Abuztuko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hipoteka kopurua % 23,5 eta % 36,5 hazi da EAEn eta Nafarroan abuztuan

Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzak erosteko 1.063 hipoteka berri sinatu dira abuztuan, eta Nafarroan, berriz, 277.
Etxebizitzak erosteko % 23,5 eta % 36,5 hipoteka gehiago sinatu dira EAEn eta Nafarroan. EiTB
Etxebizitzak erosteko % 23,5 eta % 36,5 hipoteka gehiago sinatu dira EAEn eta Nafarroan. EiTB

Etxebizitzak erosteko hipoteka kopuruak % 36,5 eta % 23,5 egin zuen gora, hurrenez hurren, Nafarroan -277 hipoteka- eta Euskal Autonomia Erkidegoan -1.063 hipoteka- abuztuan, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, abuztuan uztailean baino % 3,8 hipoteka gutxiago sinatu dira EAEn, eta % 18,8 gutxiago, Nafarroan.

Maileguan utzitako diru kopuruari dagokionez, Nafarroan 27,63 milioi euro utzi dira maileguan; 2014ko abuztuan baino % 37,1 gutxiago eta 2015eko uztailean baino % 13,4 gutxiago. EAEn, berriz, iazko abuztuan baino % 24,7 gehiago utzi dute maileguan finantza erakundeek, baina 2015eko uztailean baino % 10,2 gutxiago.

Bestalde, Espainiako Estatuan hipoteken hazkundea % 25,8koa izan da abuztuan, aurreko urteko abuztuko datuekin alderatuta. Guztira, etxebizitzak erosteko 19.272 hipoteka sinatu dira eta 2.010 milioi euro mailegatu dira abuztuan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X