Historia
2018/04/16 - 18:35
113 animalia irudi aurkitu dituzte jada Berriatuko Atxurra kobazuloan
Marrazkiok egiteko erabilitako tresnak eta argiztatzeko gailuak ere aurkitu dituzte Euskal Herrian Paleolito garaiko irudi gehien dituen haitzuloan.
2018/04/12 - 17:14
Eusko Ikaskuntzak Euskadiko Artxibo Historikoaren esku utzi du bere funtsen zati bat
2.000 kutxa bete material kontsultatu ahalko dituzte aurrerantzean historialari eta bestelako ikertzaileek Artxibo Historikoan, Bilboko Maria Diaz Harokoa kalean.
2018/04/01 - 15:15
Aberri Egunaren jatorria eta ospakizuna, gaur arte
Bilbon ospatu zen lehen aldiz 1932an. Debekatu egin zuten frankismo garaian eta ezkutuan ospatzen hasi ziren berriz 1964an. 1979koa izan zen alderdi abertzaleek batera egin zuten azkena.
2018/03/13 - 17:11
Euskaldunak eta Estatu Batuetako Independentziaren Gerra, Untzi Museoan
Aspaldiko harreman komertzial sarea aprobetxatuta, euskal merkatariek armak eta abarrak bidaltzen zizkieten Ameriketako kolonoei kontrabandoan. Honelako istorio bitxiak ezagutu daitezke erakusketan
2018/03/10 - 14:59
Erorien monumentu frankistarekin zer egin eztabaidatzen ari dira Iruñean
Jardunaldian nazioarteko sei aditu izan dira: arkitektoak, legelariak, artistak eta memoria historikoan jakitunak. Eraikina eraitsi, eraldatu… Eztabaida mahai gainean dago.
2018/02/19 - 17:54
Gasteizko Udalak lau “memoriagune” jarriko ditu
Otsailaren 19an hasiko dira seinaleak jartzen, frankismoak hiriburuan eragindako biktimei aintzatespena, elkartasuna eta maitasuna adierazteko
2018/02/18 - 21:07
Txitxa, edari zeremoniala izandakoa, modan jarri da Bogotan
Lehendabiziko europarrak heldu aurretik jatorrizko herrien edari zeremoniala zen. Jon Artanok kontatuko digu edabe honen biziraupen historia.
2018/02/15 - 09:35
Espainiar gripearen, munduko azken izurrite handiaren, mendeurrena
1918ko udaberrian agertu zen gizateria astindu zuen azken izurrite handia. Munduan 40-50 miloi pertsona artean hil zituen; Euskal Herrian soilik, 15 mila pertsona hil zituela uste da.
2018/02/08 - 13:46
Legebiltzarrak frankismoaren biktimak erreparatzeko legea tramitatzea arbuiatu du
Proposamenak EAJren, PSE-EEren eta PPren botoak izan ditu aurka; ekimenaren bultzatzailea zen EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, aldeko botoa eman dute.
2018/02/06 - 15:52
Erresuma Batuko sufragisten borrokak 100 urte bete ditu
Gaur mende bat, botoa emateko eskubidea onartu zieten Erresuma Batuko emakumeei. Horien borroka gogora ekartzea xede, hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatu dituzte.
2018/01/19 - 00:52
Auzia artxibatzeko 'nahikoa arrazoi' daudela ziurtatu du SOS Iruña-Veleia plataformak
Horrela, Eliseo Gil Arabako arkeologia-aztarnategiko zuzendari ohiaren aurka zabaldutako auzia artxibatzea eskatu du plataformak.
2018/01/14 - 22:04
Lau urte daramatza Foru Aldundiak gordeta dituen agiriak digitalizatzen
Dagoeneko 1.600.000 orrialde eskaneatu dituzte: dokumentu baliagarriak lurraldearen historia ezagutzeko. Eta lan horretan dabiltza Dokudea-Lantegi Batuak
2018/01/12 - 15:00
Gaur 30 urte sinatu zuten Ajuria Eneako Hitzarmena
Terrorismoari aurre egitea xede, une hartara arte egindako akordio politikorik zabalena izan zen. EAJk, PSEk, EEk, EAk, CDSk eta APk izenpetu zuten.
2018/01/11 - 19:44
Eliseo Gil Iruña-Veleia aztarnategiko zuzendari ohia epaitu egingo dute
Etekin ekonomikoak eta prestigio profesionala lortzeko asmoz, grafito historikoak faltsutu izana leporatzen dio Arabako Auzitegiak.
2018/01/08 - 13:48
Nafarroako historia, 'timelapse' teknikarekin eta drone batetik, 4Kn
Txema Ortizen eskutik, aukera dugu gozatzeko Nafarroak duen ondasun historiko ederraz. Timelapse teknika erabili du bideo hau egiteko, baita drone bat ere, 4Kn.
2018/01/04 - 14:50
ETA uda baino lehen desmobilizatuko dela uste du Foro Sozialak
Foro Sozialeko ordezkarien esanetan, ETAk bere egitura militar guztiak desegingo ditu datozen sei hilabeteetan, 54 urteko historiari behin betiko amaiera emanez.
2017/12/27 - 16:17
Rafael Munoaren gaineko erakusketa bat ireki du Donostiako Untzi Museoak
1763an, norgehiagoka izan zen Zarautzeko eta Getariako eskifai batzuen artean, balea-ehiza tarteko; bi menderen buruan, Munoak bederatzi paneletan kontatu zuen istorio hura. Museoan daude orain.
2017/12/26 - 16:10
Bethlehemeko Natibitatearen elizan Gurutzadetako margolanak topatu dituzte
Bertan dauden turistek andamioen artean ikusi beharko dute Jesus jaio zen tokia; izan ere, diru falta dela eta, lanak moteldu dira.
2017/12/08 - 16:14
Aitor Zabaleta ekarri dute gogora haren lagunek eta hainbat zalek
1998ko abenduaren 8an, Aitor Zabaleta realzalea hil zuten Madrilen, Vicente Calderon zelaitik gertu, Atletico Madril-Real UEFAko Koparen partida hasi aurretik.
2017/11/30 - 15:28
29 lagunentzako biziarteko kartzela Argentinan, diktadurako krimenengatik
Armadaren Mekanika Eskola izan zen, militarren agintaldian, atxilotze- eta tortura-gune nagusiak. Han egindakoak epaitu dituzte.