Hezkuntza legea
2022/06/27 - 11:20
''Ikasle zaurgarriak ikastetxeetan orekatzeko sistema hurrengo matrikulazio garaian jarriko da martxan''
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, zaurgarritasunaren definizioa ondo landu ondoren eramango dute proposamena Legebiltzarrera, datorren irailean. Segregazioa zuzentzeko sistema 2023ko matrikulazio garaian jarri nahi dute indarrean.
2022/06/24 - 15:29
Bildarratz ikastolen ordezkariekin bildu da itunpekoen hitzarmenak eragindako desadostasuna bideratzeko
Koldo Tellitu elkarteko presidenteak Euskadi Irratiari esan dionez, lerro bakarreko dozena bat ikastolarekin dute kezka, baina argitu du Hezkuntza Sailarekin egin beharreko "negoziazioak bide onetik" doazela.
2022/06/21 - 14:15
Jaurlaritzak itunpekoen hitzarmena berritu du, eta ikasgelak osatzeko ratioak jaitsi ditu
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak nabarmendu duenez, itunak "gizarte testuinguru berrira egokitzea" du helburu. Agindua datorren ikasturtean sartuko da indarrean eta datozen seietan aplikatuko da.
2022/06/20 - 18:49
Gela bakoitzeko ikasle "zaurgarrien" gehienezko proportzio bat ezarriko du Hezkuntza Sailak
Jokin Bildarratz sailburuak hezkuntza itunaren jardueren kronograma aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Lehenengo ekintzen artean kontzertazioak berritzea dago, "eskolatze orekatua sustatzeko ikasle guztiek baldintza berberak izan ditzaten".
2022/06/19 - 16:00
Hezkuntza lege berriaren irizpideekin ''ikastola txikien biziraupena'' arriskuan dagoela esan du Tellituk
Araba Euskaraz festa baliatu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Hezkuntza lege berriak ikastolen "gelak ituntzeko irizpideak" aldatu izanak ekarriko dituen ondorioak salatzeko. Harrituta jaso du kritika Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, eta eztabaidarako eguna ez dela esan dio.
2022/06/16 - 13:51
Itunpeko ikastetxeek ere lanaldi jarraituari heldu eta Hedatze eremuko proiektuetan lan egin ahal izango dute
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ziurtatu du orain arte hezkuntza publikorako bakarrik izan den hezkuntza-errefortzu eta -laguntzetarako programarekin lan egin ahal izango dutela itunpekoek ere, curriculumetik kanpoko jarduerak antolatzeko arratsaldeetan.
2022/06/16 - 13:02
Espainiako Gobernuak erkidegoekin aztertuko ditu Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio berriaren aukerak
Unibertsitatera sartzeko proba berriaren behin betiko zirriborroa uztailean onartuko du Espainiako Gobernuak, eta 2024ko udan ezarriko dute.
2022/06/15 - 13:35
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan Estatu osoan komunak diren probak txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak
Hezkuntza ministroak aurreratu duenez, proba "apur bat homogeneoago" bat prestatzen ari dira. Ebaluazio eredu berri hori 2024ko ekainerako prest eduki nahiko luke Espainiako Gobernuak.
2022/06/15 - 11:55
Bildarratzek Hezkuntza Legea 2023-2024 ikasturterako prest egon litekeela esan du: "Akordio ona dago"
Hezkuntza sailburuak, gainera, Radio Euskadin hitz egin du Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa edo horren zati bat Espainiako Estatu osoan komuna izateko aukeraz, Espainiako Gobernuak nahi duen moduan.
2022/06/14 - 15:56
Hezkuntza itunaren jarraipen bileran izandako ''giro baikorra'' azpimarratu du Jokin Bildarratzek
Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, "ez da erraza sentsibilitate desberdinak hezkuntzaren inguruan ados jartzea", baina bileran izandako giro "lasaia eta baikorra" azpimarratu ditu.
2022/06/13 - 22:56
Hezkuntza itunarekiko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek, nahiz eta dekretu zirriborroak kezkak piztu
EAJk, PSEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Hezkuntza-ituna babesten jarraitzen dute. Itunaren jarraipen batzordea bildu da arratsaldean, koalizio abertzaleak eta koalizio moreak adostutako oinarriak erabat errespetatzen ari ziren zalantzak zituztelako.
2022/06/13 - 21:55
Hezkuntza itunaren harira sortutako zalantzak argitu dituzte EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek
Azken asteetan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ohartarazi dute Hezkuntza Sailak hartu dituen hainbat erabakik hezkuntzari buruzko ituna urratu lezaketela. Gauzak horrela, astelehen honetan, lau alderdiek bilera egin dute zalantza guztiak argitzeko.
2022/06/11 - 13:59
Andueza: "Euskararen berreskurapena ezin dugu eskolara bakarrik mugatu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, "arazoa ez dago euskararen ezagutzan, haren erabileran baizik". "Bidezko eta kalitatezko hezkuntza bat" bermatuko duen hezkuntza-lege baten alde egin du.
2022/06/05 - 16:59
Euskal eskola publikoaren aldeko aldarria nagusi izan da Bastidan
"Hazitik gora!" lemapean, euskal eskola publikoak hezkuntzan egindako lana balioan jarri eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute, besteak beste.
2022/06/05 - 11:33
Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izateko eskatu du EHIGEk
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren arabera, Bastidan egingo duten Euskal Eskola Publikoaren jaiak Arabako Errioxako ikastetxe publikoen errealitatea ikusarazteko balioko du, "hiriburuetatik urrun eta nekazal eremuan".
2022/06/05 - 11:16
Dena prest Bastidan Euskal Eskola Publikoaren Jaiari ekiteko
Atzoko prestaketa lanak bukatuta, gaur Arabako Bastida udalerrian jendetza batzea espero da, euskal hezkuntza publikoa babesteko helburuz.
2022/06/04 - 15:37
Bildarratz: ''Gizarteratze inklusiboa eta heterogeneoa izan behar da etorkizuneko eskolaren zutabe''
2023rako segregazioaren aurkako ituna lortzeko konpromisoa berretsi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak. Gainera, herritar guztiei hezkuntzarako sarbidea bermatzeko erronka azpimarratu du, elkarbizitzarako bidean.
2022/06/04 - 09:42
Eskoletan ordutegi jarraitua ala zatitua: zein da egokiagoa eta norentzat?
Ikasleentzat espazio seguruak eraiki behar dira, eta horretarako "aldagai asko" hartu behar dira kontuan: batzuentzat ordutegi jarraituak abantailak ditu, eta beste batzuentzat, desabantailak. Berdin, jardun zatituak. "Oreka bilatu behar da", Joxe Amiama EHUko Hezkuntza irakaslearen arabera.
2022/06/03 - 14:04
Bildarratz: "Ez dago eskola publikoaren funtsezko izaeraren inguruko eztabaidarik, hitzarmenean garbi dago"
Eskolen planifikazio dekretu berriaren zirriborroa publiko egin ondotik EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk agertu duten kezkaren aurrean, lan dokumentu bat dela azpimarratu du Hezkuntza sailburuak. Halaber, hezkuntza akordioa bere osotasunean betetzeko konpromisoa berretsi du lehendakariak.
2022/06/03 - 14:03
Eskolaldi jarraituaren aldeko elkarretaratzea deitu dute biharko, Donostian
EAEko DBHko Guraso Elkarteek deitu dute protesta, Miramar jauregian, 14:00etan. Eusko Jaurlaritzak 2022-2023 ikasturterako "inposatu" nahi duen ordutegi zatituaren atzean "interes ekonomikoak eta politikoak" daudela salatuko dute, eta ikastetxe bakoitzaren "erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu.