Hauteskundeak Alemania
2025/02/23 - 06:55
Friedrich Merzen kontserbadoreak (CDU) faborito Alemaniako hauteskunde legegileetan
Inkestek iragarritako emaitzak baieztatuko balira, Olaf Scholz kantzilerraren Alderdi Sozialdemokratak (SPD) hirugarren postua lortuko luke, botoen % 15 eskuratuta, eta ez luke inolako aukerarik izango gobernuburu izaten jarraitzeko.
2025/02/22 - 06:00
Atzeraldi ekonomikoa, migrazioa eta geopolitika: Alemaniako hauteskundeen gakoak azaldu ditu Ludger Meesek
Ekonomia atzeraldi betean, migrazioaren gaia eztabaidaren erdian eta aurrekaririk gabeko erronka geopolitikoa. Agertoki horretan, igandean hauteskundeak egingo dituzte Alemanian, kantziler berria aukeratzeko. Ludger Mees (Essen, Alemania, 1957) EHUko Historia katedradunak gako nagusiak azaldu ditu.
2025/02/21 - 13:11
Chemnitz, Alemania Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko arrailaren adibide garbia
Chemnitz (Saxonia estatuaren bihotzean dago eta Kulturaren Europako hiriburua da aurten) mugimendu neonazien gune neuralgikoa izan da urteetan zehar. Egun, herritar asko estigma horren aurka borrokan ari da.
2025/02/20 - 16:55
Alemaniako Gobernuak eraso nuklear baten aurrean erabiltzeko bunkerren zerrenda egin du
Igandeko hauteskundeen aurretik telebistaz eman den Merz eta Scholtzen arteko eztabaidan, hautagaiek segurtasunari buruz hitz egin dute, eta biak ados daude Ukrainako gerrak argi utzi duela Europako armada bat beharrezkoa dela.
2025/02/20 - 13:05
Deportazioa kopurua areagotuko dutela agindu dute Alemaniako alderdi gehienek hauteskunde-kanpainan
Alemaniak behin betiko ate-kolpea eman dio Merkelen migrazio eredu irekiari eta harrera-erreferente izateari utzi dio Europan. Azkenaldian, alemaniarrek euren jarrera aldatu dute errefuxiatuekiko, eta asilo eskatzaileek egindako azken eraso islamistek eragin izan dute horretan.
2025/02/15 - 19:38
Vanceren diskurtsoak haserrea eragin du Alemanian eta zenbait europar buruzagiren artean
"Ez dugu onartuko kanpotarrek gure demokrazian eta gure hauteskundeetan esku hartzea", esan du Scholzek. Oposizioko buru Friedrich Merzek ere kritikatu du Vanceren diskurtsoa, baita Frantziako Atzerri ministroak ere.
2025/01/12 - 10:19
Alemaniako eskuin-muturrak Alice Weidel aukeratu du aho batez kantziler izateko hautagai
Hautagaiak berretsi du "aberriratze handiak" egin nahi dituela, eta "berremigrazioa" kontzeptua aipatu du. Energia nuklearraren eta Errusiatik jasotako gasaren aldeko apustua egin du.
2025/01/11 - 15:20
Faxismoaren kontrako oihuak eta protestak Alemaniako ekialdean, Riesan
Bertan bildutako 10.000 manifestariek AfD ultraeskuinaren alderdiaren Kongresuaren hasiera oztopatu dute. Hilabete falta da Alemanian hauteskundeak izateko. Inkesta guztien arabera, AfD bigarren indarra da, eta gora egin du boto-asmoan.
2025/01/07 - 11:46
Musk demokraziarentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Europako buruzagiek
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "nazioarteko olatu atzerakoia babestea" eta beste herrialde batzuetako hauteskundeetan, Alemanian kasu, esku hartzea leporatu dio Muski. Keir Starmer lehen ministro laboristak "gezurra esateaz eta desinformazioa zabaltzeaz" erantzule egin du.
2024/12/16 - 21:21
Scholzek konfiantza-galdea galdu du, hauteskunde kanpaina gogorra iragarri duen eztabaida gogorraren ostean
Gobernukide ohien arteko gaitzespenez eta oposizioaren aurkako erasoez jositako eztabaida izan da. Hauteskundeak otsailaren 23rako aurreikusi dira.
2024/11/06 - 23:02
Alemaniako Gobernu-koalizioa hautsi egin da eta Olaf Scholzek konfiantza galdea egingo du urtarrilean
Scholzek sozialdemokraten, berdeen eta liberalen Gobernu koalizioaren haustura iragarri du, Christian Lindner Finantza ministro liberala kaleratu ostean. Scholzek konfiantza galdea egingo dio Parlamentuari urtarrilaren 15ean, eta, horren ostean, hauteskundeak martxora aurreratu litezke.
2024/09/23 - 09:59
Albiste izango dira: Pertsonen salerosketaren aurkako eguna, hauteskundeak Brandenburgon, eta Israel-Hezbollah
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/23 - 09:17
Sozialdemokratek puntu bategatik irabazi diote ultraeskuinari Brandenburgon
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) botoen % 30,7 lortu ditu eta AfDk, berriz, % 29,6, betiere lehen datu ofizialen arabera.
2024/09/02 - 14:47
AfD ultraeskuindarrak lehen garaipena lortu du Alemaniako estatu batean, Bigarren Mundu Gerraz geroztik
Bestalde, Batasun Kristau-Demokrata (CDU) alderdi kontserbadoreak ozta-ozta irabazi du Saxonian, eskuin muturrari puntu bateko aldea bakarrik aterata, behin-behineko datuen arabera.
2024/09/02 - 09:33
Albiste izango dira: Eskuin muturraren gorakada Alemanian, eragile sozialekin bilerak eta PSOEren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/01 - 20:45
Ultraeskuinaren Kontrako Amonen elkarteak ozen du ahotsa, historiak erakutsia besteei irakasteko
Saxoniako eta Turingiako kaleetan mobilizatu dira, demokraziaren alde. 2018an sortu zen eta geroztik haziz joan da, herrialde mailako mugimendua bihurtu arte; 30.000 kide ditu egun. Erakutsi nahi dute ultraeskuineko ideiak ez direla aukera bat eta memoria historikoari bizirik eutsi behar zaiola.