Hernani
2023/07/31 - 14:54
Lasarte, Pasaia, Hernani, Andoain eta Arrasate "tentsio handiko eremu" izendatzea aztertzen ari dira
Kaleratzeak STOP plataformak jakitera eman duenez, Gipuzkoako bost herriotako udaletan datozen hilabeteotan mozioak aurkeztuko dira, toki horiek "tentsio handiko eremu" izenda daitezen.
2023/07/06 - 22:26
Kezka eta haserrea euskara hutsean aritzen diren udaletan
Euskara hutsean aritzen diren udalean kezkatuta daude Konstituzionalaren ebazpenak euren jardunean izango duen eraginarekin. Herri horietan ez direla inoren eskubide linguistikoak urratzen azpimarratu dute Alkizako eta Hernaniko alkateek.
2023/06/12 - 10:13
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/12 - 09:52
Emergentzia kimikoak. Noiz sortu daitezke? Nola jokatu?
Emergentzia kimiko bat gertatuko balitz, sirena berezi bat entzungo litzateke hainbat herritan. Egunotan simulazioak egiten ari dira herritarrek soinua ezagutu eta nola jokatu beharko luketen jakin dezaten.
2023/06/09 - 09:15
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte gaur Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
2023/06/07 - 14:44
Tentsio handia izan da Hernanin emakume baten etxegabetzean
Dozenaka lagun bildu dira goizean goizetik Hernaniko Elkano kalean etxegabetze bat geldiarazteko asmoz. Tentsio handiko uneak bizi izan dira. Azkenean, etxegabetzea gauzatu dute.
2023/05/24 - 14:11
Bera, Lesaka eta Arano hondamendi eremu izendatzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak
Gipuzkoako Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernani eta Urnietako udalek ere eskatuko diote Espainiako Gobernuari kaltetutako ingurua hondamendi eremu izendatzea.
2023/05/23 - 16:34
Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun
Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista garaikidearen erakusketa hartuko du bihartik urriaren 22ra arte. Artista britainiarrak museoa bisitatu zuen joan den udazkenean erakusketan lan egiteko.
2023/05/22 - 19:32
Beste gazte bat bidali dute espetxera Lukas Agirreren hilketagatik
Okendo plazan hil zuten Agirre, Eguberri egunean, labankadaz. Beste gizon gazte bat ere kartzelan dago, eta emakume bat, baldintzapean aske.
2023/05/20 - 17:55
Euri-jasa bortitzek uholdeak eragin dituzte Nafarroako iparraldean
Udalerri kaltetuenak Bera, Lesaka eta Arano izan dira, ibaiak gainezka egin ostean, ura sartu delako denda eta etxabeetan. Hainbat errepidek itxita jarraitzen dute. Lesakan, zortzi familia etxetik irtenarazi behar izan dituzte. Dena dela, egoera lasaitzen ari da, orduak aurrera egin ahala.
2023/05/18 - 19:10
Auzozaintza programa, Hernaniko udalak bakardadeari aurre egiteko proiektu berritzailea
Hernaniko kiroldegian goizeko hamaiketan biltzen dira. Zortzi emakume inguru, gehienak alargunak eta bakarrik bizi dira. Etxetik irtetzeko aitzakiaren bat behar dute eta horrela euren modukoen konpainia bilatzen dute.
2023/04/28 - 19:54
Chillida Bidea, Haizearen Orrazia eta Chillida Leku lotuko dituen ibilbide artistikoa
6,2 kilometroko ibilbidea, hainbat artistaren eskulturak eta eraikinak bisitatuz. Modu horretan omenduko du Donostiako Udalak Eduardo Chillida artista donostiarra, haren jaiotzaren mendeurrenean.
2023/04/20 - 13:10
Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak
Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/03/30 - 18:14
"Topalekua IV" ikusgai dago dagoeneko Chillida Leku
Arte Ederren Bilboko Museoak laga dio Chillidaren eskultura erraldoia Hernaniko museoari, eta 13 tonako pieza bertan egongo da ikusgai Bilboko arte espazioko lanek irauten duten bitartean.
2023/03/22 - 15:59
AHTaren Hernani eta Astigarraga arteko zatia urtebete barru amaituko du Jaurlaritzak
Hernani eta Astigarraga arteko zatiak ia bi kilometro eta erdi ditu eta 94 milioiko inbertsioa behar izan du. Urumea ibaia birritan zeharkatzen du, eta hain zuzen ere uholde arriskua saihesteko zubibide tenkatua egin behar izan dute.
2023/03/12 - 22:01
Azkazalak jateari uzteko esmalte salduenak 60 urte bete ditu
Mordexek, Azkazalak jateari uzteko esmalterik salduenak, 60 urte bete ditu. Esmaltea 1962an hasi ziren ekoizten Donostian, eta ondoren Hernanira aldatu zuten produkzioa.
2023/03/11 - 21:46
Euskal Herriko lehenengo taberna isila ireki dute Hernanin
Imajinatzen al duzue musikarik gabeko diskoteka edo gau giroko tabernarik? Ba Hernanin ireki dute Euskal Herriko lehenengo taberna isila. Bizilagunen kexak direla eta, 10etan puntuan musika kendu eta bezeroei aurikularrak banatzen zaizkie Hernaniko La Bodega tabernan.
2023/03/10 - 06:00
Musikarik gabe tabernan eta entzungailuen erritmora dantzan, horrekoak dira gauak Hernaniko La Bodega tabernan
Aitzol Torrecillasek, Hernaniko La Bodega tabernako jabeak, alternatiba bat aurkitu du bere lokalean jaia ez eteteko. 22:00etatik aurrera, haririk gabeko entzungailuak banatzen ditu bezeroen artean. Norberaren esku egoten da hiru playlisten artean zein estilo entzun: technoa, rocka edo reguetoia.
2023/02/27 - 10:02
Hernanin 2021ean gizon bat hiltzen saiatzeagatik auzipetutako hiru pertsonen aurkako epaiketa gaur hasiko da
Etxola batean aurkitu zuten biktima, eskuak lotuta eta zauri oso larriak zituela. Fiskaltzak hamahiruna urteko espetxe zigorra eskatzen du akusatuentzat.