Hauteskundeak Alemania
2025/05/06 - 19:36
Merz kontserbadorea Alemaniako kantziler aukeratu dute, bigarren saiakeran
Alemaniako Parlamentuko Behe Ganberak Friedrich Merz kontserbadorea aukeratu du kantziler izateko, bigarren bozketan. Lehenengo errondan ez du 316 botoren beharrezko gehiengoa lortu.
2025/05/06 - 15:14
Friedrich Merzek porrot egin du kantziler izateko lehen saiakeran
Lehen aldiz gertatu da Errepublika Federalean: behar zuen boto gehiengoa (316) bildu ez eta sei boto falta zaizkio.
2025/04/09 - 15:40
Alemaniako kontserbadoreek eta sozialdemokratek gobernua osatzeko akordioa lortu dute
Muga-zergen ondorio ekonomikoek eta burtsen beherakadak bultzatuta, bloke kontserbadoreak (CDU eta CSU) eta sozialdemokratek (SPD) negoziazioei biziago ekin diete. Halaber, SPD alderdiak kontsulta egingo die afiliatuei.
2025/02/24 - 19:03
Pradales: "Gaur, inoiz baino gehiago, Europa sendotzen lagunduko duen Alemania bat behar dugu"
LinkedInen egindako argitalpen batean, lehendakaria pozik agertu da parte-hartze handiagatik eta Alemaniako herriak "demokraziaren alde egin duelako argi eta garbi". "Ultraeskuinaren gorakada zalantzarik gabe oso kezkagarria den arren, ez gaitu fokua desbideratzera eraman behar", gaineratu du.
2025/02/24 - 15:36
Merz: "Sozialdemokratekin koalizioa osatu nahi dugu eta datozen egunetan hitz egingo dugu elkarrekin"
Merzek azaldu duenez, kontserbadoreek hiru gai nagusiren gainean hitz egingo dute sozialdemokratekin: kanpo politika, migrazioa eta ekonomia.
2025/02/24 - 14:23
Merz kontserbadoreak irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak eta sozialdemokratekin osatu ahalko du koalizioa
Garaipenaren berri izan eta berehala, negoziazio prozesuari ekingo diola esan du Merzek, koalizio gobernua osatzeko bidean. Weidel ultraeskuindarrak gobernu horretan sartzeko proposamena egin dio baina Merzek ez du onartu. Scholzek bere porrota onartu eta CDU alderdia zoriondu du.
2025/02/24 - 14:18
Alemaniako hauteskundeen emaitzak
Inkestek aurreratu bezala, Angela Merkelen CDU alderdi kontserbadoreak irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 28,6 eskuratuta.
2025/02/24 - 09:56
Kontserbadoreak dira garaile Alemanian, eta ultraeskuina bigarren indarra
CDU-CSU batasun demokristauak botoen % 28,6 jaso ditu. AfD ultraeskuindarrak, berriz, aurreko hauteskundeetako datuekin konparatuta, botoak bikoiztu ditu, % 20,8 lortuta. Olaf Scholz kantzilerra hirugarren geratu da, botoen % 16,4rekin.
2025/02/24 - 08:47
Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/24 - 06:00
Merzek Aste Santurako osatu nahi du gobernu berria, Alemaniaren egonkortasuna bermatzeko
Ane Irazabal EiTBk Alemanian duen nazioarteko kazetariak azaldu duenez, CDUren buruak lehenbailehen osatu nahi du koalizio gobernua. Ultraeskuina bazkide gisa baztertuta, sozialdemokratak dira bere aliatu naturalak baina zenbakien arabera, baliteke hirugarren alderdiren bat ere behar izatea.
2025/02/24 - 00:57
Iragarritako aldaketa baten gakoak
Ultraeskuinak erakutsitako indarra, gobernu koalizioa osatzeko egon litekeen zailtasuna eta blokeo arriskua mahai gainean daude.
2025/02/24 - 00:14
PROFILA | Friedrich Merz, CDU alderdiaren alde kontserbadoreenaren ordezkari eta Angela Merkelen "etsai"
Brilonen (Alemaniako mendebaldean) jaio zen 1955ean, familia kontserbadore batean, eta oso gazte zela afiliatu zen Merkelekin partekatzen zuen alderdian. Harekin zituen desadostasun handien ondorioz, baina, alderdia utzi zuen 2009an eta 2021 arte ez zen itzuli .
2025/02/23 - 21:31
Horrela osatuko dute Bundestaga
CDU-CSU kontserbadoreek 210 eserleku lortu dituzte Bundestagean, AfD ultraeskuindarrak 147 eta Scholzen SPDk 118, eta atzetik dituzte Berdeak (92) eta Ezkerra (62), lehen inkesten arabera, baina kopuru horiek alda daitezke boto guztiak zenbatutakoan.
2025/02/23 - 20:39
Batzuen poza eta besteen atsekabea, Alemaniako hauteskunde gauean
Hautestontzietan gizartearen onespenarengatik lehian ziren lider politikoak euren egoitzetan elkartu dira hauteslekuak ixtearekin batera, emaitzak ezagutzeko.
2025/02/23 - 19:42
Alemaniako hauteskundeetako parte-hartzea % 82,5ekoa izan da, Alemania batu zenetik izandako handiena
Parte-hartzea oso handia izan da, 2021eko parte-hartzearen datu handia (% 76) ere gainditu baitu. Alemanian parte-hartzerik handiena, % 91,1ekoa, 1972an izan zen.
2025/02/23 - 15:32
Alemaniako hautagai nagusiek botoa eman dute jada
Friedrich Merzen alderdi kontserbadorea (CDU) da faborito nagusia, gobernatzeko koalizioa osatu beharko badu ere. Alice Weidel (AfD) ultraeskuinaren buruak posta bidez bozkatu du, bere hauteslekuan liskarrak saihesteko.
2025/02/23 - 15:15
Esti Cosano: ''Automozioaren krisia izan da Alemaniako industriari gehien eragin dion faktorea''
EITBko Ekonomia arloburuak adierazi duenez, Bigarren Mundu Gerratik Alemaniak ez du horrelako krisirik pairatu. Gainera, Errusiako gasaren mendekotasunari aurre egiteko, alternatibak bilatu behar izan ditu, eta horrek energia kostuak garestitzea ekarri du.
2025/02/23 - 13:45
Mikel Reparaz: ''Erabakitzeko dago Alemaniako eta Europar Batasuna beraren etorkizuna''
EITBko Nazioarteko arloburuaren aburuz, Alemaniak botere handiagoa hartu beharko du Bruselan, AEBren aliantza aldaketak direla eta.
2025/02/23 - 12:55
Alemaniako alderdiek koalizio-gobernua osatu beharko dute: zeintzuk dira aukerak?
Bihartik aurrera alderdiek osa ditzaketen koalizioak zeintzuk izan daitezkeen azaldu digu Jonan Apaolaza ETBko kazetariak Berlindik bertatik.
2025/02/23 - 09:37
Ireki dituzte hauteslekuak Alemanian
Kontserbadore demokristauak dira faborito, eta % 30 inguruko babesa jasotzea espero dute. Inkestek eskuin-muturrari ematen diote bigarren postua, % 21eko babesarekin.