Hendaia
2019/08/08 - 12:48
Bederatzi lagun erreskatatu dituzte Hendaia parean beren ontzia hondoratzen hastean
Ontziak matxura izan du motorrean. Hala ere, Gurutze Gorriak onik atera ditu bederatzi tripulatzaileak, hiru nagusi eta sei ume.
2019/08/07 - 15:54
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatutik eta Behobiatik ez pasatzea gomendatu du DGTk
Navarrok ohartarazi du ibilgailuak errepidean "ez atzera ez aurrera harrapatuta" gera litezkeela, "manifestazioak, blokeoak eta auto-ilarak" egongo direlako.
2019/07/30 - 17:14
G7ko goi-bileran gerta daitezkeen istiluei aurre egiteko prest dago Baiona
Abuztuaren 24 eta 26 artean egingo den G7ko goi-bilera dela eta, hainbat neurri hartu dituzte Baionan, besteak beste, barrakoi moduko eraikin batzuk jarri dituzte aparkaleku batean behin behineko atxiloketak egiteko.
2019/07/26 - 15:51
Hondartzetan eta Loiolako Santutegian elkarretaratzeak egingo ditu Etxeratek
Presoen senideen elkarteak espetxe politikaren kontrako aldarrikapenak eramango ditu hondartzetara abuztuaren 4an eta 10ean, eta Loiolako Santutegian egongo da abuztuaren 1ean.
2019/07/24 - 13:43
Abuztuaren 23tik 26ra Biriatuko ordainlekua saihesteko gomendioa egin du Jaurlaritzak
Joan-etorri askoko asteburua izatea aurreikusten da, udako itzulera operazioak eta Biarritzen egingo den G7aren goi bilerak bat egingo dutelako.
2019/07/18 - 18:24
Biarritzen egingo duten goi bileraren aurkako protesta deitu du G7 EZ plataformak
Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an egingo duten goi bilera "antidemokratikoa" eta "katastrofikoa" da, eta berdintasun ezari eta haustura sozialari mesede egiten dio plataforma horren iritzian.
2019/07/18 - 14:06
Frantziako Poliziak bi emakume nigeriar kanporatu ditu Hendaiako atxikitze zentrotik
Cimade elkarteak egindako salaketaren arabera, sexu esplotazioaren biktima diren bi emakume horien kanporatzea legez kanpokoa izan da. Espainiako Poliziaren esku daude orain.
2019/07/16 - 14:09
Kalakanek 'Mendeala' aurkeztuko du Alexander Arkhincheevekin batera
Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean.
2019/07/10 - 20:46
Mobilizazioak deitu dituzte Biarritzeko G7 goi-bileraren aurka protesta egiteko
Abuztuaren amaieran Biarritzen egingo den G7aren aurkako lehen protesta larunbat honetan izango da Biarritzen bertan eta abuzturako hainbat mobilizazio deitu ditu G7aren kontrako plataformak.
2019/07/10 - 20:41
G7 Ez eta Alternatives G7 plataformek kontrabilera antolatu dute Hendaian eta Irunen
G7 taldearen goi-bilera "zarrastelkeria ekonomikoa", "setio-egoera" eta "munduko oligarkiaren komunikazio operazio" bat dela uste dute plataformek.
2019/07/01 - 13:29
Gitarra doinuak Hendaian asteburuan, Scott Henderson buru
Guitaralde jaialdiaren zortzigarren edizioa uztailaren 5, 6 eta 7an egingo dute, Lapurdiko udalerrian.
2019/05/24 - 15:55
Txankleta eta bainujantziak probatuko dituzten pertsonen bila dabiltza Bidasoaldean
Mundu osoan ezaguna den Hendaiako kirol enpresa bat kolaboratzaile bila ari da bere produktuen kalitatea neurtzeko.
2019/04/08 - 15:08
Baztan eta Nafarroa Garaia zeharkatuko ditu gaur Korrikak
Lapurdi, Gipuzkoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia zapalduko ditu gaur euskararen aldeko lasterketak.
2019/03/30 - 15:57
Macronen aurkako protesta Hendaiara eraman dute Txaleko Horiek
300 pertsonatik gora elkartu dira Frantziako presidentearen murrizketak salatzeko eta neurri sozialak eskatzeko. Estatu osoan ari dira protestak egiten 20. larunbatez jarraian.
2019/03/28 - 15:32
Ardura Landetako ostra ekoizle eta arrantzaleen artean petroleo orbanagatik
Hendaian hasi eta Arroxeletik iparraldera, kostaldeko herri guztietan arretaz ari dira 'Grande America' ontziaren fuel orbanaren eboluzioa zaintzen.
2019/03/20 - 21:45
Fuel olioz kutsatutako hegazti bat agertu da Hendaian
Arroxela parean 'Grande America' ontzia hondoratu ostean, zanga bat "petrolio hondakin lodi eta nahiko berriaz" bustita agertu da.
2019/01/27 - 00:40
Migratzaileen 'mugitzeko askatasuna' aldarrikatu dute ehunka pertsonak Irunen
Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga zeharkatu du martxak. Euskal Herrira heltzen diren migratzaileentzat "harrera duina" eskatu dute.
2019/01/26 - 21:52
3.000 lagunetik gora igaro dira migratzaileak hartzeko Baionako zentrotik
Migratzaileak Frantziara sartzeko ateak bilakatu dira Hendaia eta Baiona. Ondorioz, ezinbestekotzat jo zuten horiek hartzeko zentro bat atontzea.
2018/12/17 - 22:00
Migratzaileen eskubideak aldarrikatu dituzte Irungo Santiago zubian
Zubiaren bi aldeetan bizi diren herritarrek egin dute elkarretaratzea haienganako elkartasuna erakusteko.
2018/12/14 - 22:08
Presoen inguruan Frantziarekin duten elkarrizketa etenda dagoela esan dute
ETAko presoen hurbilketaren gaian diharduen Iparraldeko ordezkaritzak salatu duenez, Frantziako gobernuarekin daukan harremana erabat blokeatuta dago.