2015eko uztaileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 1,2 hipoteka gutxiago sinatu dira uztailean EAEn

Nafarroan zein Estatuan, berriz, hazi egin da hipoteka kopurua; % 24,9 eta % 21,8, hurrenez hurren.
Etxebizitza
Etxebizitza

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), etxebizitzen gaineko 1.105 hipoteka sinatu dira uztailean. Beraz, ekainean baino % 9,4 gutxiago eta aurreko urteko hil berean baino % 1,2 gutxiago sinatu dira, Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazitako datuen arabera.

Urte arteko kopuruei begiratuta, EAE izan da etxebizitzen gaineko hipoteketan jaitsiera izan duen erkidego bakarra, Estatuan, batez beste, % 21,8 egin baitute gora.

Hipoteketarako maileguan emandako diru kopuruari dagokionez, 140,67 milioi eurokoa izan da; hau da, ekainean baino % 4,2 gutxiago, baina 2014ko uztailean baino % 7,4 gehiago. Estatuko batez bestekoa % 2,7 areagotu da, hilabete arteko datuei erreparatuz gero, eta % 26,6, urte artekoak alderatuta.

Nafarroan etxebizitzen gaineko 341 hipoteka erregistratu ziren uztailean. % 24,9 hazi da, beraz, 2014ko uztaileko datuekin alderatuz gero.

Estatuko datuei dagokienez, berriz, jabetza-erregistroetan jasotako etxebizitzen gaineko hipoteka kopuruak gora egin du uztailean. 21.863 hipoteka sinatu dira, 2014ko uztailean baino % 21,8 gehiago, zehazki.

Horrenbestez, azken 14 hilabeteetako goranzko joerari eutsi diote hipotekek. Dena dela, uztaileko datua 2015eko ekainekoa baino beherago kokatu da (4,5 puntu beherago, hain zuzen), aurten ekainean % 26,3 hazi baita hipoteka kopurua.

Uztailean, batez beste 104.402 euro utzi dira maileguan hipoteka bakoitzeko, 2014ko hil berean baino % 3,9 gehiago. Bankuek urtebetean maileguan utzitako kapitala, berriz, % 26,6 hazi zen, 2.282 milioi eurotik gora utzi baitzituzten maileguan bankuek etxebitzitzak erosteko.

2015eko lehen zazpi hilabeteetan, % 21,2 hazi da etxebizitzen gaineko hipoteka kopurua, 2014ko aldi bereko datuekin alderatuta. Bankuek % 25,5 gehiago utzi dute maileguan, eta hipotekak, batez beste, % 3,5 hazi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X