Historia
2020/02/19 - 19:11
Iruña-Veleia auziaren epaiketa, epaiaren zain
Akusazioek uste dute frogatuta geratu dela grafitoak faltsutu zituztela. Defentsak, ordea, "ipuintzat" jo ditu akusazioak eta Gil eta Cerdan absolbitzea eskatu du.
2020/02/19 - 08:23
Fiskaltzak 5 urte eta erdiko kartzela eskaera berretsi du Eliseo Gilentzat
Halaber, 102.600 euroko kalte-ordaina eskatu du Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoaren zuzendari ohiarentzat, kaltetutako zeramikazko piezengatik, erantzukizun zibila leporatuta.
2020/02/17 - 16:03
Iruña-Veleiako "faltsifikazio" batzuk "guztiz baldarrak" dira, dio geologo batek
Adituak aztarnategiko ustezko faltsifikazioengatik egiten ari diren epaiketan deklaratu du; ustez 476 zeramika-piezatan egin zituzten grafito faltsuak, eta berak 39 aztertu ditu.
2020/02/13 - 16:48
Kaligrafian aditu batek dio Eliseo Gilek egin zituela Iruña-Veleiako faltsifikazioak
Azaldu duenez, ikerketa batek frogatu du hori. Gilen defentsak, alabaina, zalantzan jarri du ikerketa hori, Photoshop editorea erabili baitu konparazioa egiteko.
2020/02/12 - 18:44
Adituek ezin dute ziur ondorioztatu Eliseo Gilek grafitoak egin zituela
Iruña-Veleiako auzian, ustez “apartekoak” ziren grafitoak nork idatzi zituen izan da gaur galdera nagusi. Adituek esan dutenez, ezin dute ziur ondorioztatu Eliseo Gilek egin zituela.
2020/02/12 - 17:39
Kaligrafoek ezin dute baieztatu grafitoen idazkunak Gilek egin izana
Iruña-Veleiako epaiketan, hiru adituk esan dute ezin dutela zehaztu grafitoetako idazkunak Eliseo Gilek egin zituela, nahiz eta “kointzidentzia morfologiko oso esanguratsuak” dauden.
2020/02/10 - 16:22
Ertzaintzak uste du Veleian faltsifikazioa egon zela Gilen eta haren kideen aldetik
Ikerketa taldeko ertzain batek azaldu duenez, 466 grafito faltsuak "kalte larri eta konponezinak dituzten erromatarren benetako piezak dira".
2020/02/07 - 11:19
Iruña-Veleiako langile ohiak: "Piezak garbitu ostean azaltzen ziren beti grafitoak"
Indusketan hiru pieza agertu ziren, eta haiek "garbitu ondoren ezohiko" grafitoak azaldu ziren, Raul Sanchez arkeologoak azaldu duenez.
2020/02/05 - 19:35
Iruña-Veleiako arkeologo ohiek "irregulartasunak" atzeman zituzten aztarnategian
Lanetan ez dela aparteko aurkikuntzarik egin adierazi dute bi historialarik.
2020/02/05 - 10:34
Inork ez zituen grafitoak dudan jarri, aztarnategiko zuzendarikide ohiaren hitzetan
Idoia Filloy arkeologoak nabarmendu duenez, ez dago "ahobatezkotasun zientifikorik" grafitoak faltsuak zirela esateko, eta Iruña-Veleian ondo lan egin zutela adierazi du.
2020/02/03 - 22:11
Iruña-Veleiako geologoak aitortu egin du grafito bat faltsutu zuela
Oscar Escribano geologoak onartu egin du aztarnategian aurkitutako grafito batean inskripzio bat egin zuela, baina “txantxa” bat izan zela erantsi du. Eliseo Gilek, berriz, errugabea dela berretsi du.
2020/02/03 - 12:29
Iruña-Veleiako grafitoen historia
2006an, Iruña-Veleia aztarnategiko indusketen arduradunek III. mendeko pieza baliotsu batzuk aurkitu zituztela iragarri zuten. Gerora, hainbat adituk faltsuak direla adierazi dute.
2020/02/03 - 10:22
Eliseo Gil: ''Nire errugabetasuna defendatzera nator''
Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Eliseo Gil historialariarentzat, ondare historikoaren gaineko delitua eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
2020/02/02 - 21:41
Iruña-Veleiako epaiketa bihar hasiko da, 11 urte susmopean egon ostean
Iruña-Veleiako aztarnategian ustez faltsutu zituzten grafitoen inguruko epaiketa hasiko da astelehenean, Arabako Foru Aldundiak kereila aurkeztu eta hamaika urtera.
2020/02/01 - 16:34
Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak direla aldarrikatu du martxa batek Gasteizen
Epaiketa hasteko bi egun falta direnean, Iruña-Veleia Argitu plataformak bizikleta martxa egin du "Zientzia bai…Epaiketa ez!" lelopean, akusatuen errugabetasuna aldarrikatzeko.
2020/01/31 - 19:38
Belgikako XIV. mendeko txanpon bat agertu da Garraitz uhartean, Lekeition
Brabante dukerriko (Belgika) 1355 eta 1383 urte arteko txanpon bat da. Atabaka Kultur Elkarteko boluntario talde batek aurkitu zuen iragan udan.
2020/01/31 - 16:23
Zein dira Iruña-Veleiako epaiketako akusatuak?
Hauek dira akusatuak, egozten dizkieten delituak eta eskatzen dituzten zigorrak.
2020/01/28 - 21:20
Iruña-Veleia Argituk grafitoak egiazkoak direla mantendu du
Iruña-Veleiako grafitoei buruzko epaiketa otsailaren 3an hasiko da.
2020/01/27 - 22:39
Auschwitzen gertatu zena inoiz ez ahazteko eskatu dute handik bizirik atera zirenek
Gaur 75 urte, 1945eko urtarrilaren 27an askatu zituzten nazien kontzentrazio-eremutik milaka preso. Bizirik atera zirenek gertatu zena ez ahazteko eskatu diete agintariei.
2020/01/27 - 15:22
Lore eskaintza Auschwitzen, nazien basakeriaren biktimak gogoratzeko
Auschwitzen miliotik gora lagun hil zituzten naziek: gehienak juduak, baina baita nazien aurkako erresistentziakoak ere (komunistak, intelektualak eta beste zenbait).