Hegazkin istripuak
Azores-Bilbo hegaldi bateko bi bidaiari atxilotu dituzte bonba-mehatxu faltsu bat egotzita
Sata Azores Airlines konpainiako hegaldiak larrialdiko lurreratzea egin du Lisboan. Bertako Poliziak hegazkina hustu eta lehergailuak bilatu ditu, baina ez du ezer aurkitu. Gainerako bidaiariek Lisboan jarraitzen dute, Bilbora noiz ekarriko dituzten zain. Iker Gomezek grabatutako irudiak.
Gutxienez 40 pertsona hil dira Errusia ekialdean, hegazkin bat lurrera erorita
40 bidaiari baino gehiago zeramatzan hegazkin batek istripua izan du Errusiako Amur eskualdean, eta lehen informazioen arabera, denak hil dira. Angara konpainiaren hegazkina Blagoveschensk eta Tynda hirien arteko hegaldia egiten ari zen, erori denean.
Gutxienez 19 pertsona hil eta 164 zauritu dira Bangladeshen, hegazkin militar bat ikastetxe baten gainera erorita
F-7BGI aireontziak Milestone School and College ikastetxeko bi solairuko eraikinaren kontra jo du. Eraikin hori Uttara auzoan dago, Dhaka hiriburuaren iparraldean.
30 hildako Air Indiako bidaiari-hegazkin batek Londresera bidean izandako istripuan
Air India-ko bidaiari-hegazkin batek istripua izan du Londresera bidean, 240 bidaiari baino gehio zeramatzala