Hezkuntza legea
2022/03/25 - 10:35
Dobaran: "DBH bukatzean B2 lortzea ezinbestekoa da ikasketa prozesua ondo egiteko eta erabileran eragiteko"
Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako sailburuordearen esanetan, helburu hori ezinbestekoa ez ezik, lorgarria ere bada. "Orain bikaintasunari begira jarri gara eta hori da akordioaren gauzarik garrantzitsuena hizkuntzari dagokionez", gaineratu du.
2022/03/24 - 22:30
Hezkuntza lege berriaren oinarriak: segregazioarekin amaitzea, laikotasuna bermatzea eta euskara ardatz izatea
Publiko egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza legea erreformatzeko EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk Legebiltzarrean adostu zuten dokumentua.
2022/03/24 - 20:38
Kontsultatu hemen Hezkuntzako itunaren testu osoa
Deskargatu PDF formatuan EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testua.
2022/03/24 - 20:02
Euskal Herriko ikasleak hezkuntza erreformen aurka manifestatu dira
Bigarren Hezkuntzako ikasleek manifestazioa egin dute ostegun honetan Euskal Herrian. ''Hezkuntza erreformaren aurrean, hezkuntza sistema sozialista eraiki" lelopean hiriburuetako kaleak zeharkatu dituzte. Ertzaintzak 34 ikasle atxilotu ditu Gasteizen.
2022/03/24 - 15:49
Ertzaintzak 34 ikasle atxilotu ditu Arabako Campusean izandako istiluetan
Ikasle Abertzaleak hezkuntza erreformen aurka deitutako greba egunaren testuinguruan, hainbat fakultatetan sartu dira gazteak protestan. Kalteak eragitea eta desordena publikoak leporatzen diete.
2022/03/23 - 11:11
Ikoitz Arrese: "EH Bilduk zituen bost helburu nagusiak jasotzen ditu akordioak, modu batean edo bestean"
EH Bilduren Hezkuntza idazkariak adierazi duenez, Hezkuntza Legearen inguruan lortutako akordioari azken orrazketak egiten ari dira legelariak eta litekeena da aste honen amaieran egitea publiko.
2022/03/21 - 21:17
Greba bertan behera utzi arren, Hentuntza Legea baldintzatzeko prest daude sindikatuak
Sindikatuek bertan behera utzi dute datorren ostiralerako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sektorean deitu zuten greba.
2022/03/21 - 18:28
Bertan behera utzi dute martxoaren 25erako Hezkuntza sektorean deitutako greba
Joan den ostiralean, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PSE-EEk hezkuntza lege berriaren oinarriak adostu zituzten. Akordio horren ondotik erabaki dute sindikatuek greba-deialdia atzera botatzea.
2022/03/21 - 10:42
Otegi: "Ez gara Putinzaleak, eskuinekoa da eta pribatizatzaile hutsa"
EH Bilduren koordinatzaile nagusiaren ustez, gatazka bide diplomatikoetatik konpondu behar da; izan ere, Errusia potentzia nuklear bat da eta "mundua 48 ordutan pikutara bidal dezake".
2022/03/21 - 07:24
Sindikatuak gaur bilduko dira alderdien arteko akordioa aztertu eta baloratzeko
Behin testua aztertuta erabakiko dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek martxoaren 25erako deitu duten greba-deialdiari eusteko arrazoirik dagoen ala testuak jasotzen dituen hura bertan behera uzteko adina baldintza eta eskari. Erabakia denek elkarrekin hartuko dutela nabarmendu dute.
2022/03/19 - 11:36
Greba deialdia ''berraztertzea'' eskatu die Bildarratzek sindikatuei
Hezkuntza Legearen oinarrien inguruan EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordioa itxi eta biharamonean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du "grebako arrazoirik ez" dagoela, "sindikatuen eskaera gehienak akordioan jasota" daudelako.
2022/03/19 - 10:32
Bildarratz: "2023ko udaberrirako martxan egon daiteke legea"
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Hezkuntza sailburuak argi utzi du desadostadun handienak ez direla euskararen inguruan izan. Gainera, testua ikusita, martxoaren 25erako deitutako greba "berraztertzeko" eskatu die sindikatuei.
2022/03/18 - 21:34
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen oinarriak adostu dituzte
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk akordio "historikoa" itxi dute Hezkuntza Legearen inguruan, EiTB Mediak jakin ahal izan duenez. Horrela, indar politikoek legearen oinarriak adostu dituzte.
2022/03/18 - 18:57
Akordio historikoa itxi dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen inguruan
Litekeena da akordio politikoa martxoaren 28an berrestea Legebiltzarreko batzordeak, apirilaren 7ko osoko bilkuran behin betiko onartzeko. Urteko bigarren seihilekoan indarrean sartuko den Hezkuntza Legeko oinarria izango da.
2022/03/18 - 15:04
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk negoziatzen jarraitzen dute hezkuntzaren alorrean
Ituna ixtear zegoela zirudienean, desadostasunak sortu dira, eta Eusko Legebiltzarrean egin beharreko lantaldearen bilera atzeratzea erabaki dute taldeek.
2022/03/18 - 12:57
Hezkuntza Lege berriaren itunean parte hartzea eskatu dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek
Ehun lagun inguru bildu dira Eusko Legebiltzarraren aurrean, "Publikoa, euskalduna eta propioa" zioen pankarta baten atzean. ELA, LAB, Steilas eta CCOOeko ordezkariek lau sindikatuek lortutako adostasuna azpimaratu dute.
2022/03/18 - 12:04
Hezkuntza Legearen inguruko akordioa lortzeko konpromiso zehatzak eskatu dizkio Miren Gorrotxategik Urkulluri
Iñigo Urkullu lehendakariak hezkuntza-akordio honen aldeko jarrera eta ahalegina eskertu ditu, eta prozesua eraikitzailea izaten ari dela azpimarratu du. Hala, konfiantzazko eta lan partekatuko giroari eusteko deia egin du.
2022/03/18 - 10:05
Gorrotxategi: "Nire sen politikoaren arabera, hezkuntzaren alorrean akordioa egongo da"
Elkarrekin Podemos-IU taldeko bozeramaileak azpimarratu duenez, oraindik badira "findu eta hobetu beharreko puntuak" EAJrekin eta PSE-EErekin egindako aurreakordioan. EH Bildu ere itunera bil daiteke.
2022/03/18 - 08:24
Gaur bozkatuko dituzte hezkuntza hitzarmenaren zirriborroari aurkeztutako zuzenketak Eusko Legebiltzarrean
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU negoziatzen ari dira lauko akordioa lortzeko asmoz. PP+Cs eta Vox taldeak behin-behineko testuaren kontra azaldu dira, goitik behera aldatu behar dela iritzita.
2022/03/16 - 13:51
Elkarrekin Podemos-IUk aurreakordioa erdietsi du EAJrekin eta PSErekin Hezkuntza Legearen oinarrien inguruan
Gorrotxategik azaldu duenez, eskola publikoaren inguruko plan estrategikoa egitea, kontzertazio unibertsalarekin amaitzea eta matrikulaziorako udal bulegoak irekitzea adostu dute, besteak beste. Dena den, negoziatzen jarraituko dute, ostiralean bozkatzekoak baitira zirriborroari egindako zuzenketak.