EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari lortuko lituzkete datozen hauteskundeetan
EAJk eta EH Bilduk 27 ordezkari lortuko lituzkete Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroak jasotzen duenez. EH Bildu lehen indarra izango litzateke Araban eta Gipuzkoan, eta EAJ Bizkaian. PSE-EEk emaitzak hobetuko lituzke, eta Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ordezkaritza galduko lukete. PPk eta Voxek egun duten legebiltzarkide kopurua mantenduko lukete.
Boto-estimazioari dagokionez, EAJ izango litzateke lehen indarra. Botoen % 34,6 lortuko lituzkete jeltzaleek, eta EH Bilduk botoen % 32,4 lortuko lituzke. PSE-EE % 14,2ra igoko litzateke, PP % 7,7ra eta Vox % 2,5era. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek ordezkaria galduko lukete.
EAJk eta PSE-EEk gehiengoa lukete bien artean, eta egun duten gobernu-koalizioa errepikatu ahalko lukete. Elkarrekin Podemosek eta Sumarrek hauteskundeetan elkarrekin ez aurkezteko erabakiak eragina izango luke, eta moreek ordezkari bakarra lortuko lukete.
Parte-hartzea % 61ekoa izango omen da, orain dela lau urte baino 10 puntu handiagoa.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, botoen eta eserlekuen banaketa honakoa litzateke:
- Araba: EH Bildu (botoen % 29,7 eta 8 ordezkari), EAJ (botoen % 25,4 eta 7 ordezkari), PSE-EE (botoen % 18,1 eta 5 ordezkari), PP (botoen % 14,1 eta 3 ordezkari), Vox (botoen % 4,2 eta ordezkari 1) eta Sumar (botoen % 3,8 eta ordezkari 1). Abstentzioa % 38,5ekoa izango litzateke.
- Bizkaia: EAJ (botoen % 38,6 eta 11 ordezkari), EH Bildu (botoen % 29 eta 8 ordezkari), PSE-EE (botoen % 13,9 eta 3 ordezkari), PP (botoen % 7,4 eta 2 ordezkari) eta Elkarrekin Podemos (botoen % 3,8 eta ordezkari 1). Abstentzioa % 39koa izango litzateke.
- Gipuzkoa: EH Bildu (botoen % 39,1 eta 11 ordezkari), EAJ (botoen % 32,2 eta 9 ordezkari), PSE-EE (botoen % 13 eta 3 ordezkari), PP (botoen % 5,3 eta ordezkari 1) eta Sumar (botoen % 3,5 eta ordezkari 1). Abstentzioa % 39,5ekoa izango litzateke.
2020ko hauteskundeekin alderatuta, Araban, EH Bilduk bi legebiltzarkide irabaziko lituzke, EAJk galduko lituzkeenak; PSE-EEk eta PPk ordezkari bana irabaziko lukete eta Voxek egun duena mantenduko luke. Elkarrekin Podemosek bi galduko lituzke (ez luke ordezkaritzarik lortuko) eta Sumarrek bat lortuko luke.
Bizkaian, EAJk ordezkari bat galduko luke, eta EH Bilduk bi gehiago lortuko lituzke. PSE-EEk eta PPk egun duten ordezkaritza mantenduko lukete, eta Elkarrekin Podemosek bat galduko luke.
Gipuzkoan, EH Bilduk bi legebiltzarkide gehiago lortuko lituzke, eta EAJk bat gutxiago. PSE-EEk eta PPk egun duten ordezkaritza mantenduko lukete. Elkarrekin Podemosek bi galduko lituzke (ez luke ordezkaritzarik lortuko) eta Sumarrek bat lortuko luke.
Metodologia
Soziometro hau egiteko datuak 2024ko urtarrilaren 30a eta otsailaren 2a bitartean bildu zituzten —biak barne— ordenagailuz lagundutako banakako telefonozko elkarrizketen bidez (CATI). Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak diseinatu du galdeketa, eta Ikerfel enpresa arduratu da datuak biltzeaz, EAEko biztanleriaren lagin adierazgarri bati egindako galdetegi egituratu eta itxi baten bidez.
EAEko hiru lurraldeetako 18 urtetik gorako bizilagunak galdekatuko dituzte horretarako: Arabako 730 pertsona, Bizkaiko 1.315 eta Gipuzkoako 985. Guztira, beraz, 3.030 pertsona elkarrizketatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.