Bildarratz ikastolen ordezkariekin bildu da itunpekoen hitzarmenak eragindako desadostasuna bideratzeko
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Ikastolen Elkarteko ordezkariekin bildu zen atzo, itunpekoen hitzarmen berriak bi aldeen artean eragin duen aurrez aurrekoa bideratzeko. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak Euskadi Irratiari nabarmendu dionez, "negoziazioak bide onetik doaz", eta "elkarlanerako prest" azaldu dira bi aldeak.
Tellituren hitzetan, "gehien kezkatzen gaituena da lerro bakarreko ikastolen egoera, hau da, kolokan egon daitekeena. Horren inguruan zehaztasunik ez dugu, baina azpimarratu behar duguna da bide onetik goazela eta, bestetik, gure asmoa dela ikastolekin berriro kontraste lan hori egitea".
Lerro bakarreko 12-14 ikastola egon litezke arriskuan, Ikastolen Elkartetik zehaztu dutenez. Hain justu, EAEko ikastola guztietako zuzendariekin beste bilera bat egingo dute "korapilo nagusiak" non dauden zehazteko, eta gerora, "Jaurlaritzarekin batera, irtenbidea emateko".
Eusko Jaurlaritzak EAEko itunpeko ikastetxeei zuzendutako hezkuntza ituna onartu zuen asteartean. "Gizarte testuinguru berrira egokitzeko" asmoz, hainbat aldaketa iragarri zituen Bildarratzek. Besteak beste, ikasgelak osatzeko ratioak jaitsi dituzte eta ikasgelak bikoizteko erraztasuna eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda