Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan Estatu osoan komunak diren probak txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuaren Hezkuntza Ministerioa Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE, arestian selektibitatea zena) Estatu osoan komunak izango liratekeen probak txertatzeko zirriborroa prestatzen ari da, Pilar Alegria Hezkuntza ministroak baieztatu duenez.
Alegriaren arabera, proba "apur bat homogeneoago" bat prestatzen ari dira eta zirriborroa uztailerako eduki nahi dute prest. Ministerioaren asmoa da 2024ko ekainean indarrean sartzea, hortaz, datorren urtean Batxilergoan izena ematen dutenei eragingo die.
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) Hezkuntza eskumena du, eta berari dagokio ebaluazioa diseinatzea EHUrekin batera. Azterketak curriculumaren arabera zehazten dira, edukien % 50 euskal curriculumari dagozkio, eta beste erdia komuna da Estatu osoan. Azterketak, baina, erkidegoetako Hezkuntza arduradunek prestatzen dituzte, eta, hala, ezberdinak izan ohi dira, eta zenbaitetan zailtasun maila desberdina dute.
Hain justu, Hezkuntza Ministerioak berari dagokion curriculumaren araberako probak diseinatu nahi ditu, Estatu osoan "homogeneoagoak" izan daitezen.
Pilar Alegria buru duen Ministerioa erkidegoen eta unibertsitateen arduradunekin hartu-emanetan da. "Ekin baino lehen eta hezkuntza araua zehaztu baino lehen, eskuduntza duten agenteei entzun behar diegu, eta hori da egiten ari garena", adierazi du Jerez de la Fronteran (Cadiz) egindako adierazpenetan.
Testua erkidegoetako Hezkuntza arduradunei azalduko zaie lurralde arteko batzordean, eta Estatu Kontseiluaren eta Unibertsitate Publikoen Errektoreen Konferentzia (CRUE, gazteleraz) oniritzia jaso beharko du. Azken horretan presidenteorde kargua du Eva Ferreira EHUko errektoreak.
Alegriak aurreratu duenez, eredu berriak "erkidegoen eta unibertsitateen autonomia" errespetatuko du, baina proba "apur bat homogeneoagoa" izango da.
Bildarratz: "Ebaluazioak ikasten den eremutik ahalik eta hurbilena behar du izan"
Gaiaren inguruan galdetuta, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak erantzun du ebaluazioa "ikasleak ikasten duen eremutik ahalik eta hurbilen" izatea nahi duela "kalitateari eta prestakuntzari" kalte ez egiteko.
Ildo horretan, zuhur agertu da, eta eztabaida nola garatzen den zain egoteko deia egin du.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.