Hipotekak
2016/07/13 - 12:18
EBko abokatua, bankuek zoru-klausulen gainkostua ez ordaintzearen alde
Banketxeei eta Auzitegi Gorenari arrazoia eman die Europar Batasuneko abokatuak, eta klausulengatik sobera ordaindutako dirutza 2013tik aurrera pagatzearen alde egin du.
2016/06/02 - 14:42
EAE eta Nafarroa, hipoteka gutxien exekutatzen dituztenen artean
Hain zuzen ere, 2013 eta 2015 urteen bitartean sinatutako hipoteken gainean, EAEn exekutatu ziren gutxien, % 0,03ko ehunekoarekin.
2016/04/26 - 21:59
Zoru klausulen auzia Luxenburgoraino iritsi da
Bankuek hipotekak ematerakoan zoru klausulengatik kobratu zuten diru guztia bezeroei itzultzea eskatu dute kaltedunen abokatuek.
2016/04/07 - 22:22
Madrileko epaile batek baliogabetu egin ditu zoru klausula guztiak
Madrileko epaile batek baliogabetu egin ditu 40 banku eta kutxen zoru klausula guztiak gardentasun faltagatik. Horien artean Kutxabank, Ipar Kutxa eta Caja Rural de Navarra daude.
2016/04/07 - 19:14
Espainiako zoru klausula guztiak baliogabe utzi ditu epaile batek
Bankuak gardenak ez diren guztiak bertan behera uztera zigortu ditu, eta baita 2013ko maiatzaren 9tik ordaindutakoa kontsumitzaileei itzultzera ere.
2016/04/02 - 23:06
Hipotekadunek EAEn 12 euro aurreztuko dituzte hilero; Nafarroan, 10
Euriborrak minimo historikoa ezarri du martxoan, eta, ondorioz, hipoteka bat duten EAEko herritarrek 146 euro aurreztuko dituzte urtean; nafarrek, aldiz, 125 euro.
2016/02/26 - 13:33
Etxebizitzen gaineko hipotekak % 22 igo ziren EAEn 2015ean
Nafarroa da joan zen urtean igoera txikiena izan zuen erkidegoa, % 2,5 besterik ez.
2016/02/23 - 14:57
59 familiei lagundu zien iaz hipoteka bernegoziatzen
Dohako zerbitsua da, hainbat baldintza beteta. 10etik 8k lortu zuten akordioa
2016/02/06 - 09:52
Euriborra negatiboan sartu da lehen aldiz eta % -0,002an kokatu da
Mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den hilabeteko batezbestekoa, ostera, % 0,0018an kokatu da.
2015/11/26 - 12:08
% 24,5 hipoteka berri gehiago EAEn; Nafarroan, aldiz, % 0,5 gutxiago
Euskadin 1.356 mailegu eman zituzten eta Foru Erkidegoan 373 bakarrik. Espainian 23.828 hipoteka berri eman zituzten etxebizitzak erosteko, duela urtebete baino % 20,2 gehiago.
2015/10/27 - 20:03
Bankuek behar baino 6.000 milioi euro gehiago kobratu dituzte urtean
Batez beste, bezeroek behar baino 3.000 euro gehiago ordaindu dituzte urtean, zoru klausulen ondorioz.
2015/10/27 - 15:52
Bruselak lurzoru klausulak osorik itzultzeko dio
Bruselak lurzoru klausulak direla eta legez kanpo kobratutako diru osoa itzli behar dela adierazi du. 20.000 miloi.Sistema osoa kinka larrian egon liteke. Justizia epaitegiaren esku dago auzia.
2015/10/27 - 11:42
Hipoteka kopurua % 23,5 eta % 36,5 hazi da EAEn eta Nafarroan abuztuan
Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak erosteko 1.063 hipoteka berri sinatu dira abuztuan, eta Nafarroan, berriz, 277.
2015/10/27 - 10:26
Zoru klausulen baliogabetzearen atzeraeragina babestu du EBk
Sententzia batek baliogabe utzitako klausulen atzeraeragina defendatu du Bruselak. Horrela, hipoteka sinatu zutenetik sobera ordaindutakoa bueltatu beharko diete bankuek bezeroei.
2015/10/12 - 13:41
28 familiak jo dute Eusko Jaurlaritzaren hipoteka-bitartekaritzara
Lurraldeka espediente gehien Bizkaian zabaldu dira (15), ondoren Araban (8) eta Gipuzkoan (5).
2015/09/25 - 12:00
% 1,2 hipoteka gutxiago sinatu dira uztailean EAEn
Nafarroan zein Estatuan, berriz, hazi egin da hipoteka kopurua; % 24,9 eta % 21,8, hurrenez hurren.
2015/09/06 - 14:21
Euriborrak urteko 200 euro inguru merkatu ditu EAEko hipotekak
Euriborrak minimo historikoa lortu du abuztuan (% 0,162), joan den uztailean berriro igo ostean.
2015/09/03 - 17:54
EBZak % 0,05ean mantendu du interes-tasa
Dirua egun batean mailegatzeko tasa marjinala ere % 0,30an mantenduko da.
2015/09/03 - 14:34
Euskadin 93 etxebizitza enbargatu dituzte apirila eta ekaina bitartean
Urteko bigarren hiruhilekoan bahitura gutxien izan dituen erkidegoetako da EAE. Nafarroan 146 izan dira hipoteka betearazteko prozesuak, horietatik 105 etxebizitzetan.
2015/08/31 - 12:23
Etxebizitzak erosteko hipoteka kopuruak % 26,3 egin zuen gora ekainean
Ekainean, etxebizitzak erosteko 21.454 hipoteka berri sinatu ziren; beraz, hamahirugarren hilabetez jarraian egin du gora hipoteka kopuruak.