Hendaia
2018/12/08 - 15:06
'Txaleko horien' protestak lau aste bete ditu Frantzian
Gaur ere liskarrak izan dira Polizia eta 'txaleko horien' artean Parisko kaleetan. 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte.
2018/11/19 - 09:41
'Txaleko horien' protestek Iparraldeko errepideak blokeatu dituzte
Erregaien garestitzeak eta zergen igoerak herritarren sumindura eragin du eta kalera irten dira. Dena den, bereari eusteko asmoa berretsi du Gobernuak.
2018/11/18 - 13:38
'Txaleko horidunek' protesta txikiak egiten jarraitu dute gaur Iparraldean
Frantziako Gobernuaren arabera, 300.000 pertsona atera ziren atzo kalera, eta 282 lagun atxilotu zituzten.
2018/11/18 - 12:04
Frantziako Gobernuak erregaien igoerarekin aurrera egingo du, protestei muzin eginda
300.000 'txaleko horidun' irten ziren atzo kalera. Hildako bat eta 409 zauritu izan ziren (14 larri) eta 282 pertsona atxilotu zituzten. Gaur ere protesta txikiak daude Iparraldeko ordainlekuetan.
2018/11/17 - 10:53
'Txaleko horien' protestek A63 errepidea blokeatu dute goiz osoan zehar
Pertsona bat hil da Pont-de-Beauvoisinen, auto batek harrapatuta, eta 227 lagun zauritu dira, horietatik hiru larri, erregaien prezioen igoeragatik egin dituzten protestetan.
2018/10/23 - 14:15
Kanporatzeak prozedura jarraitu gabe egiten ditu Frantziako poliziak
Hasteko, identifikaziorik gabeko ibilgailuak erabiltzen dituzte Irunen sartzeko. Bestetik, legearen arabera, itzulketak poliziatik poliziara egin beharko lirateke.
2018/08/25 - 19:21
Hendaiako gazteak eta Udala akordio batera iritsi dira, Sasiko gaztetxea hustu ostean
Hori lortu baino lehen, gaztetxea 09:00etan husteko hitzordu publikoa zuten gazteek, baina, aldarrikapen moduan, suhiltzaileen eraikin zaharra okupatzea erabaki dute.
2018/08/13 - 13:33
Izurde talde bat, Txingudiko badian
Azken egunetan izurde talde bat ikusteko aukera izan da Bidasoa ibaiaren bokalean, Hondarribia eta Hendaia artean (Whatsapp bidez jasotako irudiak).
2018/07/27 - 15:17
160.000 ibilgailu espero dira Biriatuko mugan asteburu honetan
Irungo ordainlekuko hamahiru kabinak irekita egongo dira. Txanpon aldaketa errazteko eta trafikoa arintzeko prezioa beherantz borobildu da, 2,52€tik 2,50€ra, hain zuzen ere.
2018/07/14 - 00:21
Bi eguneko martxa Baionatik Hendaiara, Frantziako asilo legearen kontra
Etorkinei elkartasuna adierazi eta migrazio politikak salatzeko martxa hasi du iparraldeko Bizi Elkarteak. Baionatik Hendaiara, bertan den migratzaileen erretentzio zentrora egin dute ibilaldia.
2018/07/03 - 17:14
Guitarraldek gitarra doinuz jantziko du Hendaia ostegunetik aurrera
Lau egunez, kontzertuak izango dira hainbat agertokitan. Jendetsuena Ondaraitz kirol zelaian egingo dute, uztailaren 8an: Eñaut Elorrietak eta Jean-Marie Ecay elkarrekin arituko dira, besteak beste.
2018/06/10 - 00:17
Pertsona bat hil eta beste hiru zauritu dira Hendaian, auto-istripuz
Ezbeharra gaur gertatu da, 15:00ak aldera, Hendaiako ospitaletik gertu. Zaurituetako bi Baionako ospitalera eraman dituzte, eta bestea Doniben Lohizuneko erietxera.
2018/05/13 - 16:37
Seaska Frantziako Gobernuarekin borrokan dabil, irakasle kopurua dela-eta
Datorren ikasturterako ikastolen ikasle kopurua % 6 igoko da, eta 25 irakasle gehiago behar izango dituzte. Parisetik heldutako erantzuna: lau irakasle baino ez emango dietela.
2018/05/13 - 16:19
Irakasleak kontratatzeko Frantziak jarritako trabak salatu dituzte Senperen
Dena dela, jai-giroan ere ospatu egin dute Iparraldeko ikastolen aldeko festa.
2018/05/13 - 15:15
Seaskak lau irakasle gehiago bakarrik izango dituela berretsi du Frantziako Gobernuak
Herri Urratsen irekiera ekitaldian berretsi du kopurua Pierre Barriere Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak. Seaskak baina, 25 irakasle gehiago behar ditu ikasturte berriari ekiteko.
2018/04/28 - 16:22
Mugak zabalduz karabanak Euskal Herria zeharkatuko du hiru egunez
"Mugarik ez, ez dago pertsona ilegalik" eta "eskubide guztiak pertsona guztientzat" oihu artean ekin dio bideari. Bidaiak pertsona migratzaileei babesa azaltzea du helburu.
2018/04/03 - 22:28
Hendaiako atxikitze zentroaren sarrerak blokatu ditu Bizi mugimenduak
Hendaiako etorkinen erretentzio zentroaren sarrerak blokatu ditu gaur 'Bizi' mugimendu ekologistak. Etorkinei ematen omen dieten tratu ez egokia salatu nahi izan dute.
2018/02/06 - 12:11
Lituaniar bat atzeman dute Irunen, deklaratu gabeko milioi erdi euro zeramala
Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian geldiarazi zuen ostegunean Guardia Zibilak, taxian Iparraldera zihoala. Motxila batean eta maleta batean zuen dirua, 20 euroko billeteetan.
2018/01/28 - 19:13
LapurdiAround: Lapurdiko herriak ezagutzeko gonbita, muxikoen erritmoan
Basquecountrying proiektuak Lapurdiko herri guztiak bildu ditu hiru minutuko bideo honetan, euskal dantzak elementu uztartzailea izanda.
2017/12/09 - 16:29
'Bake-prozesuak ezin du aurrera egin Frantziaren konpromiso sendorik gabe'
Presoen eskubideen eta bakearen alde Parisen izandako manifestazioaren amaieran, manifestua irakurri du Jean-Rene Etchegaray Iparraldeko Lurralde Elkargoaren presidenteak (jatorriz, frantsesez).