Historia
2020/12/25 - 22:02
Ertzaintzak Arabako aztarnategietatik espoliatutako 20.000 pieza konfiskatu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateko iturrien arabera, "Araban orain arte ezagutzen den historiaurreko bilduma litikorik garrantzitsuena izan daiteke".
2020/12/25 - 15:14
Ertzaintzak Euskal Herriko arkeologia aztarnategietan lapurtzen zuen taldea desegin du
20.000 pieza arkeologiko berreskuratu ditu Ertzaintzak, ondarea lapurtzen zuen talde baten aurkako operazioan. Kobazulo eta aztarnategietan lapurtzen zuten. Pertsona bat atxilotu dute.
2020/12/06 - 16:15
Pott bandaren duela 40 urteko aldizkariak topatu dituzte
Soto batean azaldu dira, altzari eta sagardo botila artean, Sarrionandia, Atxaga, Ordorika, Juaristi, Iturralde eta Ertzillak 1980an argitaratutako "Pott Tropikala"ren ehundik gora ale
2020/11/14 - 19:52
100 sarkofago baino gehiago topatu dituzte Saqqarako nekropolian
2020ko aurkikuntzarik garrantzitsuena dela esan dute Egiptoko agintariek. Sarkofagoek 2.500 urte baino gehiago eman dituzte itxita, arkeologoen arabera.
2020/10/30 - 15:29
Pandemiak erabakigarriak izan dira historian, eta gizarteak eraldatu dituzte
COVID-19ak gure harreman sozialak aldatu ditu. Hau, ordea, ez da gizakiak sufritu duen lehen izurritea izan eta azkena ere ez da izango.
2020/10/08 - 14:30
Historiari egindako ekarpena aitortu die Emakundek 30 emakumeri, erakusketa batean
Elena Ciordia artistak Euskal Herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, 30 akuarelaren bitartez. Erakusketa Bilboko Euskal Museoan ikusi ahal izango da urtarrilaren 13ra bitartean.
2020/09/27 - 14:01
'Kultura bat suntsitu nahi baldin bada, emakumea zigortzen da'
EnPoderArte Elkarteak antolatuta, erakusketa azaroaren 1era arte luzatu dute Durangoko Arte eta Historia Museoan
2020/09/19 - 17:01
'Akelarre' pelikulako sorginak, Urrezko Maskorra irabazteko lehian
Pablo Aguero argentinarrak zuzendu du EiTBren parte-hartzea duen euskal filma. Sail ofizialaren barruan dago XVII. mendeko sorgin-ehizaren inguruko pelikula.
2020/09/01 - 00:36
Easo abesbatzaren kontzertua Santa Maria Basilikan, abuztuaren 31n
207 urte dira gaur Donostia ia ia dena guztiz kiskali zutenetik. Kale bat libratu zen, egun abuztuaren 31 deitzen dena, hain justu.
2020/08/31 - 15:26
Lore eskaintza batekin ospatu du Donostian abuztuaren 31
Aurten ez dira ohiko kandelak piztuko Abuztuaren 31 kalean, 1813an sute batek hiri osoa suntsitu zuela gogoratzeko.
2020/08/17 - 17:01
Altzoko Handiaren hezurdura ia osoa aurkitu du Aranzadi elkarteak
Oso egoera onean daude hezurrak eta benetan tuberkulosiak jota hil zen jakiteko balioko dutela azaldu dute.
2020/08/06 - 14:48
75 urte bete dira AEBek Hiroshiman bonba atomikoa jaurti zutenetik
AEBek jaurti zuten bonba atomikoa milaka hildako eta zauritu eragin zituen Hiroshima hirian. Kanpai hotsarekin gogoratu dute urteurren lazgarria, hain justu ere, “Little boy” izeneko bonba lehertu zen ordu berean.
2020/07/31 - 15:02
Olaegiko Maria Juan eta Matelolako Estebanen ezkontza agiria
Ramon Martin Gipuzkoako Artxibategi Historikoko arduradunak hamar orrialdeko ezkontza agiri jori bat ekarri digu, eta 'ia-ia atzora arte' gurean senar emazte uztartzeak nola izan diren azaldu digu
2020/07/31 - 12:15
Gutxienez 1.200 urte dituen egurrezko kanala agerian utzi dute Añanako Gatz Haranean
Gatzak "egoera ezin hobean" kontserbatu du egurrezko estalkiak dituen kanal hori, larrainetako gatzun soberakina jaso eta putzu batera eramaten zuena.
2020/07/12 - 12:00
Hauteskunde eguneko gorabeherak eta Irulegiko Burdin Aroko aztarnategia
Ordizia, Donostia eta Gasteizko hautesleku banatan izan gara. Eta Aranzadiko kideak Irulegiko aztarnategian egiten ari diren lanaren berri jaso dugu.
2020/07/09 - 22:19
Haur perinatal baskoi baten hezurrak aurkitu dituzte Burdin Aroko herri batean
Hezurrez gain, zeramikazko ontziak, errotarriak edota harrizko eta adobezko paretak aurkitu dituzte. Aranzadi Zientzia Elkartearen esanetan, aztarnategiak informazio asko emango die baskoiei buruz.
2020/07/09 - 18:24
Irulegiko aztarnategian Burdin Aroko herri gotortu baten aztarnak topatu ditu Aranzadik
Perinato baten gorpuzkiak azaleratu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak.
2020/07/05 - 01:15
Kooperatibismoak 100 urte bete ditu Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 3259 kooperatiba daude eta 56.000 pertsonaren ogibidea dira.
2020/06/10 - 16:36
2 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Eliseo Gili
Iruzurra eta dokumentuak faltsutzea leporatzen die epaileak Eliso Gili eta Raul Cedani.
2020/06/10 - 12:55
Bi urte eta hiru hilabeteko zigorra Eliseo Gili Iruña-Veleiako iruzurragatik
Aurkikuntzak faltsutzeagatik eta iruzurragatik zigortu dute. Ruben Cerdani urtebete eta hiru hilabeteko zigorra ezarri diote, baina bietako inor ez da espetxera joango.