Historia
2015/01/27 - 22:01
Duela 70 urte sarraskia bukatu zela gogorarazi du Auschwitzek
Bizirik atera zirenek eta mundu osoko ordezkaritzek askapenaren urteurrena ospatu dute. Bertan gertatutakoa ez ahaztea eskatu dute preso ohiek.
2015/01/27 - 19:35
70 urte Auschwitzeko azken biktimak askatu zituztela
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izan dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2015/01/27 - 13:13
Auschwitzen 'izugarrikeria' gogoan hartzeko eguna, Alemanian
40 herrialdetako ordezkariak eta kontzentrazio-esparrutik onik atera ziren 300 lagun izango dira nazien eremu hau askatu zuteneko 70. Urtemugako ekitaldi nagusian.
2015/01/15 - 16:58
Omenaldia gaur Bilbon ''Chocolat'' izeneko artista frantziarrari
Belle Epoque garaian Frantziak ezagutu zuen artistarik haundienetakoa zan "Chocolat". 20 urtez txalotu zuten Pariseko tauletan. Umetan baina esklabu ekarri zuten Habanatik Bizkaira lanera.
2014/12/22 - 17:04
100 urte dira suak Bilboko Arriaga Antzokia hartu zuela
Suak guztiz irentsi zuen Bilboko Arriaga antzokia gaur 100 urte. Carlos Bacigalupe idazlearen esanetan nahita eragindako sutea izan zen. Antzokia behera botatzea ere aztertu zuten kalteak ikusita.
2014/12/10 - 15:35
''Todo CENTELLES'', fotokazetaritzaren aintzindaria
Agustí Centelles argazkilari kataluiniarraren 105 argazki ikusgai daude Bilboko Bizkaia Aretoan. Gerra Zibilaren erretratoa egin zuen baina ez zuen aitortza handirik jaso galtzaileen bandokoa baitzen
2014/10/22 - 09:43
Ben Bradlee, Watergate auziko sustatzaileetako bat, hil da
The Washington Post egunkariko editorea izan zen, eta Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetariek egindako ikerketa ikuskatu zuen.
2014/08/13 - 11:12
Bermeok 1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak gogoratu ditu
Itsasontzien prozesio isila egin dute Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.
2014/08/12 - 12:00
Bermeok 1912ko galernan hildako 143 arrantzaleak gogoratuko ditu
Itsasontzien prozesio isila egingo da Xixilarantz 1912ko galerna gogoratzeko eta itsasoan galdutako arrantzaleak omentzeko.
2014/08/07 - 22:04
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea gogora ekarri du Getariak
17:00ak aldera, Elkano eta Fernando de Magallanesek zuzendutako espedizioan bizirik geratu ziren 17 itsasgizonak Getariako portura heldu dira.
2014/08/07 - 21:23
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztu dute Getarian
Lau urtean behin ospatzen da festa, 1522an munduari itzulia eman zion lehen marinelaren balentria oroitzeko.
2014/08/07 - 14:58
Historiari ateak irekiko dizkiote Getarian
Arratsaldeko 5etan ailegatuko da El Saltillo itsasontzia Getariako portura eta Elkanoren lehorreratzearen antzezpena hasiko da. Nikanor Lertxundi Getariako alkateak egin digu gonbidapena.
2014/08/01 - 22:08
Lehen Mundu Gerra, Ekialde Hurbileko gatazkaren sustraia
Duela ehun urte hasi zen gudan egindako lurralde banaketa da egun israeldarren eta palestinarren artean dagoen gatazkaren oinarrietako bat.
2014/06/29 - 12:46
Gasteizko Batailaren antzezpena egin dute Armentiako landetan
Napoleoneko tropek porrot handia jaso zuten bertan, Wellington buru zen koalizioaren eskutik. Ondorioz, Frantziako Armadak Espainia utzi zuen. Oroimen hau bigarren urtez egin dute.
2014/06/15 - 14:16
Adarren soinuek Batzar Nagusietarako deia egin dute, Ganekogortan
Ganekogorta mendian tradizio zaharra gogoratu dute gaur. Bizkaiko bost gailurretatik adarren soinuek Batzar Nagusietarako deia egiten zuten, eta gaur Ganekogortatik egin dute.
2014/06/09 - 15:18
Iruña-Veleian indusketa gehiago egingo dituzte uda honetan
Arabako aztarnategian egingo duten bosgarren indusketaldia izango da. Ekainetik urrira bisita gidatuak egingo dituzte; izena telefonoz eman beharko da.
2014/06/03 - 16:41
Aranzadik Brontze Aroko zeramikazko ontziak topatu ditu
San Adriango ustiaketa arkeologikoan (Zegaman) duela 3500 urteko Brontze Aroko zeramika zatiak, mila eta bostehun inguru, topatu ditu Aranzadik.Arbasoak nola bizi ziren erakustiko digu aurkikuntzak.
2014/05/22 - 20:57
Paleolitoko pinturak aurkitu dituzte Lumentxako haitzuloan
Santimamiñekoak baino zaharragoak eta handiagoak diren labar pinturak aurkitu dituzte.
2014/05/22 - 13:58
Paleolitoko labar pinturak topatu dituzte Lekeitio eta Ispaster artean
Lekeitio eta Ispaster arteko Lumentxa kobazuloan bi bisonte eta zaldi buru bat irudikatzen diutzten margo gorrixkak agertu dira. K.a.-ko 14.000 eta 12.400 urteen artean egin zituzten margoak.
2014/01/13 - 10:22
Bilboren oraina eta geroa, argazkitan, eitb.com-en eskutik
Azken hamarkadetan Bizkaiko hiriburua zelan aldatu den egiaztatu ahalko dute erabiltzaileek: Guggenheim Museoa, Abandoibarra, Alondegia, Bilboko aireportua...