Migratzaileen 'mugitzeko askatasuna' aldarrikatu dute ehunka pertsonak Irunen
Ehunka pertsona kalera irten dira migratzaileen eskubideen alde, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga zeharkatuz, Irungo Harrera Sareak deituta.
"Harrera duina eta osoa" eskatzen dute migratzaileentzat, horietako asko Europarako bidean.
Euskal Herria, harrera herria. Liberté de circulation, égalité des droits. Dignidad, derechos y alternativas (Mugitzeko askatasuna, eskubideen berdintasuna. Duintasuna, eskubideak eta aukerak) lelopean, migratzaileen mugitzeko eta zirkulatzeko askatasuna aldarrikatu dute. Izan ere, Frantziako estatuak Espainiara bidaltzen ditu berriz muga zeharkatzen saiatzen diren asko.
Ficobatik irten da matxa, Irundik (Gipuzkoa). Done Jakue zubia zeharkatu dute, eta Hendaiako (Lapurdi) polizia-etxean bukatu dute. Dozenaka migratzaile, baina, bi Estatuen arteko mugan geratu dira, ezin gurutzatuta.
Irungo Harrera Sareko Malen Garmendiak "epe luzerako erantzunak" eskatu dizkie erakundeei, "desagertuko ez den egiturazko arazo baten aurrean".
Azken sei hilabeteetan, 5.000 migratzailetik gora heldu dira Gipuzkoako udalerrira.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru hildako eta gaixotu bat ustez hantabirusagatik kruzero batean
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi duenez, "kutsatze-arriskuak txikia izaten jarraitzen du" eta "ez dago aztoratzeko arrazoirik".
Eric Courdyren heriotzagatik auzipetutako boxeolari ohiak barkamena eskatu eta bere gain hartu du hilketa
"Egindakoa onartzen dut eta barkamena eskatzen diot biktimaren familiari", esan du lehen saioan. 09:00etan hasi dira Verin epaitzen, hilketa gertatu zenetik ia bi urtera.
Bikotekideak 13 labankada eman zizkion Maialen Mazoni, "hiltzeko asmoarekin", fiskalaren arabera
45 urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena. Zehazki, 25 urte azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketagatik (emakumea labankadaz hil zuen), 8 urte bi abortu delituengatik eta 4 urte adingabea (onik atera zen 2 urteko alaba) abandonatzeagatik.
34 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu-erasoa egotzita
Atxiloketa Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak egin zuen, igandeko lehen orduan.
Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako 74.963 plaza eskainiko dira EAEn, inoiz baino gehiago
Berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako plazen % 50 emakumeentzat gordeko dira 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Lehiaren Euskal Agintaritzak isunak jarri dizkie eskola garraioko 31 enpresari, Hezkuntza Sailari boikota egiteagatik
2023-2024 ikasturterako lehiaketan, Gipuzkoako ibilbideak baino ez ziren esleitu. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak agindu bat argitaratu zuen, aurretik Bizkaian eta Araban esleipendun izan ziren enpresak zerbitzua betetzera behartzeko.
Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak
Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.
2025ean 13.297 haur jaio ziren EAEn, 2024an baino %2,8 gehiago
2025eko azken hiruhilekoan, 3.438 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, iazko aldi berean baino % 6,1 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Bi pertsona atxilotu dituzte Donostiako Herrera auzoko pabiloi batean izandako suteagatik
Sua goizaldean piztu da, Zardoya fabrika zaharreko gela batean. Ondorioz, lau pertsona zauritu dira eta horietako bat Donostia Ospitalera eraman dute. Hiru lagun tokian bertan artatu dituzte, kea arnasteagatik. Lehen ikerketen arabera, sutea nahita piztu dute.
Leioak gauerdira arte luzatu du TAOaren ordutegia
Udalbatzak erabaki hori hartu du arratsalde-gauean Leioako hiru TAO guneetan (Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo) aparkatzeko arazoak izaten direlako, Getxoko bizilagun askok hor uzten dutelako autoa.