Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAk duela 24 urte hil zuen Iñaki Totorika agentea omendu du Hernanin Ertzaintzak

Haren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta.
Iñaki Totorikari omenaldia
Iñaki Totorikari omenaldia. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak omenaldia egin dio gaur duela 24 urte ETAk hildako Iñaki Totorika ertzainari. Hernaniko (Gipuzkoa) ertzain-etxean batu dira, haren omenez ezarritako monolitoan.

Victoria Landa zuzendariak, Ertzaintzaren buru Josu Bujandak, Herritarren Babeserako Ataleko buruzagiek, Ikerketa Kriminaleko Ataleko arduradunek, Gipuzkoako Lurralde Bulegoko eta Hernaniko ertzain-etxeko agenteek eta Totorikaren lankideek hartu dute parte omenaldian.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Totorikaren omenez jarritako monolitoaren eta plakaren alboan egin diote gorazarre, lore-eskaintza batekin, eta minutu bateko isilunea gordeta. 

2001eko martxoaren 9an hil zuen ETAk Iñaki Totorika ertzaina, 25 urte zituela. Hernaniko Zinkoenea biribilgunean lehergailuz betetako auto bat gurutzatu zuten atentatuaren egileek, eta agenteak gerturatu zirenean eztandarazi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

PSE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSE-EEk "normaltasunez" ikusten du EAEko Justizia Auzitegiak hizkuntza eskakizunen inguruan egindako kontsulta

Pau Blasi PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, bere alderdiak "normaltasunez" ikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Euskadiko sektore publikoan hizkuntza eskakizunak arautzen dituen legeari buruz Auzitegi Konstituzionalari egingo dion kontsulta. "Ez da gertatzen den lehen aldia, eta Konstituzionalak esaten duenaren zain gaude", esan du Blasik Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien galderei erantzunez.

Gehiago ikusi