Hipotekak
2018/10/18 - 22:33
Bankuek kolpe handia jaso dute Auzitegi Gorenaren epaiaren eraginez
Sabadell, Bankinter eta Bankia bankuek izan dituzte galdera handienak. Hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zerga bezeroek barik bankuek ordaindu behar dutela ebatzi du Auzitegi Gorenak.
2018/10/18 - 13:04
Hipoteken zergak bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi du Auzitegi Gorenak
Orain arteko jurisprudentzia aldatu du Gorenak, hipoteken zergak bankuek barik bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi baitzuen otsailean emandako epaian.
2018/10/03 - 15:15
EAEn hutsik dauden 20.840 etxebizitzatan ezar lezakete Etxebizitza Legea
Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen erabilerari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur, 2017ko datuak jasotzen dituena. Horren arabera, hutsik dauden 20.840 etxebizitzatan ezar lezakete Etxebizitza Legea.
2018/10/02 - 17:29
Hutsik dauden etxebizitzak desjabetu ahalko dituzte Jaurlaritzak eta udalek
EAEko Etxebizitza Legearen artikulu gehienak babestu ditu Auzitegi Konstituzionalak. Mariano Rajoyren Gobernuak helegitea aurkeztu zuen 2016an.
2018/09/07 - 12:13
Pisuen prezioa % 2,6 garestitu da Espainiako Estatuan, bigarren hiruhilekoan
2015etik hiru hilabete arteko igoerarik handiena izan da. Prezioa zertxobait jaitsi da Euskadin (% 0,3).
2018/08/31 - 14:46
Euskadin etxebizitzak erosteko hipotekak % 9,3 jaitsi dira ekainean
Jaitsiera hau % 18,2koa da, maiatzeko datuekin alderatuz gero. Guztira, 1.971 hipoteka sinatu dira ekainean EAEn.
2018/06/15 - 16:25
Hipoteken interes tipoak mantenduko dira?
Euriborra zeroan mantenduko da baina baliteke gerora igotzea. Martxoan sinatutako hipoteka gehienak, %75 tasa aldakorra dute, eta lautik batek tasa finkoa aukeratzen du.
2018/04/12 - 22:38
Epaileak semearen abalista izatetik libre utzi ditu senar-emazte batzuk
Epaiaren arabera, bankuak ez zien nahikoa informazio eman abal-emaileei. Hala, abalari dagokion klausula gehiegizkoa dela iritzita, epaileak baliogabetu egin du.
2018/04/12 - 18:48
Bilboko epaile batek abal-emaileak semearen hipoteka ordaintzetik salbuetsi ditu
Epaiaren arabera, bankuak ez zien nahikoa informazio eman abal-emaileei. Hala, abalari dagokion klausula gehiegizkoa dela iritzita, epaileak baliogabetu egin du.
2018/02/28 - 22:13
Hipoteken zergak eta gastuak bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi du Gorenak
Notarioaren gastuak dira bankuak eta erabiltzaileak erdibana ordaindu behar dituzten bakarrak.
2017/11/22 - 21:26
Gorenak bankuen alde egin du HMEI hipoteken auzietan
Auzitegi Gorenak Kutxabankek aurkeztutako helegitea onartu du, epai batek Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen (HMEI) arabera sinatutako hipoteka baten interes klausula deuseztatu eta gero.
2017/11/13 - 14:54
'Banketxeekin akordioa sinatu zutenek ere, klausula erreklamatu dezakete'
Maider Alberdi EKA kontsumitzaile elkarteko abokatua eta Jon Beristain, Arriaga Asociados bulegoko abokatua izan ditugu 'Faktoria'n.
2017/05/26 - 14:25
Hiru lurralde epaitegik hartuko dituzte zoru klausulen inguruko auziak
Gehiegizko klausulak ezarri zizkieten 2.550 kasu daude. Epaile eta funtzionario gehiago jarriko dituzte lanean.
2017/02/01 - 15:14
4 banku handik jabetza erregistro ordainduko dute hipoteka berrietan
BBVAk, Santanderrek, Caixak eta Bankiak akordio bat itxi dute hipoteka berrien eskrituren gastu bat euren gain hartzeko. Baina kontsumitzaileen elkartetik uste dute ekimen hau ez dela nahikoa.
2017/01/30 - 15:45
Zoru klausulekin kobratutakoa itzuliko die bezeroei
Bankiak aurre hartu, eta zoru klausulekin kobratutako itzuliko die bezeroei prozesu expres baten bidez. Hipoteka sinatu zenetik kobratutako guztia bueltatuko zaie, baita interesak ere.
2017/01/30 - 10:47
Bankiak prozedura azkarra iragarri du zoru klausulak itzultzeko
Hipoteka Bankiarekin sinatu zutenek finantza erakundearen bulego batera joan beharko dute zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua itzultzea eskatzeko.
2017/01/23 - 12:09
Jadanik eska daiteke zoru klausulen bidez legez kanpo kendutakoa
Zoru klausulekin kontratua sinatu duen edonork hel diezaioke bide horri, hipoteka bertan behera edo aktibo dagoen gorabehera.
2017/01/19 - 21:55
Kalkulatu zoru klausulengatik bankuak zenbat zor dizun
FACUAren kalkulatzaile honekin bankuari ordaindutakoa zenbatekoa izan den eta interesak zeintzuk izan diren jakin ahalko duzu.
2017/01/18 - 17:14
Zoru klausulak itzultzeko prozedura adostu dute PPk eta PSOEk
Auzitegietara joan gabe, zoru klausulengatik ordaindutako gehiegizko dirua berreskuratu ahal izango dute bezeroek. Bankuek prozeduraren berri eman beharko diete hipotekan zoru klausula izan dutenei.
2016/12/22 - 18:18
Zer egin behar da zoru klausulen dirua berreskuratzeko?
Kontsumitzaileen Elkartearen aholkua argia da: adituen eskuetan jarri eta dirua jaso ahal izateko epaitegietara jo.