Friedrich Merzen kontserbadoreak (CDU) faborito Alemaniako hauteskunde legegileetan
Hauteskunde orokorrak dituzte igande honetan Alemanian. Hala, epe motz zein ertainera zein izango den ultraeskuinaren papera, migrazio politika eta herrialdearen etorkizun ekonomikoa erabakitzeko eguna dute ia 60 milioi alemaniarrek. Friedrich Merzen alderdi kontserbadorea (CDU) da faborito nagusia hauteskundeak irabazteko, eta koalizio gobernua osatzea espero dute aditu guztiek.
Inkestak apenas aldatu dira azken asteotan. Horien arabera, Batasun Kristau-Demokratak (CDU) eta kide duen Bavariako Batasun Sozial-Kristauak (CSU) botoen % 30 inguru lortuko dituzte, eta Alemaniarako Alternatiba (AfD) alderdi ultraeskuindarra izango da bigarrena, botoen % 20-21 eskuratuta, 2021eko emaitzak bikoiztuz.
Aurreikuspenen arabera, Olaf Scholz kantzilerraren Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) hirugarren geratuko da (% 15), eta Berdeek (% 12,5-13) laugarren. Ezkerrak ezustekoa emango omen du, botoen % 7-7,5 lortuta.
Ikusteko dago Alderdi Demokratiko Askeko (FDP) liberalek eta Sahra Wagenknecht Aliantzako (BSW) ezker populistak Alemaniako Behe Ganberan sartzea lortzen duten ala ez. Horietako bat edo biak Ganberan sartuko balira, aldatu egingo litzateke 630 eserlekuen banaketa, eta aliantzak ere bai.
CDUk gehiengo parlamentarioa lortuko ez duenez, itunak beharko ditu. Behe Ganberan bost alderdi bakarrik sartuz gero, nahikoa litzateke kontserbadoreen eta sozialdemokraten arteko "koalizio handia", baina BSW ere sartzen bada, bi horiek Berdeen menpe egongo lirateke hiruko aliantza baterako. Liberalak ere sartuko balira, kontserbadoreen, sozialdemokraten eta FDPren arteko "koalizio alemaniarra" sor liteke.
Scholzek, bestalde, baztertu egin du ezkerreko indarrekin koalizioa egitea, Ukrainarekiko jarrera bateraezina dutelako, eta, hori jakinda, zenbakiek ez diote gobernuburu izaten jarraitzeko aukerarik ematen.
Alemaniako inkestek oso fidagarriak izateko ospea dute, baina FDP eta BSW alderdi "txikiek" ordezkaritza lortzeko mugan daudenez, emaitza ofizialak izan arte ez dira argituko aliantzak.
Gainera, boto-emaileen % 20-30 zalantzan omen daude oraindik, eta, hain zuzen ere, horiei begira dago Olaf Scholz kantzilerra ezusteko garaipen bat lortzeko. Horiei eskatu die botoa larunbatean, kanpainako azken ekitaldian.
Migrazio politika eta ultraeskuinera hurbiltzea
Azaroan sozialdemokraten, liberalen eta ekologisten koalizio gobernua hautsi ondoren datoz hauteskunde hauek.
Atzeraldi ekonomikoan murgilduta dago Alemania, eta migrazio politikaren inguruan eztabaida handia dago; are gehiago, azkenaldian hainbat atentatu izan ostean. Ultraeskuinak gorakada izango duela jakina da, baina zentro demokratikoko alderdi guztiek argi utzi dute ez dutela Alice Weidelen AfDrekin lan egingo. Merzek horien babesa bilatu nahi izan zuen duela gutxi migrazioaren inguruko akordio bat adosteko, eta milaka lagun atera ziren protestan kalera, bide horretatik ez jotzea eskatzeko.
Alemaniak Europar Batasuneko potentzia ekonomiko nagusia izaten jarraitzen du, baita munduko hirugarren ekonomia ere, baina Donald Trump Etxe Zurira iritsi ondoren testuinguru geopolitiko korapilatsua sortu da, eta ikusteko dago zer paper hartzen duen herrialdeak testuinguru horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.