Iruña-Veleiako grafitoen historia
2006ko ekainaren 8an hasi zen auzi luze eta korapilatsu honen lehendabiziko kapitulua. Lurmen enpresa ari zen Iruña-Veleiako arkeologia aztarnategiko indusketak egiten, eta Eliseo Gil zen enpresako administratzailea. Aipatutako egun horretan, agerraldia egin zuen Gilek hedabideen aurrean, III. mendeko kalbario bat aurkitu zutela jakinarazteko, eta, handik astebetera, euskarazko inoizko inskripzio zaharrenak (III. eta VI. mende artekoak) agertu zirela esan zuen. Aurkikuntzak historikotzat jo zituzten berehala, egiazkoak izatera III. mendera arte aurreratuko zituelako euskararen eta kristautasunaren aurreneko aztarnak.
Ordura arteko teoriak astinduko zituzten pieza arkeologiko haien sinesgarritasunak, baina, gutxi iraun zuen. Joaquin Gorrotxategi filologoa, aurkikuntzen berri emateko Gilek alboan izan zuen adituetako bat, euskarazko inskripzioen gaineko zalantzak agertzen hasi zen publikoki.
Berehala, eta aurkikuntzen inguruko errezeloak argitzeko, Arabako Foru Aldundiak 26 adituk osatutako batzorde zientifiko bat jarri zuen abian; hizkuntza, arkeologia, historia eta kimika alorretako adituak zeuden talde horretan, eta, 2008ko azaroan, Gilek eta taldekideek esandakoa faltsua zela esan zuten. Alegia, aurkitutako piezak manipulatu egin zituztela ondorioztatu zuten batzordekideek.
Ondorioen txostena oinarri hartuta, Arabako Aldundiak indusketa-lanetako arduradunen aurkako kereila aurkeztu zuen 2009ko martxoan, eta ordutik ia hamaika urte betetzear daudela, korapiloa askatzen hasteko urratsak abiarazi dituzte epaitegian.
Fiskalaren txostenaren arabera, Gilen taldeak 2005 eta 2006 bitartean Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako 476 piezak manipulatuta zeuden, ez zegokien "balio historiko, kultural eta erlijioso bat emateko helburuarekin". Besteak beste, eta betiere idatzi horren arabera, "arrasto faltsuak" egin zizkieten aurkitutako piezei, eta "atzera-bueltarik ez duen kaltea" eragin zioten aurkikuntzak berez zuen balioari.
Aurkikuntzak, "benetakoak"
Otsailaren 3an abiatutako epaiketaren atarian, aurkikuntzak benetakoak zirela berrestera atera da berriro Iruña-Veleia Argitu plataforma, eta "epaiketa ez zen sekula egin behar" esan du, eztabaida zientifikoa zigor auzitegira eramatea erabaki okerra dela nabarmenduz.
Plataformako kideen esanetan, grafitoak faltsuak edo egiazkoak ziren argi uzten ez zuen txosten batean oinarritu zen Aldundia kereila jartzerakoan. Horrenbestez, salaketa atzera botatzea eta susmopean dauden piezen azterketa zientifiko zorrotza egitea eskatu dute.
"Eginahalak egin behar ditugu auziak amaiera ustela izan ez dezan, hurrengo belaunaldiei pasatuko genieke-eta eztabaida. Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Egia jakitea exijitzen dugu", esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Publikoak asteazkenean ikusi ahal izango du Arte Ederren Bilboko Museoko atari berria
Museo zaharberritua urriaren 5ean ireki aurretik, publikoak asteazkenean, ekainak 24 (10:00-20:00), ikusi ahalko du, salbuespen gisa eta hitzordua hartu beharrik gabe, eraikinaren atari berria. Francisco de Durriok Arriagaren omenez egin zuen eskultura berriz jarri dute, eta ikusgai daude, halaber, Topalekua, Eduardo Chillidarena, eta Bilbao, Richard Serrarena.
David Hockney britainiar artista zendu da
Margolariak, Erresuma Batuko pop artearen izen handietako batek, 88 urte zituen.
Zabalik dago Euskal Museoa
Bilboko museo zaharberrituaren ateak gaur goizean ireki dituzte, hainbat urteko lanen eta 20.397.401,53 euroko inbertsioaren ostean. Hamar egunez, sarrera doakoa izango dute herritarrek.
Xabier Paya Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen zuzendari nagusi izendatu dute
Sorkunde Aiarza Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen zuzendari kudeatzailearekin batera jardungo da Paya Euskal Museoa Bilbao, Bilboko Berreginen Museoa eta San Frantziskoko komentuko aztarnategia kudeatzen dituen erakundea gidatzen.
Bilboko Euskal Museo berritua ekainaren 10ean irekiko dute eta sarrera doakoa izango da hamar egunez
Zaharberritze arkitektoniko zein museografiko sakon baten ondoren, ekainaren 21era arte herritarrak doan sartu ahalko dira Euskal Museora, Bilbon. 50.000 piezako bilduma erakusteko espazioan 20.397.401,53 euroko inbertsioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, eta proiektuak 5.000 m2 baino gehiagoko erakustokia irabazi du.
Jasper Johnsen 134 lan bildu ditu Guggenheimek
Estatubatuar artistak zazpi hamarkadako ibilbidean eginiko lanaren atzer begirako erakusketa antolatu du Bilboko museoak. Urriaren 12ra arte, "Night driver"bildumak pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, liburu bat eta eszenografia bat eskainiko dizkio bisitariari.
Bilboko Euskal Museoaren inaugurazioa
Jarraitu zuzenean Bilboko Euskal Museo berrituaren inaugurazio ekitaldia.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
"Vivre Sa Vie. Georges Dambier eta Moda" erakusketa, Cristobal Balenciaga museoan
Georges Dambier argazkilariaren 77 irudik osatzen dute erakusketa. Ikuspegi aitzindaria izan zuen Dambierrek 50eko hamarkadan: modeloak kalera atera zituen, eta estudioko argazkien konbentzio zurrunak apurtu zituen. Erakusketa bihartik abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai Cristobal Balenciaga museon, Getarian.