuzkoan lortuko luke EAE osoko ordezkari bakarra. Podemos esku-hutsik geratuko litzateke.
2024/02/02 - 14:37
EAJ aise nagusituko litzateke bototan Bizkaian, eta EH Bilduk aldea murriztuko luke
Jeltzaleek 9 puntuko aldea atera liokete bototan EH Bilduri, baina koalizio abertzaleak erdira murriztuko luke aldea eserlekutan. Bestalde, PSE-EEk 4 legebiltzarkide eskuratuko lituzke, eta PPk eta Podemosek, bana. Sumarrek, berriz, ez luke ordezkaritzarik izango.
2024/02/02 - 12:10
EAJk garaipen estua lortuko luke eta EH Bildu 2 eserlekura kokatuko litzateke
Alderdi jeltzaleak 28 ordezkari izango lituzke (-3), eta koalizio abertzaleak, 26 (+5). Nolanahi ere, azkenean Podemosek eta Sumarrek koalizioan aurkeztea adostuko balute, EAJren eta EH Bilduren arteko aldea eserleku bakarrekoa izango litzateke.
2024/02/02 - 11:42
Pradales, EITB FOCUSi buruz: ''Inkestak argi uzten du herritarrek bi aukeren artean hautatu behar dutela''
EAJk garaipen estua lortuko luke udaberrian egitekoak diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta EH Bildu hazi egingo litzateke, bi eserlekura hurbilduta, EITB Focus inkestaren arabera.
2024/02/02 - 11:25
Gorrotxategi: ''Inkestak argi esaten du batasunak emaitza hobeak ematen dizkigula''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko ordezkariak adierazi du EITB Focus inkestak argi uzten duela Sumarrekin batera aurkeztuta emaitza hobeak lortuko lituzketela.
2024/02/02 - 11:08
Etxebarrieta: ''EH Bildu indarra hartzen ari dela erakusten du inkestak, eta EAJk atzerapausoak eman dituela''
EITB Focuseko datuei buruz galdetuta, EH Bilduko ordezkariak esan du herritarrek Jaurlaritzaren inguruan egiten duten balorazioa "gero eta okerragoa" dela.
2024/02/02 - 10:47
Iturrate: ''Inkestak argi dio herritarrek 2 ereduen artean aukeratu beharko dutela, EAJrena ala EH Bildurena''
Iñigo Iturrate EAJko ordezkariak gogoratu du EITB Focus inkestaren "galdeketa gehienak" Imanol Pradales EAJko lehendakarigaia aukeratu gabe zegoenean egin zirela.
2024/02/02 - 10:14
Garrido: ''askok ez dute esaten PPri botoa emango diotela, hauteskunde egunean emaitzak hobetzen ditugu''
EITB Focus inkestari buruz galdetuta, Laura Garrido PPko bozeramaileak esan du "inkesta horietan" askok ez dutela onartzen botoa PPri emango diotenik.
2024/02/02 - 08:42
Albiste izango dira: EITB Focus: boto-asmoa, urtarrileko langabezia datuak eta maskararik ez EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/02/02 - 06:55
EAJk eta EH Bilduk 8na eserleku eskuratuko lituzkete Araban
Bestalde, PSE-EEk eta PPk 4na izango lituzkete, eta Podemosek 1. Sumar eta Vox ordezkaritzarik gabe geratuko lirateke.