Hernani
2025/02/03 - 14:35
Hernanin su hartutako etxebizitzak ez du egiturazko kalterik baina lau familia ezingo dira oraindik itzuli
Kale Nagusiko 36. zenbakiko lau etxebizitzetako bizilagunak dira, eta Udala aterpe bat bilatzeko lanetan dago jada. Gaua etxetik kanpo eman duten gainerakoak, 34 eta 38 zenbakikoak, euren etxeetara bueltatu dira.
2025/02/03 - 13:14
Hernaniko suteak kaltetutako eraikinean bizi diren familiek etxetik kanpo jarraituko dute
Suhiltzaileek eta udal teknikariek eraikinak ikuskatzen jarraituko dute, kalteak neurtu eta bizilagunak etxera noiz itzul daitezkeen erabakitzeko. Igandean su hartu duen eraikinaren alboko atarietako auzotarrak, berriz, etxera itzuli ahal dira.
2025/02/02 - 14:24
Itzali dute Hernaniko Kale Nagusian hainbat atari hustera behartu duen sutea
Kale Nagusiko eraikin batean piztu da sua 06:00ak jota zirenean, eta inor zauritu ez bada ere, kalte handiak eragin ditu.
2025/02/02 - 13:54
Hernaniko alkatea: ''Su hartu duen eraikineko bizilagunak ezingo dira momentuz itzuli''
Kaltetutako gainerako eraikinei dagokienez Xabier Lertxundik argitu duenez, "jarraian ikusiko dugu, suhiltzaileek berri eman ahala, zein eraikinetara, zein etxebizitzatara sartzeko aukera dagoen".
2025/02/02 - 12:10
Hernaniko alkatea: ''Larrialdi zerbitzuek eta auzokideek egindako lana oso azkarra izan da''
Xabier Lertxundik baieztatu duenez, ez da inor zauritu, eta sua zerk piztu duen oraindik argitu gabe dagoela esan du.
2025/02/02 - 11:25
Hernaniko hainbat ataritako bizilagunak etxetik atera dituzte sute baten ondorioz
Kale Nagusiko egurrezko eraikin batean piztu da sua, eta inor zauritu ez bada ere, badirudi kalte handiak eragin dituela.
2025/01/29 - 15:19
"Gure etxean zaude: zaindu", Astigarraga eta Hernani txotx garaian bisitan doazkienei mezua
Masifikazioarekin eta portaera desegokiekin amaitu nahi dute, eta aurtengo kanpainaren aurkezpenean esan dutenez, denboraldiak urtarriletik apilera izaten jarraituko badu ere, "sagardoaren kultura urte osora zabaldu" nahi dute.
2024/12/30 - 08:37
Donostialdeko taxiek gaurtik aurrera eman ahalko dute zerbitzua Donostian
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
2024/12/27 - 13:15
Donostialdeko taxiek zerbitzua eman ahal izango dute Donostian astelehenetik aurrera
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
2024/12/09 - 14:23
Atxilotu bat eta ikertu bat Hernanin, migratzaileekin pertsona trafikoa egitea leporatuta
Atxilotuak 11 pertsona zeramatzan furgoneta barruan, Portugalera bidean. Bidaiarietako bat ikertu gisa dago, taldearen ustezko arduraduna zelakoan.
2024/11/18 - 13:59
Isuri toxikoen sirena-sareak simulakroak egingo ditu Hernani, Muskiz, Santurtzi, Punta Luzero eta Lantaronen
Azaroaren 22an, 25ean eta 26an egingo dituzte maniobrak, industria kimikoetako ihes toxikoen aurrean herritarrak sirena hotsarekin eta ondoren hartu beharreko neurriekin ohitzeko asmoz.
2024/10/04 - 19:56
Ustezko estaltzailea atxilotzeko agindua eman dute Lukas Agirreren auzian
Emakumea behin-behinean aske dago, kautelazko neurriekin, baina gaur goizean ez da aurretiazko saio batera joan, ahozko epaiketa hasi aurretik.
2024/09/23 - 23:54
Aske utzi dute, behin-behinean, Hernanin bizilagun bati labanaz erasotzeagatik atxilotutako emakumea
58 urteko emakumea hilketa saiakera leporatuta atxilotu zuten larunbatean. Bizilagun bati sabelean labankada eman zion, haren etxera balkoitik sartu ondoren.
2024/09/22 - 22:20
Ertzaintzaren esku jarraitzen du Hernanin bizilagun bati labanaz erasotzeagatik atxilotutako emakumeak
58 urteko emakumea hilketa saiakera leporatuta atxilotu zuten. Bizilagun bati sabelean labankada eman zion, haren etxera balkoitik sartu ondoren. Epailearen aurrera eramango dute ondorengo orduetan.
2024/09/21 - 21:01
Emakume bat atxilotu dute Hernanin, bizilagunen etxera balkoitik pasatu eta horietako bat sastatzeagatik
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 06:00ak aldera gertatu da erasoa. Emakume batek 112ra deitu du, bizilagun bat bere etxera sartu eta arma zuriz eraso egiten hasi zaiela esateko. Erasotzailea emakume horren kontra hasi da, eta semea ama babesteko tartean sartu denean jaso du sastada.
2024/07/12 - 19:35
Lurraren hezetasuna dela eta, aurten euskal baratzeek ez dute ohi beste eman
Aurtengo uda euritsuaren eraginez, azoka eta merkatuetan saltzen ari diren produktuen % 90 berotegietan hazitakoak dira. Hori da Gurutzeta baserriko Joseba eta Maiteren kasua ere.
2024/06/26 - 11:21
Donostialdeko 11 udalerrik taxi-zerbitzua hobetzeko eremu komuna sortu dute
Udalerri horietako taxiek inguruko herrietan eskaini ahal izango dute zerbitzua, une eta egun jakin batzuetan. Baliteke Araubide Bereziko Gunearen zerbitzua uda honetan bertan martxan egotea.
2024/06/25 - 14:20
Bingen Zupiria sailburuaren aurkako pintaketak egin dituzte Hernanin
Ertzaintzaren ardura berria aipatzen duten mezuak dira eta herriko negutegi batean agertu dira. Pintaketa horiek "onartezinak" direla esan du EH Bilduk.
2024/06/10 - 12:58
Larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketak egingo dituzte asteotan, EAEn
Industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko saioak izango dira.
2024/06/01 - 14:41
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik
Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.