Bildarratz: "2023ko udaberrirako martxan egon daiteke legea"
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk "akordio historikoa" itxi dutela Hezkuntza Legearen inguruan jakin zen, atzo, ostirala. Lege horrek egun indarrean dagoena berrituko du, 1993tik indarrean dagoena, alegia. Gaur, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak adierazi du hainbat pauso eman beharko direla datozen hilabeteetan Eusko Legebiltzarrean, baina dena ondo bidean, "2023ko udaberrirako martxan" egon daitekeela legea.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, argi utzi nahi izan du desadostadun handienak ez direla euskararen inguruan izan, hainbat zurrumurruk zioten bezala. Ildo horretan, 2018an Eusko Legebiltzarrak onartutako testuetan oinarritu dela auzi hau gehitu du. Eta aldaketa nagusiak "2034rako ekintza espezifikoetan" izan direla zehaztu du.
Era berean, eskerrak eman dizkie milaka orri dituen akordioa posible egiteko parte hartu duten 100 agente baino gehiagori.
Martxoaren 25erako deituta dagoen grebari buruz, deialdia berriz aztertzeko eskatu du, "batetik, inolako testurik ezagutu aurretik deitu zelako, eta bestetik, aldarrikapen asko akordioan jasota daudelako. Parlamentuaren % 90ak akordioa babesten duela ikusita, kontraesan handia litzateke herritarrek aukeratu duten erakunde horren erabakiaren aurka agertzea sindikatuak" argudiatu du.
Hezkuntzak "ilusioa eta lana" behar dituela ere esan du eta guztien parte hartzea ezinbestekoa dela defendatu du. Ildo horretan, sindikatuek eurekin kontatu ez izana salatu dutela ikusita, 600 pertsona baino gehiagorekin bildu dela erantzun die eta "akordio sozial horren alde lan egiten" jarraituko dutela adierazi du. "Sindikaturen batekin hitz egin dut eta aitortu didate testua ikusita, agian berraztertu egingo dutela deialdia" gehitu du.
Lege berriaren gakoak
Puntu asko jasotzen ditu bere baitan dokumentuak, baina abiapuntuan sistema bera dago, euskal hezkuntza zerbitzua emango duten ikastetxeek osatutakoa, publikoak zein itunpekoak. Finantzazio publikoa jasoko dute denek, baina baldintza batzuk beteta: sexu bereizketarik ez dute egingo, laikotasuna errespetatuko dute eta kuotarik kobratu gabe ikasle zaurgarrienak onartuko dituzte. Ikuskaritzak egingo dira hori bermatzen dela ziurtatzeko.
Hizkuntza ereduari dagokionez, berriz, euskara ardatz izango duen proiektu eleanitzaren alde egiten da, bi hizkuntza ofizial eta gutxienez atzerriko beste baten bidez artikulatuz. Ikastetxe bakoitzak prestatuko du, ingurunea kontuan hartuta, bere hizkuntza proiektua, eta bermatu beharko da derrigorrezko ikasketak amaitzerakoan euskaraz zein gazteleraz B2 maila izatea. Atzerriko hizkuntzan, B1 maila.
Testuak jasotzen duenez, bestalde, eskola publikoaren aldeko plan estrategikoa ere egingo da, langile kopurua handitu eta horien egoera egonkortuz, azpiegiturak hobetuz eta zentro berriak eraikiz. Halaber, irakaslegoari gomendatuko zaio C1 plus maila izatea. Ez da baldintza izango, baina hori lortzeko neurriak sustatuko dira.
Haurreskolak, berriz, doakoak izatera igaroko dira, adostutako testuaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.