160.000 ibilgailu espero dira Biriatuko mugan asteburu honetan
Larunbata eta igandea bitartean 160.000 ibilgailu baino gehiago espero dira Biriatuko mugan. Hala jakinarazi du Bidegik, AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen Gipuzkoako azpiegituren agentziak.
Asteburu honetara begira egindako aurreikuspenen arabera, 111.200 ibilgailu inguru Behobiatik Donostiara noranzkoan ibiliko dira, eta gainerakoak Baionarantz joango dira. Baliteke uztailaren 28an pilatzea trafiko gehiena, larunbat honetan bertan espero baita 58.300 ibilgailuren joan-etorria. Aurten uztailaren 31a asteartea izanik joan etorri handiak izango dira astelehenean eta asteartean. Bi egun hauetan beste 88.400 ibilgailuk igaroko dute Irungo ordainlekua.
Arrazoi horiek direla eta, Irungo ordainlekuko hamahiru kabinak irekita egongo dira. Horietatik, zortzi Iparraldetik datorren trafikoa kudeatzeko prestatuta egongo dira, eta gainerako bostak Behobia aldera doazen ibilgailuentzat.
Hamahiru postuak ordainketa mota guztiak onartzeko prestatuta egongo dira: Abiatu gailua, kreditu eta zordunketa txartelak, dirua eta Via-T. Zarauzko ordainlekuan ere bitarteko gehiago jarriko dira.
Bestalde, eta trafikoa ez moteltzeko, Behobiatik Irungo ordainlekura heldu aurretik, aurten ere informazio panela lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) ipini dute, ordaindu beharreko kopuruaren berri emanez eta erabiltzaileek dirua prest eduki dezaten.
Halaber, prezioa beherantz borobildu da, 2,52€tik 2,50€ra, hain zuzen, txanpon aldaketa errazteko eta trafikoa arintzeko. Tarifa berria irailaren 2ra arte egongo da indarrean.
Aurten, Maltzagan, AP-8 eta AP-1aren arteko lotunean, Bilborantz edota Algeciras bidean doazen ibilgailuek bi errei noranzko bakoitzean eta seinaleztapen berriak izango dituzte. Bidegik hiru milioi euro baino gehiago bideratu du AP-8ko galtzada 380 metrotan luzatzeko, lotunea zabaldu eta zirkulazioa hobetzeko asmoz.
Biriatun egon daitezkeen kontrolek ibilgailuen joan-etorrian eragina izan dezaketenez, nortasun agiria edota pasaportea eskura izatea aholkatu du Bidegik.
Zure interesekoa izan daiteke
Oinezko batzuei eraso egin ostean Santurtziko Udaltzaingoak zauritu zuen gizon bat hil da
Gizona ospitalera eraman zuten astelehenean Poliziaren esku-hartze baten ondorioz, hainbat pertsonari eta bertara joan ziren agenteei eraso egin ondoren. Gizona bi egun geroago hil da ospitalean.
Gaur hasiko da udako trafikoko operazio berezia, eta nazioarteko zikulazioan 2,27 milioi ibilgailuk EAE zeharkatzea espero da
Uda honetan, nazioarteko eta barruko joan-etorriak areagotzea aurreikusten da, eta, horregatik, neurri bereziak hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, trafikoaren kudeaketa hobetu eta udako gorabeherak murrizteko.
Auto-ilara luzeak BI-10 errepidean Bilbon, Kantabriarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
BI-10 errepideko zirkulazioan eragina izan du istripuak, eta arazo handiak daude Kantabriarako noranzkoan. Une batzuetan, 3 kilometrotik gorako auto-ilarak erregistratu dira Bilbo inguruan.
Emakumezko bidaiariak: "Ez dut bakarrik bidaiatzen, neure buruarekin baizik"
Zerk bultzatzen ditu emakumeak inor barik bidaiatzera? Zeintzuk herrialde dira egokienak? Segurtasun, ekonomia eta logistika gomendioak bildu ditugu, hiru euskal emakumezko bidaiariren laguntzarekin.
Albiste izango dira: Venezuelako lurrikaren biharamuna, baso-sutea Ezkabarten eta irteera operazioa hasiko da
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honela geratu da La Guaira, 7,2 eta 7,5 graduko lurrikaren ostean
Tragediaren isla dira eroritako eraikinak, kalteak jasan dituzten azpiegiturak eta milaka biktima. Larrialdi-taldeek eremu kaltetuenetan lanean jarraitzen dute, kalteak neurtzen eta biktimak erreskatatzen.
Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon
Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.
Ezkabarteko sutea berpiztu egin da egonkortuta egon ostean
SOS Nafarroak jakinarazi duenez, ez dute oraindik egonkortzea lortu. 17:40 inguruan piztu da, eta haizearen ondorioz, berehala zabaldu da.
Mattin Aiestaran:"Baskoiek, iberiarrek eta Erdi Aroko euskaldunek abar hitza konpartitzen zuten"
Javier Velaza katedradunak eta Mattin Aiestaran adituak Irulegiko indusketetan "abar" hitzaren aurkikuntzaren garrantzia azaldu dute. Hizkuntza iberikoak, baskoiak eta euskaraz zaharrak (Erdi Arokoak) hiztegia konpartitzen zutela ondorioztatu dute.
28 urteko gazte bat itota hil da Arga ibaian, Uharten
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripuz uretara erori eta Dorraburuko presaren inguruan desagertu da.