Historia
2021/08/21 - 18:35
Hauek dira Haitiren garapen prozesua baldintzatu duten arrazoiak
Mikel Aramendi kazetariak azaldu digunez, diruz ondo ordaindutako independentzia eskuratu zuten. Mailegu bat eskatu behar izan zuten, eta orain 70 bat urte amaitu zuten ordaintzen.
2021/08/18 - 12:45
Duela 2.000 urtekoak izan daitezkeen aztarna arkeologikoak topatu dituzte Tafallan, AHTaren lanetan
Bigarren Burdin Arokoak (K.a. 400-200 Nafarroan) izan daitekeen esparrua topatu duten tokian hainbat lan egingo ditu Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak.
2021/08/05 - 17:39
82 urte dira ''13 arrosak'' fusilatu zituztela
82 urte bete dira gaur, 1939ko abuztuaren 5ean, tropa frankistek "13 arrosak" fusilatu zituztela. Demokrazia defendatu eta askatasunaren alde egiteagatik hil zituztela gogoratu nahi izan du Espainiako presidenteak.
2021/07/28 - 22:49
Iruñeko Basotxo kalean Erdi Aroko hilobiak eta hezurdurak aurkitu dituzte
Basotxo kalean egiten ari diren urbanizazio lanetan sei hezurdura aurkitu dituzte. Adituek adierazi dutenez, Erdi Arokoak dira, eta seguruenik, XVI. mendean eraitsitako San Frantzisko konbentuari lotutakoak.
2021/07/03 - 13:46
Iñaki Larrañaga soziolinguista hil da
SIADECO kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen Larrañaga. Aitzindaria izan da euskal soziolinguistikaren ikerketan.
2021/05/29 - 18:27
Colon, nafarra eta agotea ote?
Non jaio zen Cristobal Colon? 515 urte igaro dira zendu zela, udazkenean argituko dira DNA proben emaitzak. Jose Mari Ercilla medikuak Colon Nafarroa Beherekoa zela dio.
2021/05/21 - 14:51
"Magallaes-Elkano" ibilbidea bultzatzeko batu dira EAE eta beste lau erkidego
Ekimenaren helburua da lurralde horien turismoa sustatzea, Andaluziatik Gipuzkoako kostaldera, munduari lehenengoz bira eman ziotenetik bost mende bete diren honetan.
2021/05/08 - 17:57
Historialariek euskal kostaldean dauden bunkerrak zaintzeko eskatu dute
Gaur 76 urte bukatu zen Bigarren Mundu Gerra. Naziek Ipar Euskal Herria okupatu zuten 4 urtez eta ehunka bunker eraiki zituzten Lapurdiko kostaldean. Historialariek horiek zaintzeko eskatu dute.
2021/05/07 - 14:47
Euskal esploratzaile batek Alexandro Handiak egindako bi hiri aurkitu ditu Pakistanen
Miguel Gutierrez-Garitano esploratzaile gasteiztarrak tumulu bat ere aurkitu du, bere garaian Bucefaloren gorpuzkiak gordetzeko egindakoa izan litekeena.
2021/04/25 - 21:54
Txikituta agertu da Funeseko Erregearen Sakanean jarri berri duten tronua
Duela hiru egun instalatu zuten jesarlekua, Udalak jakitera eman duenez.
2021/04/25 - 12:48
Duela 29.000 urte ehizatutako mamut baten eskapula aurkitu dute Isturitzen
Ez dira haitzuloan aurkitu dituzten lehen hazurrak eta aurretik topatutako arrastoek frogatu dute orduko gizakiak materialekin salerosketan aritzen zirela.
2021/04/24 - 22:56
Bidenek “genozidiotzat” jo du I. Mundu Gerrako armeniarren kontrako sarraskia
Turkiak azkar erantzun du eta adierazpena “hanka sartze handia” izan dela azaldu ere.
2021/04/20 - 23:24
Euskal arkeologoak, mamut-ehiztarien arrastoaren atzetik
EHUko arkeologoek 5.000 hondakin inguru aurkitu dituzte fauna eta industria litiko artean, garai hartako gizakien iraupen-modua berregiten lagunduko dietenak.
2021/04/18 - 23:06
'Martxantera'k, elizpean gozokiak saltzen zituzten emakumeak, omendu dituzte Durangon
'Martxantera'k omendu dituzte gaur Durangon. Andra Mari elizpean gozokiak eta jostailuak saltzen zituzten emakume ziren “martxantera”k.
2021/04/09 - 16:40
Luxorreko 'Urrezko Hiri Galdua' aurkitu dute
Egipton inoiz aurkitu den hiririk handiena da. Amenhotep III erregeak sortu zuen eta duela 3.000 urte galdu zen hondarraren azpian.
2021/04/09 - 11:09
Duela 3.000 urteko antzinako hiri bat aurkitu dute Luxorren, Egipton
'Atonen Igoera', 'Urrezko Hiri Galdua' deitua, Amenofis III.aren erregealdian datatua dago, eta Tutankamon eta Ay faraoiek ere erabiltzen jarraitu zuten.
2021/04/04 - 22:35
Egiptoko erregeen eta erreginen momien desfile faraonikoa, Kairon
Errege eta erreginen 22 momia museotik atera dituzte, eta ibilgailu blindatuetan ibilbidea egin dute Kairon.
2021/03/12 - 17:30
11.700 urteko eskeletoa topatu dute Nafarroan
17 eta 21 urte arteko gizon baten hezurrak dira. Litekeena da jaurtigai batek buruan jota hil izana. Errotik hurbil dagoen kobazulo batean egin dute aurkikuntza historikoa.
2021/03/07 - 15:39
Aztarnategietatik objektuak eramateagatik isun handiak jaso daitezke
Ondare arkeologikoa legeak babesten du, eta espreski debekatuta dago aztarnategietan topatutako ezer etxera eramatea. Txanpon soil edo harri koskor bat hartzeak 100.000 euroko isuna dakar.
2021/02/23 - 13:11
Bizkaiko museo eta aretoek 200 jarduera kultural baino gehiago aurkeztu dituzte
Herritarrei ondare historikoa hurbiltzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak birtualki edota aurrez aurre gozatzeko 200 jarduera baino gehiago biltzen dituen programa aurkeztu du.