Bildarratzek Hezkuntza Legea 2023-2024 ikasturterako prest egon litekeela esan du: "Akordio ona dago"
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Hezkuntza lege berriaren testu artikulatua amaitzen ari da Saila, eta "udazkenean irits liteke Legebiltzarrera" 2023-2024 ikasturterako prest egoteko. "Ongi gabiltza, akordio ona dago. Sustrai sakonak ditu", gehitu du Bildarratzek.
Eztabaidari dagokionez, Bildarratzek garrantzia kendu die Eusko Jaurlaritzako alderdien eta oposizioaren arteko desadostasunei. Izan ere, aste honetan leundu dituzte, jarraipen batzordearen lehenengo bileran, sailburuak, EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk.
Espainiako Estatu osoan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa berdina izateko aukerari buruz galdetuta, sailburuak esan du ebaluazioa "ikasleak ikasten duen eremutik ahalik eta hurbilen" izatea nahi duela "kalitateari eta prestakuntzari" kalte ez egiteko.
Sailburuak azaldu du eskumena autonomikoa dela, baina curriculumaren erdia komuna dela Espainian, eta beste erdia autonomia-erkidegoei dagokiela. Beraz, USE berdinaren proposamena Estatuaren esku dagoen % 50ari omen dagokio. "Ikusiko dugu nola garatzen den eztabaida hori, eta, alde horretatik, ikasleen onerako dena egin behar da beti", gaineratu du.
Pandemiaren bigarren ikasturtea amaitzear dagoenean, sailburuak "bikain" bat jarri dio hezkuntza komunitate osoari. "Ez bakarrik irakasleei, baita sukaldariei eta covid-19ak eragin dituen arazoak konpontzeko inplikatu diren hezkuntza komunitateetako kide guztiei", esan du.
Bildarratzek "zuhurtzia" eskatu du datorren ikasturteari begira, eta azaldu du, sindikatuekin ikastetxe publikoetan lortutako akordioaren ondoren, Sailak covid-19aren errefortzuko irakasleak "hezkuntza sistemak behar dituen beste funtzio batzuetara bideratuko" dituela, berrikuntzaren eta curriculumaren garapenaren arloan aholkulari eta orientatzaile gehiago jarriz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadin beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu dira udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituzten, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria-tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.